Li Keqiang, azken “tuanpai”-a

Li Keqiang, artxiboko irudian / Argazkia: Friends of Europe

2023ko urriaren 31n - 07:50
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Derrepentean, eta gazte, bai hango eta bai hemengo egungo usadioetarako, 68 urterekin, hil da Li Keqiang. Hamar urtez, aurtengo martxora arte, Txinako lehen ministroa eta hierarkiako bigarrena izana, Xi Jinpingen alboan. Txinako goi-agintarien bizitza-luzera txundigarri samarretara ohituta, are ezustekoagoa da Liren heriotza. Baina argi dago bihotzekoak ez duela barkatzen batzuetan han ere. Hil ondoren aditzera eman den moduan, bi bypass zituela bazebilen, ulergarriagoa egiten da ondoeza; baita Liren erretiro politikoa ere XX. Kongresuan, beste hamaika eratara interpretatu nahi izan bada ere gure artean. 

Ezusteko tasun horregatik agian, zenduaren heriotza-ohar ofizialak ere orduak behar izan zituen argitaratzeko; eta hala ere, ohi-ohiko gorespenezko kalifikazioak kenduta, Alderdiaren Antolakuntza-departamentuan Liren fitxan jasota zegokeena baino asko gehiago ez du esaten oharrak. Egunak igarota, ez dolu-egunik eta ez ehorzketa-ekitaldi ofizialik iragarri ez denez, pentsatu beharko da "profil baxua" eman nahi izan zaiola Liren desagerpenari. Zergatia, batek daki. Oso hurbil dago Jiang Zeminen heriotzaren ondorengo ponperia... baina egia da, halaber, koska bat goragoko norbait zela hura Txinako hierarkian. 

Honelakoetan klasikoa bihurtzen ari den ildoan, haatik, albisteari zuku politikoren bat ateratzeko edo, Mendebaldeko hedabide "burutsuenek" atzera-begirako nekrologiko bitxiak eskaini dizkiote Liri. Eta hara non, agintean zen bitartean inondik ere kausitu ez zizkioten dohainak eta bertuteak ikusten dizkioten orain. "Hura bai ona, ez oraingo jende hau" esan dute batere lotsagorritu gabe, aste honetan bertan esan denean, adibidez, Liren agintaldiko arduradun ekonomiko gorena, Liu He, dela oraintxe bertan ere, gortinaren atzetik –baina aparteko sekreturik gabe–, erabaki ekonomikoak iradokitzen ari dena. 

Aldiz, bistan denez, ia inork ez du gogoratu nahi izan gure artean ezagun samarra izaten hasi zenetik, Lik beti erantsita eraman duen etiketa: tuanpai. Gazteriaren Ligatik aginte postuetara heltzen joan diren koadroei dagokiena. Hu Yaobang, Hu Jintao, Li Keqiang edo Hu Chunhua-k elkarren artean zerbait erkide balute bezala... inondik ere tuanpaia ez litzatekeen Xi Jinpingen eta haren lagundiaren arerio bihurtuko lituzkeena. Eta Mendebaldea esne-mamitan jarriko luketen aldaketak ekar omen zitzaketenak Txinara. 

Hori guztia, haiek desagertu ahala, ez lehenago. Ordura arte, aparatero gupidagabea esan nahi izan baitu tuanpai etiketak. Baita Liren kasuan ere. 

Gaur egun Txinako aginte gorena nondik eta nola osatzen den gai erabakigarriak merezi luke hausnarketa serioago bat. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txina
2024-07-09 | Mikel Aramendi
Hungariako lehen ministro Viktor Orbanek badarabil plan zehatzen bat buruan

Europar Batasunaren txandakako presidentetza beretu eta astebeteren buruan Viktor Orban hungariar lehen ministroak egin duen ezusteko blitz-ak azalpen serioa eskatzen du. Gaiaren neurrikoa.


2024-06-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Txina, Kirgizistan eta Uzbekistan lotuko dituen trenbide faraonikoa eraikitzen hasiko dira

CKU trenbide hori egitasmo mitikoa da, hitzaren adiera zuzenean: itxuraz, koherentea ez ezik desiragarria litzatekeena, baina ameskerien mundutik kanpo zertzeko aukerarik gabea, orain arte behintzat. Halakorik inoiz ez nuela ikusiko zinez sinesten nuen.


Ilargiaren alde ezkutuko laginekin aireratu da Txinako Chang'e-6 misioa

Txinako Chang'e-6 misioak Ilargiaren alde ezkutuko laginak hartu eta Ilargiaren orbitara aireratzea lortu du. Alde ezkututik egin den lehen aireratzea izan da.


Yuk Hui. Zenbat buru, hainbat teknologia
“Ez dut uste mundu bidezkoagorik lortuko dugunik datu gehiago bilduz”

Pasa den urtarrilean, Yuk Hui filosofoak hitzaldi bat eskaini zuen –solasaldi bat, hobeto esanda– Donostiako Tabakaleran. Azken urteotan oihartzun handia izan du haren lanak, eta goraino bete zen aretoa. Besteak beste, monoteknologismoaren pentsamendu-ildoa kritikatu... [+]


Chinatown: zokoratuak eta zukutuak

Txina, 1417 urte inguruan. Zheng He almiranteak, Ming dinastiako enperadoreen soldatapeko esploratzaileak esan zuen posible zela “mundu osoa ibiltzea Txinatik irten gabe”. Ordurako Indiako Ozeanoan, Itsaso Gorrian eta Asiako hego-ekialdean zabaltzen hasia zen kolonia... [+]


Norena da Taiwan?

Taiwan, K.a. 323. urtea. Txinako espedizio batek uhartea esploratu zuen eta, hala, Taiwan lehenengoz erregistratuta geratu zen txinatar artxiboetan. Baina mende luzez ez zen bertako jatorrizko populazioan aldaketa nabarmenik izan; uharteko giza arrastorik zaharrenak duela... [+]


Neolitoko hierarkiarik gabeko ingeniaritza

Txina, duela 4.000 urte inguru. Pingliangtai herrixka harresituko biztanleek zeramikazko hoditeria eta drainatze zanga sarea eraiki zuten. Holozenoaren amaieran Asia ekialdeko montzoi eremuan ingurugiro krisiak geroz eta ohikoagoak eta larriagoak ziren, eta Pingliangtain... [+]


Eguneraketa berriak daude