EHUk eta Aranzadi Elkarteak egindako txosten batek dio zantzu guztien arabera Txabi Etxebarrieta ETAko buruzagiari “bizkarretik” egin ziola tiro Guardia Zibilak 1968an. Bertsio ofizialaren arabera, polizien eta ETAko kideen arteko tiroketa batean hil zen. Ikerketa ofiziala egiteko eta hilketa gizateriaren aurkako krimen izendatzeko eskatu dute.
Ekainaren 7an 50 urte bete dira Etxebarrieta hil zela. Ordu pare baten buruan gertatu ziren ETA eta estatuaren arteko enfrentamendu armatuko lehen bi hildakoak: Etxebarrietak José Pardines guardia zibila hil zuen, eta Guardia Zibilak Etxebarrieta. Mende erdia bete zen egunean aurkeztu zuten Etxebarrietaren heriotza aztertzen duen txostena EHUk eta Aranzadi Elkarteak. Txostenak auzitan jartzen du bertsio ofiziala, zeinaren arabera Etxebarrieta guardia zibilen eta ETAko kideen arteko tiroketa batean hil zen Tolosako Bentaundin (Gipuzkoa). “Istilua egon bazen ere, ezerk ez du esplikatzen Etxebarrietak bizkarrean jaso zuen tiroa. Ondorioz, litekeena da Etxebarrieta exekuzio estrajudizial baten biktima izatea”, laburbildu du EHUko zuzenbide prozesaleko irakasle Eneko Etxebarriak.
Aurkezpenean Etxebarria bera, Aranzadiko ikerlari eta historialari Javier Buces, eta Etxebarrietaren senide Kepa eta Aitziber Ibaibarriga egon dira presente. Txostena osatzeko “gertakariari buruzko ikerketa historikoa eta azterketa juridikoa” egin dute, “urraketa larriak izan zitezkeen giza eskubideen ikuspegitik”, azaldu du Aranzadi elkarteak. Bi iturri nagusi erabili dituzte gertatutakoa argitu nahian: dokumentazioa, eta lekukoen testigantzak.
Dokumentuak eta lekukotzak
Dokumentazioari dagokionez, artxibo militarreko informazioa eta 16/68 auziari dagokiona aztertu dute. Buces historialariak salatu du “zailtasunak” izan dituztela informazio hori aztertzeko. Azaldu du 16/68 auziko dokumentazioa “erabakigarria izan dela”. Bertan jasota daude guardia zibilen deklarazio “kontraesankorrak”. Bertan dago ere auzitegi medikuaren txostena, EHUko eta Aranzadiko kideez azaldu dutenez argi adierazten duena Etxebarrietari bizkarretik egin ziotela tiro, lurren edo lurrera erortzear zegoela. Bucesek azpimarratu du Etxebarrieta hil zuen eta Etxebarrietaren heriotza ikertu zuen erakundea berbera dela: Guardia Zibila.
Hainbat lekukotasun aztertu dituzte txostena osatzeko: Etxebarrietaren heriotzaren unean bertan ziren Iñaki Sarasketa eta Eduardo Osarenak, gorpuaren bila bertaratu ziren senideena eta 200 metrora zegoen lantoki batean aurkitzen zen pertsona batena. Azken lekukotza hori 2019an jaso zuten, eta baieztatzen du “Etxebarrieta tirokatua izan zela, eta berak ez zuela tirorik egin”. Gainontzeko lekukotzek ere auzitegi medikuari arrazoia ematen diotela adierazi du Bucesek. Gaineratu du senideek “mediku bat” ikusi zutela guardia zibilekin eztabaidan, eta uste du horrek azaldu dezakeela Etxebarrietaren autopsia txostena “oso laburra” izatea Pardinesenarekin alderatuta
Ikerketa ofiziala
Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren bigarren artikuluan oinarritu dira txostenaren egileak ikerketaren ondorioak ateratzeko. Artikuluaren arabera gobernuak bi ardura zituen, gertatua ikertzea eta exekuzioa ekiditea. Gobernuak lehenbiziko ardura urratu zuela azaldu du Etxebarriak, ikerketa justizia militarrak ikertu zuelako. Bigarrena urratua izanaren “probabilitate handiak” daude ere, Etxeberrietak tiroa nola jaso zuen aintzat hartuta.
Hori guztia kontutan hartuta, txostenaren egileek ikerketa ofiziala abiatzeko eskatu dute, horretarako aukerak daudela ziurtatuz. Erakundeek Etxebarrietaren heriotza giza eskubideen urraketa gisa aitortzea ere eskatu dute. Senideek adierazi dute txostena Eusko Jaurlaritzaren balorazio batzordean aurkeztuko dutela helburu horrekin.
1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.
ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea bermatzeko... [+]
Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.
Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]
Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]
Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.
Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]
Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]
Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]
Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.
Eraispenaren aldeko elkarteek manifestazioa antolatu dute larunbatean Iruñean. Irrintzi Plazan manifestazioaren deitzailea den Koldo Amatriarekin hitz egin dugu.