“Liburuarekin jendea animatu nahi dugu haziak ekoizten hastera”

  • Hazien munduan buru-belarri ari dira urte askotatik Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal, Haziak liburuaren egileak. Hazien ugalketari buruzko azalpen praktikoez gain, elementu historiko, ekonomiko, politiko eta kulturalak jaso dituzte; beraz, baratzerik ez dutenentzat ere interesgarri izan daiteke.

Marc Badal eta Miguel Arribas "Kelo", liburua eskutan. Dani Blanco / ARGIA-CC-BY-SA

2024ko urriaren 21ean - 06:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskal Herrian hazien ekoizpenean esperientzia gehien duen pertsona izanen da, ziurrenik, Arribas, eta hori argi ikusten da liburuan, Badalek dioenez. Uztaro kooperatibako baratzeetarako haziak ekoizten hasi zen Arribas, eta gerora Aleka Euskal Herriko hazi ekologikoen elkartea sortu zuen. Badalek nabarmendu duenez, “Kelo-k Uztarorentzat haziak ekoizten zituenean, nik ikerketa txikiak egin nituen gaiaren inguruan, eta nahiko arraroa zen laborari agroekologiko batek bere haziak ekoiztea”. Kelok bere esperientziatik eta beste iturrietatik edanez osatu du liburua eta Badalen ustez, “horrek ematen dio balioa liburuari: gaur egungo laborari agroekologiko profesional batek idatzia izateak. Nabari du laborariak hainbat ezagutza nahasten dituela: ezagutza teknologikoa, iturri historikoak, zientzia sozialei eta humanitateei lotuak… eta, noski, ezagutza praktikoa. Liburuak baserritarren inguruan eraikia dugun iruditegia aldatzeko aletxoa ere jarri du, nolabait".

Hazi ekologikoekin azokaz azoka

Alekako haziekin han eta hemen ibiltzen da Arribas, Euskal Herriko azoketan. “Pertsona oso desberdinak hurbiltzen dira postura: badaude deus galdetu gabe datozen eskarmentu handiko baratzezainak, haziak erosi eta badoazenak; baina, jende asko izaten da, postuarekin topo egin eta bat-batean esaten duena: ‘Ni landareak erostera ohituta nago, baina, agian ideia ona da haziekin probatzea, ezta?’”. Kuriositatea pizten zaien horientzat bazuen gidaliburu txiki bat Arribasek orain arte, baina, Haziak liburuan erantzunak modu sakonagoan topatuko dituzte kuriosoek: “Liburu mardula da, bere argazki, taula, eta ilustrazioekin lagundua”, dio Beizamako ekoizleak.

Haziak aurkezpenak

LEITZA: Azaroak 6, 19:00etan Atekabeltz Herrigunean.
ARETXABALETA: Azaroak 14, 18:30ean, Arkupe Kultur Etxeko Zaraia aretoan.
GARTZAIN: Azaroak 15, elkartean.
SEGURA: Azaroak 17, Azokan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2025eko irailaren 22
UAWC hazien bankua Palestinan
Bulldozerrak Palestinako haziak suntsitzen

2025eko irailaren 1
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

2025eko uztailaren 28
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Eguneraketa berriak daude