Inoiz baino Libertimendu gehiago ari dira jokatzen aurten. Lapurdin lau, Baxenabarren beste hainbeste. Nafarroa Garaian ere izanen da, lehen aldikoz, Iruñean. Heldu den igandean Donapaleun, urtetik urtera gero eta arrakastatsuagoa.
Otsailaren 24an, igandez, Libertimendua izanen da Donapaleun. Karrika dantza Airetik aretotik abiatuko da Goizeko 10:00etan. Herriko abere-merkatu plazan 11:00ak inguruan bilduko dira partehartzaileak.
Ospakizuna plazan izanen da. Antolatzaileek aditzera eman dutenez, zirtzileria doi bat berritua izanen da aurten. Arrazoiak: belaunaldi aldaketak direla eta, batetik; eta bestetik, Burgaintziko txarangak eta dantzariek ekitaldirako espresuki sortu duten jauzi bat estreinatuko dutelako.
Zabalik elkarteko lagunek eguraldi ederra igurikatzen dute, beraz, Libertimenduaz eguzkian gozatzeko gogotsu daude.
Bazkarian parte hartzeko aukera asitzera eman dute antolatzaileek, eta lehenbailehen izena emateko prremia gogoratu. Hona deiaren lema: “Besta egun osokoa da! Inauteriak bazkaltiarren jokoa behar du baitezpada!”.
Duela hemeretzi urte berpiztu zen libertimenduen usadioa Donibane Garazin. Antton Lukuk abiatu zuen mugimendu hori, eta bi hamarkadetan, Ipar Euskal Herriko herri desberdinetara ez ezik, Hegoaldera ere hedatu da.
Nehoiz baino negu epelagoa izanik ere, ihauteek udaberriari dei eginen diote. Ihauterietako asteburu gotorrena heldu da. Irisarrin Donibane Garazin, Donostiako Añorga auzoan edota Iruñean libertimenduak izanen dira, Irurin maskaradak eta Lapurdiko hamaika herritan... [+]
Libertimendu sasoi betean gara. Hartara, Euskal Herriko hainbat txokotan dantza, musika, antzerkia eta bertsoa uztartzen dituzten joko hauetaz gozatzeko garaia izateaz gain, aste hauek izaten dira momentu aproposena ere disziplina honi buruzko gora-beherei erreparatu eta... [+]
Pasa den irailetik ari dira auzotarrak "Añorgako Dibertimendua" itxuratzen eta otsailaren 26an plazaratuko dute. Nafarroa Behereko libertimenduak oinarri hartuta, dantza, antzerkia eta bertso bidez jorratuko dituzte umorez egungo gaiak. Lau dantza sortu dituzte... [+]
Herri batzuetan urtero moduko inauteriak izango direla adierazi da, beste zenbaitetan moldatu egin dituzte eta beste batzuetan bertan behera gelditu dira inauteriak. Sarrera honetan beste urteetan ospatu izan diren errituak zerrendatu ditugu, baina horrek ez du esan nahi aurten... [+]
Otsailaren 6an Bidarraiko plaza hartu ostean, Donapaleun ospatuko da igande honetan Amikuzeko Libertimendua.
Neguan jaun eta jabe izan dira zirtzilak, baina udaberria hurbiltzen ari den bezala dantzariak agertuko dira plazetan. Aurrez aurre edo elkarrekin izango dira Euskal Herriko zenbait plazetan antolatu diren libertimenduetan dantzariak, zirtzilak eta bertsolariak. Dantza,... [+]