Leringo herritarrek, lurren jabe diren heinean, Nafarroako Ubideko ura baliatzeari uko egin eta ureztatze sistema tradizionalarekin jarraitzea erabaki dute galdeketa lotesle bidez. Bozka eman duen herritarren %61 agertu dira aldaketaren kontra, "uraren pribatizazioa" ekarriko lukeelako, besteren artean.
Bozkatzera deituta zeuden 961 lurjabeetatik 657k eman dute botoa. 401 agertu dira Nafarroako Gobernuak egindako proposamenaren aurka, eta 256 alde. Ura Itoizko urtegitik eramateko proposamenak botoen %75,1 behar zituen aurrera egiteko. Udala (UPN) aldaketaren alde agertu da.
Ureztatze Tradizionalaren Aldeko Plataformaren hitzetan, proiektua gauzatzeak kostu handia izango luke, 3,5 milioi euro ingurukoa: "Ura ez pribatizatzea eskatzen dugu. Egitasmoa onartzeak gastu handiak eragin eta hipotekak sinatzera behartuko lituzke herritarrak. Aintzat hartu behar da lurjabe gehienak adinekoak direla".
Bestalde, herritarrek salatu dute proiektuaren eraginez galdu egingo litzatekeela balio historiko handia duen ureztatze tradizionala, haien "bizimodua" azken finean, Diario de Noticias egunkariak jaso bezala: "Nekazari gehienek ureztatze sistema propioa baliatzen dute, aski ezaguna, ongi egituratua eta ekonomikoa", diote. "Nafarroako Ubideko ura erabiliko bagenu agrokimikoen erabilera handitu eta gure lurrak kutsatuko lirateke, eta azkenean, baita Ega ibaia ere". Gaur egun hango ura baliatzen dute Leringo lurjabeek.
Marcelino Azcoiti alkateak dioenez, Lerinen etorkizunerako "aukera bakarra" da Nafarroako Ubidearena, nekazaritzako elikagaien industria erakarriko lukeenez.
Konponbide gisa, Óscar Chivite Lurralde Kohesiorako kontseilariak aurreratu du sobera ur jasotzen duten ureztatzaileei erabiltzen ez dutena Erriberara bidaltzeko eskatuko diela.
Nafarroako erdialdera eta hegoaldera ura eramateko eraiki zen Itoizko urtegia: batez ere ureztatzeko ura, baina baita edateko ura eta ur industriala ere. Eta hori Nafarroako Ubidearen bidez egin behar zen, zeinak 198 kilometroko eraikuntza erraldoi batekin, urtegia eta Erribera... [+]
Nafarroako Ubideko ura Sesmara iritsi da aste honetan eta 1.290 hektarea lur ureztatzeko aukera emango du. Ostegun honetan inauguratu zuten María Chivite lehendakariak eta Bernardo Ciriza kontseilariak azpiegituraren iritsiera. 7,8 milioi euroko kostua izan du... [+]
Sustrai Erakuntza Fundazioak eta Urbizi Ibaien Defentsarako Nafarroako Sareak prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Iruñeko Katakrak elkartean eta bertan aurkeztu zuten "Uraren politikak Nafarroan, gatazka aipagarriak eta uraren kudeaketarako proposamenak"... [+]
Urak dakarrena, urak daroa… baldin eta ur hori urtegi erraldoi batean ez badute biltzen hamaika negozio egiteko.
Ekainean jakinaraziko du Nafarroako Gobernuak Nafarroako ubidearen jarraipenak zein ibilbide eta hektarea kopuru izanen dituen. Orain kaleratutako bi txostenek 9.000 eta 10.000 hektarea inguru aurreikusi dituzten arren, nekazariekin kontrastatuko dute.
Fustiñana, 1966. EHNE sindikatuko arduradunetakoa izan da gobernuan ekin aurretik. Nekazaria da eta Erriberakoa izanik ongi ezagutzen du urak bertan duen egoera. Nafarroako ubidearen aurkakoa izan da eta orain haren Bigarren Zatiaz erabaki behar duen gobernuko kidea da.
1993an hasi ziren eraikitzen Itoizko urtegia. Nafarroako ubidea mende honetako kontua da. Eraikuntza enpresak eta bankuak pixka bat gehiago aberastu ziren bikotearekin. Hasi zen, ez da pentsatu bezala bukatu eta proiektua dirua barra-barra galtzen ari da. Ubidean barrena sartu... [+]
Ez da egingo Nafarroako ubidearen Bigarren Zatia (71 km, Pitillas-Ablitas), ez behintzat hasierako proiektuak aurreikusten zuen gisan, aire librean, Ebro eta Aragoi ibaik gainditzeko sifoi erraldoiak eginez eta ezaugarri konplexu haiekin.
1996ko apirilaren 6an Itoitzekin Elkartasuna taldeko zortzi kidek urtegiko obren kableak moztu eta presaren eraikuntza hainbat hilabetez gerarazi zuten. 20 urteren ondoren zero gunera itzuli gara.
Nafarroako ubidearen bidez hegoaldeko lur ureztatuak gehitu nahi zituen Yolanda Barcina buru duen gobernuak. Ez dira ordea helburua lortzen ari, eta horren ordez atzo Mendinuetan 1.125 biztanlerengana edateko ura eramateko hartunea inauguratu zuten, Gara egunkariak ekarri... [+]