Iruñeko Etxabakoitz auzoan larunbatean LGTBIfobiaren aurkako ekimen baten kontra egin zuen Poliziak. Bildutako 150 bat pertsonak identifikatu zituzten, hori makrofesta zela eta ez zirela segurtasun-neurriak bermatzen argudiatuta. LGTBIQ+ kolektiboak hori gezurtatu du eta Poliziaren jarduna kritikatu du.
Ekitaldia antolatu zuen taldeak adierazi du LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren ospakizunen barruan, kultura jarduera bat izan (“Kiki Ball” deitzen zaio, dantza, moda, musika eta performancea nahasten dituen ikuskizuna). "Historikoki estigmatizatuta eta baztertuta dagoen kolektibo bat ikusarazteko, normalizatzeko eta ahalduntzeko modu bat da".
Ahotsa.infok jaso duenez, antolatzaileek aldez aurretik eman zioten Iruñeko Udalari ekitaldiaren berri, eta beharrezko ziren prebentzio eta osasun neurri oro bermatu zituzten. Udal administrazioaren erantzun ezaren aurrean erakundea Babes Zibilarekin jarri zen harremanetan, eta hark antolaketari jakinarazi zion posible zela.
"Asteak eman ditugu espazioa, pertsonak eta lehiaketa bera prestatu eta koordinatzeko. Madrildik, Berlindik, Londrestik eta Bartzelonatik etorri dira ikuskizuneta joateko. Profesionaltasun, ezagutza, energia eta arte handiko ikuskizun batera joan ginen. Larunbatean gertatu zena ez zen makrofesta izan, iritzi publikoan aurkeztu nahi izan den bezala. Aitzitik, diziplina anitzeko artearen adibide bat izan zen, maila handikoa eta oso interesgarria, parte hartu zuten pertsona batzuentzat bizimodua dena. “Makrofiesta” esatea duintasuna lapurtzea da", salatu dute.
Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.
‘Xoka. Jite disidenteak’ jardunaldiak antolatu ditu Ehgam Nafarroak. Hiru saio eginen dituzte Iruñeko Laban: azaroaren 5ean, 13an eta 19an.
Sare Elkarteak antolaturik chemsex fenomeno soziokulturalaren inguruan mintzatzeko jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean.
Eraso LGTBI+fobiko eta matxistak espazio publikoan ematen direla gehien adierazi dute mugimendu hauek urtero ateratzen dituzten txostenen arabera. Gasteizko Mugimendu Feministak eta Lumagorri elkarteak guztien plazera erdigunean jarriko duen jai eredu bat nahi dute, eta neurri... [+]
Kaleak bete dituzte LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean. Salatu dute erakundeek aurpegia garbitzen dutela keinu sinbolikoekin.
Lo que quede (euskaraz 'geratuko dena', Continta me tienes argitaletxea) liburuan bere senar ohiaren tratu txarrak eteteko prozesua harilkatu du eguneroko indarkeria matxisten kontakizunekin, eta bere bizitzako emakumeekin batera eraiki duen orainaldi gozagarriaren... [+]
Zaintzan oinarrituriko gau aisialdi “askeagoa” eta “seguruagoa” sortzeko asmoz sortu da Harrika kolektiboa. Bi urte daramatzate Gasteizen tekno besta kuir eta feministak egiten. Uztailaren 26tik 28ra Harrikada Festibala izanen da Izarran (Araba).
Diru publikoa LGBTI+ kolektiboaren problematikak merkantilizatu eta administrazioaren “pinkwashing-a” egiteko soilik erabiltzea egotzi die erakundeei.
Alemaniako gizonezkoen futbol profesionalean ari diren hainbat futbolari armairutik ateratzekoak ziren maiatzaren 17an. Sekretuan eta kluben bizkar biltzen ari ziren jokalariak, baina espektatiba altuak ezerezean geratu dira, ez da inor armairutik atera. Futbol maskulinoaren... [+]
LGTBIfobiaren aurkako eguna da maiatzaren 17an eta arratsaldez mobilizazio ugari izango dira Euskal Herrian barrena. Albistearen bukaeran ematen dizuegu horietako batzuen berri.
Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]
Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]
LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.
Berdinen arteko ezkontza legeztatzen duen lehenengo herrialde kristau ortodoxoa da.