Libanoko Gobernuak dimisioa aurkeztu du, Beiruteko leherketaren harira

  • Lehen ministroak “estatua baino indartsuagoa den ustelkeria sistema kronikoari” egotzi dio leherketaren arrazoia, eta gobernuaren aurkako protestak “ulergarriak” direla dio.


2020ko abuztuaren 11n - 09:12
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hassan Diab Libanoko lehen ministroak dimisioa aurkeztu du astelehen honetan, ministroen herenak baino gehiagok kargua utzi ostean. Libanoko Gobernuaren buruzagitza kolokan izan da azken astean, leherketa handi batek Beiruteko portua suntsitu eta inguruko zonaldeak kaltetu eta 200 lagun baino gehiago hil zituenetik.

Herrialdeari igorritako mezu batean, Diabek esan du exekutiboak "atzerapausoa" eman duela "herritarrekin batera egoteko", eta era berean, "herritarrek aldaketa baten alde egiten duten eskaera" onartu duela.

Lehen ministroaren esanetan, leherketa "ustelkeria kronikoaren ondorioa" da, eta gaineratu du "ustelkeria sarea estatua baino handiagoa" dela, Europa Pressek jaso duenez. Diabek deitoratu egin du Libanoko klase politikoak "baliabide zikinak” erabili izana aldaketa saihesteko. "Batzuek ez dute behar bezala interpretatu urriaren 17ko iraultza", adierazi du presidenteak Saad Haririren Gobernuaren erorketa eragin zuten protesten harira.

Beiruten izandako leherketa gobernuen gaitasunik ezagatik izan zen, eta ez zuten alarma-ahotsen aurrean erreakzionatzen jakin. Portuan, substantzia erregaiekin batera, 2.750 tona amonio nitrato biltegiratuta zituzten zazpi urtez. Hildako eta zauritu kopuru handiaz gain, leherketak Beiruteko 250.000 biztanle etxebizitzarik gabe utzi ditu.

Protestak

Gobernuak dimisioa aurkeztu arren, hiru egun jarraian daramatzate ehunka pertsonek parlamentuaren inguruan manifestatzen. Astelehen honetan jazotako istiluek 45 zauritu eragin dituzte. Manifestariak Diaben hitzartzearen aurretik elkarretaratu ziren parlamentuaren aurrean, eta harriak zein su artifizialak jaurti zituzten inguruko polizien aurka. Poliziak gasa jaurtiz erantzun zuen haien aurka. Protestetan parte hartu duten libanoar ugarik adierazi duenez, ez dute aldaketa sakonik espero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Libano
Israelek zortzi zibil hil ditu Libanon azken bi egunetan

Horietatik hiru haur siriarrak ziren, eta haien etxearen kanpoaldean jolasean zeudela hil dituzte, NBEak gaitzetsi duenez. Hezbollahk mehatxu egin du Israelgo zonalde berriei eraso egingo diela, Israelek azken egunetan Libanon egindako hilketen ondoren.


Hezbollahk 200 suziritik gora jaurti ditu Israelera, sionistek komandante bat hil ondoren

Hezbollahren goi mailako bi agintari militar hil ditu Israelek hilabete batean. Tentsioak gora jarraitzen du, erabateko gerra pizteko kezka artean.


Suntsitutakoa berriz bonbardatzen ari da Israel, norabide argirik gabe

Hamarnaka mila pertsonak ihes egin behar izan dute Khan Younis eta Gaza hirietatik azken egunetan, nora joan izan gabe. Israelgo armadaren eta Netanyahuren arteko talkak azaleratuz doaz, eta Hezbollahren aurkako gerra geroz eta gertuago dago. Su-eten proposamena mahai gainean... [+]


Gerra hotsa Israel eta Hezbollahren artean

Netanyahuk esan du “intentsitate handiko operazioa” egiteko prest dagoela Libano eta Israel arteko mugan. Hezbollahk adierazi du ez duela gatazka areagotzea bilatzen, baina “erabateko gerra” egiteko prest dagoela Israelek hala nahi badu.


2024-03-19 | Marta Maroto
Inork nahi ez duen gerra saihetsezina

Hezbollah, Ekialde Hurbileko miliziarik boteretsuena, Libanoko lurretatik Israeli eraso egiten hasi zen, Gazako sarraskia hasi eta biharamunean. Palestinari elkartasuna adierazteko bigarren fronte honen etorkizuna Zerrendan gertatzen denarekin lotuta dago. 91.000 lagun inguru... [+]


PODCAST 2x31 | Libanon minbizia baduzu, hasi diru bila botikak ordaintzeko, estatuak ez zaitu artatuko

Gaur estatua kiebra jota dago duela urte batzuk ‘Ekialde Hurbileko Suitza’ deitzen zuten Libanon. Herritarrei bermatu ezin dizkien oinarrizko zerbitzuen artean dago osasun sistema. Minbiziak, eritasun kroniko larri batek edo buruko gaixotasunak harrapatutako milaka... [+]


Libanon minbizia baduzu, hasi diru bila botikak ordaintzeko, estatuak ez zaitu artatuko

Gaur estatua kiebra jota dago duela urte batzuk ‘Ekialde Hurbileko Suitza’ deitzen zuten Libanon. Herritarrei bermatu ezin dizkien oinarrizko zerbitzuen artean dago osasun sistema. Minbiziak, eritasun kroniko larri batek edo buruko gaixotasunak harrapatutako milaka... [+]


2022-04-01 | ARGIA
Frantzian 38 urte preso daraman Abdallah askatzeko nazioarteko eguna

George Abdalla libaniarra Europako preso zaharrenetakoa da, 1984tik darama preso Frantziako espetxeetan eta apirilaren 2a haren askatasunaren aldeko nazioarteko eguna izendatu dute.


2021-01-29 | Axier Lopez
Libanoko Poliziak pertsona bat hil du konfinamenduaren aurkako protestetan

29 urteko pertsona bat hil eta beste 200 bat zauritu dituzte Libanoko segurtasun indarrek Tripolin, manifestariekin izandako istiluetan. Aste honetan egunero kalera ateratzen ari dira herritarrak, pandemia dela eta gobernuak agindutako itxieragatik haserre, oso egoera txarrean... [+]


2020-09-16 | Aitor Bikandi
Libano
Ustelkeria estatua baino handiagoa da

Izenburuan jarri dugun esaldia 2020ko abuztuaren 10era arte Libanoko lehen ministroa izandako Hasan Diab-en esana da. Agian erraietatik aterako zitzaion, hitzok izan ditzaketen inplikazioei erreparatu gabe. Beiruteko portuan izandako leherketa izugarriak, lehendik ere oso... [+]


2020-08-14 | Axier Lopez
Israel da Beiruteko leherketaren erruduna, Libanoko Barne ministro ohiaren arabera

Abuztuaren 4an Beirut suntsitu zuen leherketaren erantzulea Israel da, Nohad Machnouk Libanoko Barne ministro ohiak asteazkenean prentsaurreko batean esan duenez. "Beiruteko operazioa modu argi eta esplizituan egin zuen Israelek", esan du Machnoukek. "Gizateriaren... [+]


Arduragabekeriak eztanda egin du Beiruten

Azkar zabaldu da munduan Beiruten jazotakoa, hiriko portuko biltegian orain dela sei urte konfiskatutako 2.750 tona amonio nitratoak eztanda egin zuen. 


2020-08-05 | Mikel Eizagirre
100 hildako baino gehiago Beiruteko portuko leherketan

100 hildako eta 4.000 zauritu inguru eragin ditu ezbeharrak, azken estimazioen arabera. Libanoko Gobernuak oraindik ez du zehaztu eztandaren jatorria. Larrialdi egoera eta dolua ezarri dituzte hiriburuan.


Eguneraketa berriak daude