Gasteizko Udalak sexu-orientazio eta genero-identitatearen inguruko gorroto delituen aurka egiteko Behatokia martxan jartzeko konpromisoa hartu zuen, baina hauteskundeetarako hilabete gutxi falta direnean, ez dago ezer. Maiatzean diagnostiko berri bat publikatuko du Lumagorri-k, baliabide propioekin egindakoa: “Datu bilketa modu prekarioan egiten den azken aldia izatea nahi dugu”.
Lumagorri HAT elkartea mesfidati agertu da LGTBI Behatokiarekin. Behatoki honek Gasteizko sexu-orientazio eta genero-identitatearen inguruko gorroto delituen aurka egin nahi du lan, baina elkarteari hainbat zalantza azaldu zaizkio.
Elkartearentzat, Behatokia Udalaren promesa bat da oraindik, baina hauteskundeak hurbil daudenez eta erakundearen erritmoak lasaiak direnez, “arriskuan jartzen ari da LGTBI pertsonen eskubideen aldeko proiektua”.
2017ko abenduan, Gasteizko Udalak aurreko hilabeteetan LGTBI herritarren artean egindako diagnostikoaren ondorioak argitaratu zituen. Lumagorrik, orduan, azterketa horietatik ateratako emaitzen argitasuna txalotu zuen, non, inkestatutako LGTBI pertsonen gehiengoak erasoak sufritu zituela salatzen zuen: %57ak espazio publikoan, %44,8ak eskolan, %28ak lan munduan, %53,3ak osasun arloan eta %43ak aisialdian. Aipatzekoa da ere inkestatutako pertsona batzuek, eraso fisikoak eta irainak ekiditeko, euren sexu-orientazioa ez erakustea defentsa-mekanismo gisa azaldu zutela.
2018ko maiatzean, berriz, Lumagorrik sexu orientazio eta genero-identitatea dela eta Gasteizen izandako 15 erasoen inguruko txosten bat argitaratu zuen. Datu guztiak 2017an eta 2018ko lehen sei hilabeteetan zehar jaso ziren: “Datu bilketaren prekarietatea azpimarratzen dugu, ez baitugu lokalik ezta elkartearenak ez diren beste baliabiderik lan hau egin ahal izateko”, adierazi du elkarteak.
Txosten hau Gasteizen egindako lehen txostena izan zen, non Udalaren diagnostikoan agertzen zen eskaera berresten zen: sexu-orientazio eta genero-identitatearekiko gorroto delituen aurkako tokiko Behatokia sortzea.
“Urteak eta hilabeteak pasa dira, legegintzaldia amaitzera doa eta ez dugu emaitzarik ikusi. Udal honek titularrak eskaintzeko duen joera ezagutzen dugu, gero ezertan gauzatzen ez direnak. Horregatik, ezinbestekoa da Behatokia hauteskunde kanpaina baino lehen martxan jartzea“, azpimarratu du elkarteak.
Datorren maiatzean, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Egunean, Lumagorrik hirian izandako erasoen berri emango du berriz ere. Lan hori, beste urte batez, baliabide propioekin egin da, erakundeen laguntzarik gabe. “Datu bilketa modu prekarioan egiten den azken aldia izatea nahi dugu”, adierazi dute.
“Erakundeek LGBTI pertsonekin dituzten erantzukizunak ezin ditugu ahaztu. Horregatik, Udalari behatokiaren proiektua ahalik eta lasterren martxan jartzea exijitzen diogu “, amaitu du Lumagorrik.
Albiste hau Hala Bedik eman du eta Creative Commons lizentzia libreei esker ekarri dugu ARGIAra.
Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.
‘Xoka. Jite disidenteak’ jardunaldiak antolatu ditu Ehgam Nafarroak. Hiru saio eginen dituzte Iruñeko Laban: azaroaren 5ean, 13an eta 19an.
Sare Elkarteak antolaturik chemsex fenomeno soziokulturalaren inguruan mintzatzeko jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean.
Eraso LGTBI+fobiko eta matxistak espazio publikoan ematen direla gehien adierazi dute mugimendu hauek urtero ateratzen dituzten txostenen arabera. Gasteizko Mugimendu Feministak eta Lumagorri elkarteak guztien plazera erdigunean jarriko duen jai eredu bat nahi dute, eta neurri... [+]
Kaleak bete dituzte LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean. Salatu dute erakundeek aurpegia garbitzen dutela keinu sinbolikoekin.
Lo que quede (euskaraz 'geratuko dena', Continta me tienes argitaletxea) liburuan bere senar ohiaren tratu txarrak eteteko prozesua harilkatu du eguneroko indarkeria matxisten kontakizunekin, eta bere bizitzako emakumeekin batera eraiki duen orainaldi gozagarriaren... [+]
Zaintzan oinarrituriko gau aisialdi “askeagoa” eta “seguruagoa” sortzeko asmoz sortu da Harrika kolektiboa. Bi urte daramatzate Gasteizen tekno besta kuir eta feministak egiten. Uztailaren 26tik 28ra Harrikada Festibala izanen da Izarran (Araba).
Diru publikoa LGBTI+ kolektiboaren problematikak merkantilizatu eta administrazioaren “pinkwashing-a” egiteko soilik erabiltzea egotzi die erakundeei.
Alemaniako gizonezkoen futbol profesionalean ari diren hainbat futbolari armairutik ateratzekoak ziren maiatzaren 17an. Sekretuan eta kluben bizkar biltzen ari ziren jokalariak, baina espektatiba altuak ezerezean geratu dira, ez da inor armairutik atera. Futbol maskulinoaren... [+]
LGTBIfobiaren aurkako eguna da maiatzaren 17an eta arratsaldez mobilizazio ugari izango dira Euskal Herrian barrena. Albistearen bukaeran ematen dizuegu horietako batzuen berri.
Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]
Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]
LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.
Berdinen arteko ezkontza legeztatzen duen lehenengo herrialde kristau ortodoxoa da.