Liburu-denda independenteak itxita, Amazonek triskantza eragin dezake sektorean

  • Liburu-dendak itxita daude konfinamendua agindu zutenetik eta, bitartean, Amazon bezalako plataformek saltzen jarraitzen dute hemen eta ia mundu osoan. Hori bai, liburu-dendak dauzkatenek autonomoen kuota berdin-berdin ordaindu behar izan dute martxoan. Egoera hori salatu du Durangoko Hitz liburu-dendak Twitter bidez martxoaren 31n, jende askok zabaldu duen mezua. Kezkarako arrazoiak badaude, izan ere, Covid-19aren zabalpenak kalte handiak eragin ditzake lehenago ere ahulduta zeuden jarduera ekonomikoetan.


2020ko apirilaren 02an - 14:14
Durangoko Hitz liburu-dendak argazki honekin batera zabaldu zuen martxoaren 31n bere egoeraren berri ematen duen txioa.

Galdera ikur asko liburu-denden sektorean: honen aurretik ere panorama ez zen samurra, saltoki digital erraldoiak merkatu osoa irensten ari ziren eta krisi honetan ikusi den moduan, administrazio publikoek bidea erraztu besterik ez diete egin. Twitterreko mezu hori argitaratu eta biharamunean erantzun ditu Hitz liburu-dendako Gaizka Olaberrik ARGIAren galderak.

Azaldu duenez, une honetan informazio falta handia dago berea bezalako dendak dauzkatenen artean. Autonomoen kuotarik ez zutela pasako adierazi zutela gogoratu du, baina azkenean pasa egin dutela. “Egoera honetan ez daukagu diru sarrerarik, eta hala ere pasa egin dute”, adierazi du. Gogora ekarri du, gainera, Amazonek ez diela liburu-dendei bakarrik konpetentzia egiten, denetik saltzen dela atari horretan eta une honetan komertzio txiki ia denei eragiten diela haren jarduerak.

Online saltzea, handien aukera

Ines Garcia (Tobacco Days): "Plataforma handiek bakarrik egin dezakete errentagarri online salmenta, guretzat ez da irtenbidea"

“Nola jarraituko dut honekin?” galderari bueltaka ari da egunotan Donostiako Tabakaleran dagoen Tobacco Days liburu-dendako Ines Garcia ere. Gipuzkoako merkatarien elkarteak pasa dion informazio bati esker, diru-laguntza bat eskatzeko formularioa betetzen harrapatu du hedabide honen deiak. Koronabirusaren krisia hasi zenean hartutako erabakiak ekarri ditu gogora: konfinamendua ofizialki agindu baino lehenago erabaki zuen ixtea eta hasieratik nahiko argi eduki zuen ixteak horixe esan nahi duela, erabat ixtea. “Liburu-denda batzuek esan zuten online salduko zutela, baina ni nahiko kritiko agertu nintzen. Plataforma handiek bakarrik egin dezakete hori errentagarri, guk ez daukagu aukerarik. Eta bakoitzaren ardura ere hor dago: liburuak online saltzeak nire osasuna eta beste batzuena arriskuan jar dezake, postako langile eta banatzaileena adibidez”.

Olaberrik azaldu duenez, Katalunian liburu-denda batzuk hasi dira eskariak onartzen, liburuak orain ordaindu eta konfinamendua amaitu ondoren jasotzea proposatuz. “Oraindik ez dut horretan hastea planteatu, baina honek luze jotzen badu pentsatu beharko da”, esan du. Alternatiba hobea iruditzen zaio hori, nolanahi ere, Frantziako Estatuan liburu-dendei proposatu zaiena baino: zabalik mantentzea. “Hango liburu-denden elkarteak esan du hori ez dela soluzioa, ez dabil inor kalean, ez du zentzurik”.

Egun hauetan argitaletxe batzuek hartu dituzten jarrerak nabarmendu ditu, bere aldetik, Garciak. Adibidez, zenbait editorialek beren webguneetako dendetan deskontuarekin jarri dituzte liburuak. Erosleak zein dendatan entregatzea nahi duen zehaztu dezake eta deskontatutako dirua liburu-dendak jasoko du. “Badaude erantzun originalak”, dio Garciak. “Baina ez dakit zein punturaino izango diren eraginkorrak”.

Liburuaren Egunean, segur aski, itxita

Biek erantzun dute ez daukatela oso argi honen ondoren zer gertatuko den kate handietatik aparte lan egiten duten liburu-dendekin. Gainera, aurtengo apirilaren 23ko Liburuaren Egunean itxita segiko dute dendek segur aski eta horrelako zitak garrantzitsuak izan ohi dira mota honetako komertzioen urteko fakturazioan. “Denda asko, tailer txikiak eta horrelakoak zarratu daitezke”, dio Olaberrik. “Eta horrek kaltetzen duen jendea kultur kontsumitzailea da, horrek eragingo du”. Antzekoa uste du Garciak ere: “Nire inguruan jende asko ari da geratzen lanik gabe eta nire bezero mota hori da. Beste lehentasun batzuk egongo dira hemendik ateratzean eta ikusi beharko da liburuek hor zer leku betetzen duten”.

Gaizka Olaberri (Hitz liburu-denda): "Liburu-saltzaileak beti izan gara optimistak, bestela ez genuen honetan lan egingo"

Panorama beltz horren aurrean, hala eta guztiz ere, argi izpi batzuk erakutsi dituzte biek: “Liburu-saltzaileak beti izan gara optimistak, bestela ez genuen honetan lan egingo. Irtengo dugu hemendik, aguantatu beharko da, buelta eman... Nik uste dena klik batean erosi eta egunean bertan etxean jasotzeko ohitura horretaz pentsatu behar dugula. Horrek ekarri gaitu honetara. Eta nik uste dut desazkundea izango dela etorkizuna”, adierazi du Olaberrik.

Garciak ere azken asteetan dena ez dela negatiboa izan nabarmenduz bukatu du elkarrizketa: liburuen sektoreko katean handiagoak diren enpresa batzuen aldetik “keinu on” batzuk nabaritu dituela esan du, guztiak ez direla ari ur uherretan arrantzan, egoera mundu guztiarentzat delako txarra. Hori bai, erakunde publikoen aldetik sektoreari babes handiagoa eman beharko zaiola uste du, liburu-dendak badirelako kulturaren ekosisteman funtzio garrantzitsua duten lekuak.

Erakundeei bezainbeste, irakurleei ere badagokie horren kontziente izatea eta gauzak bere onera etortzen direnean, etxetik gertuen daukaten liburu-saltzailearenean erostea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu dendak
Eva Forest liburutopia
Utopiaren ortzimugari so

Elkargunerako eta hausnarketarako espazio izateko sortu berri dute Eva Forest liburutopia Gasteizko erdigunean. Liburuak baino, jakintza dute oinarrian. Pentsamendua, memoria eta transmisioa. Pentsatzen gozatzea. Kafetegia eta liburu denda korridore labur batek eta umeen txokoak... [+]


2022-10-04 | Reyes Ilintxeta
Aritz Otazu. Liburu zaharren azken mohikanoa
“Ez da bidezkoa Nafarroako Artxiboak urtean soilik 8.000 euro izatea antzinako liburuak erosteko”

Frantzian bereziki, baina mundu erdian barrena ibiltzen da Aritz Otazu XVI. eta XVII. mendeetako liburuen bila. Nafarroako eta Euskal Herriko historia ezagutzera ematea da bere pasioa eta zuzentzen duen Mintzoa Argitaletxearen xedea. Mintzatzen ematen du egun osoa: bezeroekin,... [+]


2022-03-17 | ARGIA
Danele Sarriugartek euskaraturiko Walden-entzat izan da Nafarroako Liburudenden Elkartearen saria

Danele Sarriugarte idazleak euskaratutako David Thoreauren Walden liburuak jaso du Nafarroako Liburu Denden Elkartearen euskarazko libururik onenaren saria.


2021-11-09 | ARGIA
Amazonen estrategiari aurre egin eta liburu denda txikiak lagundu nahi dituen Frantziako lege berria

Amazon ahalguztidunak bidalketa gastuak kobratu gabe banatzen ditu liburuak, baina liburu denda txikiek ezin dute halakorik egin, bizirauteko etekin duin bat jaso nahi badute. Horri aurre egiteko, zehazteke dagoen gutxieneko bidalketa gastu kopuru bat kobratzera derrigortuko du... [+]


Durangoko Azokarekin lotutako programazio musikala Hego Euskal Herriko hainbat aretotara zabalduko da

Durangoko Azokak iragarri du Euskal Herriko hainbat lekutan kontzertuak antolatuko dituela abenduaren 5etik 8ra. Helburua: pandemiaren aurkako neurrien eraginez Durangora joaterik izango ez dutenei ere Azokako giroa hurbiltzea. Gainera, urtarrileraino luzatuko dute Durangorekin... [+]


2020-09-08 | Aritz Galarraga
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Brontë

Nerabe garaiko irakurketa ia erabat ahaztuta, Irungo karrika nagusiko 16.enean eskuratu nuen Irene Aldasororen itzulpen bikaina den Gailur ekaiztsuak. Bereziki inspiratuta ez nengoen egun batean izan zen, zerbait nahi baina zehazki zer nahi duzun ez dakizun egun horietako... [+]


YLENIA BENITO, BRONTË LIBURU-DENDAREN SORTZAILEA
“Irakurleek hau bezalako dendak nahi dituzte, baina liburuaren industriak ez du irakurleengan pentsatzen”

“Batzuetan liburu-denda txikiei lotutako ideia erromantikoa daukagu, baina errealitatea ez da hain erromantikoa”. Liburuaren industrian, denda txikiak azken putza zergatik diren garbi azaldu digu Ylenia Benitok. Irungo Brontë liburu-denda asmoz beteta zabaldu... [+]


2020-05-20 | ARGIA
Iruñeko Katakrak liburu-dendak bazkide berriak lortzeko kanpaina abiatu du

Iruñeko Kale Nagusian dagoen liburu-denda, kafetegi eta areto kooperatiboak “Zurekin bai ala bai” kanpaina jarri du martxan, proiektua sostengatzeko bazkide berrien bila.


Iruñeko liburu dendak, ateak zabaltzeko bidea aztertzen

Katakrakeko Hedoi Etxarte eta Karrikiriko Jon Bujandarekin solastatu gara, ezagutzeko nola egokitu dituzten salmentak egoerara, eta nola egiten ari diren orain denda fisikoak irekitzeko prozesua.


Liburu denden %13a ixteko arriskuan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Jaurlaritzaren laguntzarik jaso ezean

Euskal kulturako editoreak kexu agertu dira Eusko Jaurlaritzak industriarako diru-laguntzarik iragarri ez duelako. Euskal Autonomia Erkidegoko liburu dendetako langileen %95a ERTEan dagoela jakinarazi dute, eta kulturgileentzako eskainitako laguntzak industriara ere bideratzen... [+]


2019-11-19 | Reyes Ilintxeta
Martzela Abarzuza. Liburuak eta bezeroak maite dituen saltzaile irribarretsua
“Durango efektuaren ondorioz liburu on batzuk oharkabean pasatzen dira”

Iruñeko liburu-saltzaileen artean Abarzuza familiak toki berezia du, 1944an Andres Abarzuzak lehen denda zabaldu zuenetik.
Egun, haren bilobek jarraitzen dute liburuen negozioan. Horietako bat Martzela da, Santo Domingo aldapako denda xarmangarriko nagusia. Garai batean... [+]


2019-05-02 | Dabi Piedra
Zuzeneko emanaldia
Apalentzako apalak

Euskal kulturaren alderdirik abangoardistena, sormen berritzaileena bildu eta erakustea da Loraldia Festibalak bere buruari jarri dion xedea, baina urtero hartzen du iraganera begiratzeko tartea. Aitzindariek ezarritako zimendurik gabe, nekez izango genukeelako gaur euskal... [+]


Requiem bat herriko azken liburu-dendari

Atera naiz Marianen janari dendatik, dozena bat kroketa erosita, oilasko bular bat xerratan (“finak mesedez”) eta parean tokatu direlako poltsan bukatu duten beste pare bat gauza, hasten naiz etxerantz eta kalea gurutzatzen ari naizela ikusten dut afixa eskaparatean:... [+]


Nola lagunduko dituen Parisko Udalak hiriko liburu-dendak

Parisko Udalak 250.000 euroko diru-laguntza iragarri du liburu-denda independenteentzat, hirian dauden mota honetako negozioak mantentzeko eta berriak irekitzea bultzatzeko. Parisko liburu azokaren 39. edizioa ostiral honetan hasiko da eta ekitaldi horren atarian eman dute... [+]


Eguneraketa berriak daude