“Libertad lingüística” eta politika erradikalak

  • EAEko PPk euskararen erabileraren dekretuaren aurkako “Libertad lingüística” kanpaina abiatu du. Azken aldiko adierazpen ugariez gain, bi bideo dira euskarari eraso egiteko alderdi ‘gaztelanistaren’ euskarri nagusiak. Nola ez, Araban eta zehazki Gasteizen kokatu dituzte Lorea protagonistak bizi dituen arrisku inposatzaileak.


2020ko urtarrilaren 24an - 12:27
Lorea, PPren bideoetako baten protagonista

Lehenbiziko bideoan, Lorea ez da ohartu Udalak ura moztuko duela bere eraikuntzan, jakinarazpen oharra euskara hutsean baitago; bigarrengoan, Loreak ezin du bere enpresa udal lehiaketara aurkeztu arrazoi berbera medio.

Zapaldua zapaltzaile irudikatua. Gutxitutakoaren berdintasunaren aldeko neurri bat inposizio bezala aurkeztua. Gezur borobila oinarri gainera. Berriz ere, eta askatasunaren izenean, noski. Euskararen erabilerarako dekretuaren aurrean, gaztelaniaz komunikatzeko “hizkuntz askatasuna”; Eskolae programaren aurrean, gurasoen askatasuna seme-alaben hezkuntza aukeratzeko; autodeterminaziorako erreferendumaren aurrean, espainolisten askatasuna hura ekiditeko; sexu abusu salaketen aurrean, gizonen askatasuna desioa adierazteko...

Gero eta ahots gehiago entzuten dut euskararen zapalkuntzari aurre egiteko beste zapaldu batzuekin aliantzak sortzea edo daudenak sakontzea proposatzen dutenak. Esaterako, abenduko Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean kanpaina egin zuen Hizkuntz Eskubideen Behatokiak beste eragile batzuekin batera: “Arrazakeriarik gabe, feminismotik, sexu aniztasunetik eta euskaraz bizi nahi dut”. Ez nago euskalgintzaren eremuan bereziki murgildua, ez dakit beraz joera orokor bat den, baina interesgarria egiten zait bidea. Gasteizek bere esperientzia propiotik elikatzea du zentzu horretan. Euskalgintza ‘behekoen’ arteko bat gehiago izan da historikoki, eta ohituta dago aliantzak proposatu edo onartzera. Euskal Herri osorako da baliagarria norabidea, edonola ere.

Hurrengo astean artikulu interesgarri bat argitaratuko du ARGIA astekariak. Hizkuntza gutxituak indarberritzeko, politika erradikalak garatzea proposatzen du Gerald Roche antropologo australiarrak. Gainontzeko zapalkuntzekin eta borrokekin aliantzak sortuz, kapitalismoaz besteko mundu berrien alde posizionatuz edo “ekintza zuzenez osaturiko jarduerak” garatuz, besteak beste. Hizkuntza txiki edo gutxituen alde egitea egungo jendarte ereduaren aurka egitea baita, berez. Politika erradikal horietan sakontzea bateragarria da euskararen aldeko beste ekimen mota batzuekin.

Bitartean, eskuinarenak dira hizkuntz askatasunen aurkako politika erradikalenak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2024-08-14 | Kanaldude
EuskarAbentura: gazteen paregabeko espedizioa

Joan den uztailean, hilabete batez, 127 gaztek 400 kilometroko espedizioa oinez egin dute Euskal Herrian gaindi. Abenturazale haiek Jzioquitarrak deitzen dira eta 30 egunez, 27 herri bisitatu eta hainbat euskal eragile ezagutu dituzte. Aurten, EuskarAbenturako helburuak aise... [+]


2024-08-12 | Sustatu
Kip- eta Chep- izen horiek norenak diren

Faith Chepngetich Kipyegon keniarrak 1.500 metroko atletismo proba irabazi zuen larunbatean, Paris 2024ko azken-aurreko egunean, bigarren emakumezkoa bilakatuz historian atletismoan urrezko hiru domina olinpiko erreskadan lortu dituena. Gauzatxo bati ere erreparatu... [+]


“Euskararen patua independentziarekin lotzen badugu, euskarak jai egin du”

Xabier Zabaltza Perez-Nievas historialaria, idazlea eta EHUko irakasleak 'Euskal Herria heterodoxiatik' izeneko liburua plazaratu berri du. Bertan dio Euskal Herria ezinbestean euskara eta euskal kulturaren bidez eraiki behar dela eta horretarako funtsezkoa dela euskara... [+]


2024-08-05 | Sustatu
Martxan den proiektu bat, Euskal Herriko Historia 100 objektutan

Euskarazko Wikipediak ekimen interesgarri bati ekin dio 2024 honetan. Euskal Herriko Historia 100 objektutan. Ideia hartu zuten wikilari euskaldunek antzeko motiboarekin apailatutako liburu batzuekin. BBC-k eta British Museum Londreskoak Munduaren Historia bat egin zuten 100... [+]


“Musikak erroreari zor dio ondo emandako notari bezainbat”

Aspaldidanik Saran bizi den arren, goiza Bidasoaren ibarrean pasa behar zuenez gero, Hondarribiko parte zaharrean zitatu gaitu Ruper Ordorikak (Oñati, 1958). Goiz eguzkitsuan, puntual eta irribarretsu agertu da maldan gora, konsistorioaren parera, turista gazte kuadrilla... [+]


Jarrera baikorrak areagotzearen beharra

Euskaltzaleen Topaguneko kideek euskara sustatzeko jarreren inguruko datu kezkagarriak hauteman dituzte. Hori dela eta, Gero eta aldeko gehiago gizartean ikerketaren bidez, herritarrak euskarara hurbiltzeko estrategia berriak landu dituzte. Horretaz mintzatu dira, apirilean,... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Sustatu
Claude, euskaraz oso txukun egiten duen beste adimen artifizial bat

Ekainean kaleratu zuen Anthropic enpresak Claude adimen artifizialaren (AA) Claude 3.5 Sonnet izeneko bertsioa.  Eta joan den asteko nobedadea, Android aplikazioa. AA inbento hauek jada ohituta gauzkaten bezala, euskaraz oso txukun aritzen da. Beñat... [+]


Katixa Dolhare: «Frantsesa klaseetan literatura azkar lantzen da baina euskara klaseetan anitzez gutxiago»

"Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara" jardunaldian parte hartu zuen Katixa Dolhare Zaldunbidek. Seaskak eta UEUk antolatu Udako Ikastaroen barne. Bere problematikak horiek ziren: Zer leku du literaturak hezkuntza programetan eta nola landu euskal... [+]


2024-07-18 | Euskal Irratiak
Iñaki Iurrebaso
“Euskararen egoera ikusita, gaitasunean bereziki ahul gaude”

Iñaki Iurrebaso soziolinguistak euskararen egungo egoeraren argazkia egin du Baionan iragan zen Hizkuntz politikari buruzko ikastaroan, muga-gaindiko ikastaroen kari.


Euskaldunak

Eusko Jaurlaritza berriko bozeramaile Maria Ubarretxenak lehenengo elkarrizketa Euskadi Irratiari eman zion. Solasaldian asmoez jardun zuen, kontu orokorrak adierazi zituen, ezinbestean, gobernua martxan jarri berri zegoelako. Adeitsua izan zen tonua kazetari eta eledunaren... [+]


Eguneraketa berriak daude