Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso jaialdi berezia izango da eta afalostean bertso jarri musikatuekin gozatu ahal izango da. Sarrerak salgai daude dagoeneko.
Euskal Herri osoko bertsozaleak elkartzeko urteroko hitzordu berezia da Bertso Eguna. Garai batean areto handi itxietan egiten zen bertso jaialdi bereziak eta jarraian egiten zen afariak eta afalosteko saioek osatzen zuten egitaraua.
Badira urte batzuk Bertsozale Elkarteak bertsoa kalera ere atera zuena Bertso Egunean, eta egitaraua goizetik hasi zuena, horrela bertsotan egiteko formato gehiago gehituz, bertso poteoak, esaterako. Egitaraua luzatzeak berekin ekarri du bertsolari gehiagok kantatzen dutela.
Urteroko hitzordua beti da desberdina, eta hauek dira 2025ekoaren ezaugarriak:
10:00etan elkartuko dira bertsozaleak eta Oinak Bidean ibilbidea egingo dute Harriondoatik hasita. Ondoren, bertso-poteoa egingo dute eta hainbat bertso eskolatako kideek kantatuko dute.
Eguerdian luntxa egingo da Arranon, 14:30etik aurrera.
Arratsaldean XXI mende, 25 (H)ilbeltz bertso jaialdia izango da Harriondoan. Bertsolari hauek arituko dira kantuan: Alaia Martin Etxebeste, Amets Arzallus Antia, Julio Soto Ezkurdia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Nerea Ibarzabal Salegi eta Peru Abarrategi Sarrionandia. Alaitz Rekondo Ferrerok aurkeztuko ditu gaiak.
Gauean ere ez da bertsorik faltako. 20:30ean hasiko da afaria sagardotegian. Afalostean, bertso jarri musikatuak gozatu ahalko dira Hor gu eta Manex Pagolaren eskutik. Etxerako presarik ez dutenek orduak luzatuko dituzte Arrano tabernan arituko den DJ-arekin.
Arratsaldeko ekitaldirako zein afarirako sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian. Ekitaldiko sarrera 12 euroan dago, Bertsozale Elkarteko bazkideentzat 10 euroan eta gazteentzako 8 euroan. Afariaren prezioa, berriz, 36 eurokoa da.
Ohi baino beranduago bada ere, 2022k ere izango du Bertso Egunik. Izpurak hartuko du aurtengoa martxoaren 26an. 17:00etatik aurrera izango da herriko Faustin Bentaberri Gelan, eta, Aimar Karrikak gidatuta, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Unai Agirre ariko... [+]
Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi arituko dira bertsotan eta sarrerak presentzialak eta birtualak salgai jarri dituzte. Bertso plaza indartzeko Bertsozale Elkartea egiten ari den apustuaren parte dira aurten antolatu dituen hiru Bertso Egunak.
Aramaioko plaza izan du abiapuntu urtarrilaren 18an 2020ko Bertso Egunak. Batzuk Arabako Bertso Kuadrilla Artekoaren aurkezpenetik eta jarraian izandako Arabako Bertsozale Elkarteko Batzarretik etorri dira; beste batzuk hamaiketakoa lasai egin eta Aramaioko ibilbide gidatura... [+]
Urtarrilaren 18an ospatuko dute bertso zaleek Bertso Eguna eta aurtengoa 51.a izango da. Eguerdian bertso ibilbide gidatua egingo dute eta bost bertso-bazkari izango dira jarraian. Txartelak erosteko aukera epea urtarrilaren 12an amaituko da. Bertsozale Elkarteak antolatu du... [+]