Ez da jakiten gazte belaunaldi bakoitzak zertan mamituko duen bazterrak inarrosteko daraman sugarra. Inauteri giroko Libertimenduan aurkitu dute, antza, Iparraldeko gazte batzuek. Eman su, neska mutilok, garraztasun gehiegi ez baina errukirik ere gabe, ez sorginei (horretarako gaude heldu burutsuok eta EITB) baizik eta zerbait aginte –material zein sinboliko- duen orori.
10.000 biztanle baizik ez dituen Amikuzen dozena eta erdi gazte eta gaztetxok egindako herri antzerki batek naiftasun osoz erradiografiatu ditzakeela arazo unibertsalak, unibertso osoa erakutsi nanopartikula ondo jorratu batean. Globala Amikuzen bizi bezala azken 12 hilabeteotan. Abereen eta gizakien mehatxugarri diren epidemia bortitzak, granja industrialek hedatutako hegaztien gripea, ahate hazle txikien erresistentzia, polizia birusen zaindari. Lekuko agintarien euskararekiko etsaigoa. Hizki handiko Justiziak txikiei eragindako injustizia itzelak. Eskuindartze handia, bere hatzaparrak zabalduz doan eliza integristarena barne, Etxarriko ikastetxearen lapurretan ikusi legez, gero epaileek erresistentzian ari direnekiko burlaz borobildua, epaileak beti begi-bakar. Bakearen Artixotak, hau da, trantsizio neketsu batean ahalegintzen garenok, gu geu, eskuzabaltasunez lan egin duten gazteak tartean, geu autokritika-autoirriaren jomuga. Eta lekuko txiroei ezikusia eginez urruneko Madagaskarretaraino laguntza salbatzailea luzatzeko prest gauden herritar bihozberok. Eta aginte zati bat ezkerretik, zentrotik gehi ekologiatik hartzen dugunean zaborrak bezalako arazo omen txikiak nola tratatu sakrifikatzen ditugun, norbait ausartu da Bil ta Garbiri (“Bil ta Erre bataiatuko dugu”) bi egia esaten, hondakinen errausketa kritikatzen non eta… Donaplün. Bakearen kontsentsu berriaren sagrarioak errespetatu gabe. Eta jokabide sexistak, matxoak behar nuen esan, XXI. mendean oraindik emakumeei gizon jatorrok ("orain nirea da zure atariko pentzea") ematen dizuegun paper subalternoa, neska lotsagabe batzuek hitz gordinegiekin –zakila, alua, uzkia…- aurpegiratzen digutena ordenako guraso zintzooi “ai jesus, baina ze hitz dira horiek emakume gazte baten ahotan”.
Aurtengoan ez dugu izan Donibane Garazikoa ikusteko zoririk, iazkoa adinakoa ba omen zen esan digute, eta hori asko esatea da. Irisarriko Libertimendua ere pasa da, horiek ere piztu dira. Baionan ez ei dira iritsi aurtengoan Libertimendu osoa egitera, baina jokatuko nuke hirirako formula berrietarako trantsizioan dabiltzala, politak izan behar zuten mini-libertimendu horiek Baionako ostatu euskaldunetan Santibate gauez… Donapaleukoan gazteek abisatu digute balitekeela datorren urtean Amikuzekorik ez izatea, Gaztetxea ere makal omen dabil. Beti balantzaka, bizia ziklikoa da eta ordainetan Aldude-Urepele-Bankan doaz berpiztera inauteri giroko antzerkia martxoaren 18an, tartean 11n harturik Makeako plaza ere. Nola eskertzen ditugun gar berriak noizbait gazte izandakook.
Hamar urte beteko ditu larunbatean Lekittoko Deabruak taldeak. Euskal Herrian kataluniar estiloko correfoc-ak egiten erreferentea da taldea eta ikuskizun berezia prestatu dute urteurrena ospatzeko. Kalekan, Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen jaialdian ikusi –eta... [+]
Iazko edizioa streamingez ikusi ondotik, bueltan da Iruinkokoa karriketara. Iruñeko inauteri euskaldunaren laugarren edizioari harrera ederra egin zioten aurten ere Alde Zaharreko kaleek pasa den otsailaren 27an, igandearekin. Berriz ikusi, entzun, sentitu eta usaindu... [+]
Baxenabarreko Aiherra herrian kabalkada eginen dute lehen aldikoz irailaren 22an, igande honetan. Ehun bat lagunek parte hartuko dute; dantzariak, antzerkilariak eta bertsolariak ariko dira herriko plazan.
Usurbildarrek ozen oihukatu dute “Ez, ez, ez, errausketarik ez!”, jaien amaieran. Azken trakaren aurretik, festak hasi bezala amaitzeko tartea hartu da aurten. Urte luzez, herrian haserrea eta kezka eragiten segitzen duen erraustegiaren aurkako parodia batekin.
Datorren astelehenean hasiko da Bilboko Kalealdia, kaleko arte eszenikoen jaialdia. XIV. aldia izango du, eta, orotara, kaleko arte eszenikoetan erreferente diren 26 konpainiak beren lanak erakutsiko dituzte. Kaleko antzerkia, zirkua, clown-a, txotxongiloak, kabareta eta... [+]
Lekittoko Deabruak taldea da Euskal Herrian piroteknia eta kale antzerkia uztartzen dituen bakarretakoa. Herriko Kale Antzerki jaialdian inbidiaz suari begira maiz egondako gazteek 2012an ekin zioten emanaldiak prestatzeari. Uda honetan Kataluniako correfoc emanaldirik... [+]