Lisabö taldeak “Ezlekuak” izeneko diskoa kaleratu du


2007ko otsailaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:01
Lisabö taldeko kideak (Argazkia: Galder Izagirre)

Lisabö taldeak atzo (8) aurkeztu zuen Ezlekuak bere ibilbideko bosgarren lana. Tolosako Bonberenean grabatu dute disko berria eta Martxel Mariskal arduratu da letrak idazteaz. Taldekideek azaldu zutenez, Ezlekuak izenburuak leku efimeroei egiten die erreferentzia, taldea leku horiekin identifikatzen delako. Diskoa aurkezteko emandako prentsaurrekoan azpimarratu zutenez, lan berrian orain arte Lisabök izan duen nortasuna mantendu egin da. Dena dela aldaketak ere izan dituzte, orain arte Lisabön aritu den Aida Torres taldetik joan egin baita. Javi Manterola berriz,  aurreko diskoan taldea utzi ondoren, itzuli egin da Ezlekuaken grabaketarako. Ez dira horiek berrikuntza bakarrak: Metak zigiluaren itxieraren ondoren Lisabö, Inoren Ero Ni eta Anari elkartu egin baitira Bidehuts zigilua sortzeko. Gainera, Ezlekuak Creative Commons lizentziapean kaleratu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lisabo
Lisabö
"Entseguetako sentsazioak diskoan errepikatzen jakitea garrantzitsua da"

Moskuko taberna batean geratu gara talde irundarrarekin. Paretan zintzilik, Rockdelux musika aldizkari espezializatuaren azken azala, Lisaböri eskainia. Lau urteko isiltasunaren ostean, Animalia Lotsatuen Putzua diskoarekin arrakastatsu bueltatu dira, kritikak goretsiak,... [+]


2019-12-20 | ARGIA
Gernikako Lekuek festibala 2020ko martxoan ospatuko da zazpigarrenez, filosofia bereziari eutsiz

2020ko martxoaren 7tik 14ra bitartean ospatuko da Gernikako Lekuek festibala. Jaialdiaren 7. edizioaren kartela publiko egin dute ostiral honetan.


2019-05-16 | Andrea Zubozki
Zuzeneko emanaldia
Eta Lisabören doinu gordinetan murgildu nintzen

Dudarik gabe azken hilabeteetan gehien entzun dudan diskoa izan da Lisabören Eta Edertasunaren Lorratzetan Biluztu Ginen. Harreman berezia sortu dut berarekin, nire baitako lainoen uxatzeko erremedio biziki on bezala agertu delako, introspekzio terapia ilun bat, taldearen... [+]


Lisabök disko berria argitaratuko du zazpi urteren ondoren

Eta edertasuanaren lorratzetan biluztu ginen (Bidehuts) diskoarekin itzuliko da Lisabö: larunbat honetan aurkeztuko du Irungo taldeak lan berria.


Martxel Mariskalen poemek ez dute musikarik behar

Martxel Mariskalen testuak, ostegun honetan aurkeztu duen Azken zakatzak liburuaren aurretik, kantuen bidez egin dira ezagun.


Lasa eta Zabala, poesiaren bidez oroituak Tolosan

Lasa eta Zabalaren erailketen 30. urteurrenaren harira, Kareak erre ez duena poesia emanaldia eskainiko dute hainbat sortzailek Tolosan, hilaren 11n.


2012-10-25
Lisabö, Belako eta Bigott asteburu honetan Beasaingo ‘Jazpana Fest’ jaialdian

Beasaingo Jazpana Fest jaialdiak egitarau oparoa prestatu du aurten ere. “Izen handiak, gorantz doazen talde gazteak eta banda mitikoak” izango dira jaialdian ostiral eta larunbatean, antolatzaileek nabarmendu dutenez.


2003-05-22
“Oso pozik gaude Bartzelonako Primavera Sound-en joko dugulako”
"Badirudi euskarazko musikaren merkatu naturala Euskal Herrira mugatzen dela, eta ez dakigu kanpoan bertoko musikari jaramon gutxi egiten zaiolako edo bertoko diskoetxeek apustu hori egiten ez dutelako den (...) Gure ustez, penintsulako talde onenetariko gehienak euskaldunak dira... [+]

Eguneraketa berriak daude