Leringo hainbat gurasok herriko eskola publikoan D lerroa irekitzeko eskatu zuten iaz, baina nahiz eta legeak markatutako gutxiengo eskari kopurua gainditu, gurasoek ez dute aukera hori izango, Nafarroako Gobernuaren iritziz “Leringo eskolak ez duelako espaziorik D eredua ezartzeko”. Hori salatzeko elkarretaratzea deitu dute ostegun honetarako.
Leringo Blanca de Navarra ikastetxe publikoan D ereduan matrikulatzeko eskaera egin duten familien kopurua legeak eskatzen duen gutxiengoa “soberan” gainditzen duela azpimarratu du Euskalgintzaren Kontseiluak, eta hala ere, aurrematrikulazio epea zabalik den honetan gurasoei ez zaiela eman D eredua hautatzeko aukerarik.
Sare publikoko ikastetxeak biltzen dituen Sortzen Elkarteak jakinarazi duenez, duela aste batzuk Hezkuntza Saileko batzorde batean hartu zuten parte, eta kontatu dutenez, Gil Sevillano Nafarroako Gobernuko Hezkuntza zuzendariak esan zien Lerinen D eredua ezartzeko aukera aztertzen zuen ikuskapen-txostenaren arabera, Leringo eskolak ez duela espaziorik D eredua ezartzeko. “Gobernuak ez ditu familien nahiak entzun, eta Hezkuntza Departamentuak aurkeztutako eskola mapan ez da Lerin ageri”, salatu du Sortzenek.
Hurrengo ikasturtera begira lanean jarri dela gehitu du elkarteak, eta ohartarazi du “arazo honi konponbidea bilatzeko ardura Hezkuntza Departamentuak” duela.
Ostegun honetan, Leringo eskolan D eredua irekitzea eskatzeko elkarretaratzea egingo dute, arratsaldeko 18:00etan herriko udaletxe plazan. Bertan izango dira Leringo familiak eta Behatokiko eta Sortzen elkarteko ordezkariak.
"Gure seme-alaben hizkuntza eta hezkuntza eskubideak urratuak dira Nafarroako lurralde zabalean, gure hezkuntza sistemak ez du aukera berdintasuna bermatzen"
"Hizkuntzaren hautua ez da ahuntzaren gauerdiko eztula"
Aurrematrikulazio epean gaudela-eta, Sortzenek gogoratu nahi izan du oso garrantzitsua dela garai honetan familiek hartu behar duten erabakia, “hizkuntzaren hautua ez delako ahuntzaren gauerdiko eztula. Nafarroa Garaiko herritarrok ez dauzkagu hizkuntza eskubideak bermatuta gure lurralde osoan. Gure seme-alaben hizkuntza eta hezkuntza eskubideak urratuak dira Nafarroako lurralde zabalean. Gure hezkuntza sistemak ez du aukera berdintasuna bermatzen eta adibide ugari jar genitzake”. Sortzenek kritikatu du Euskararen legeak dioena ere ez dela betetzen: “Instituzio publikoen lana da euskara zokoratzea? Hau al da euskararen berreskurapena eta garapena babestea?”.
Argi dute elkarteko kideek: “Orain arte bezala hezkuntza komunitateak eta euskalgintzak elkarlanean jarraitu behar dugu eta herri bultzadaz lortuko dugu euskaraz bizi eta ikasteko eskubideak bermatzea”. Nabarmendu du euskarak aurrera egin dezan D eredua dela aukerarik onena.
Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]
Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]
Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Euskarazko murgiltze eredua eta eredu elebiduna duten ikastetxeak gutxiengo izatetik gehiengo izatera pasa dira Ipar Euskal Herrian hogei urteotan, Euskararen Erakunde Publikoaren azterketak erakutsi duenez.
Kirol klub batean aritu nahi duen haurrak ez duela zertan Eskola Kirola egin dioen epaiari helegitea jarriko dio orain Gipuzkoako Diputazioak. Umeak nahi duen kirola aukeratzeko askatasuna batetik, helburu hezitzaile eta integratzaileak bultzatzen dituen eredua bestetik,... [+]
Sistema duala abian da ikasturte honetan Hego Euskal Herriko Lanbide Heziketan, eta eredugarri saldu duten arren, arazotsua izaten ari da hainbat zentrotan: ikasle guztiek derrigorrezko praktikak egin ditzaten enpresak bilatzen “gorriak pasatzen ari dira” irakasleak,... [+]
"Sexu-hezkuntzaikasgeletatik haratago" ikastaroa emango du UEUrekin online Itsaso Bakedano Moreno (Baldorba, 1992) sexologoak. INCISEXeko Sexu-hezkuntza eta -aholkularitza masterra du, Biko Arloak-eko Training sexologia klinikoko formakuntza du eta Lanbide Heziketako... [+]
Aparteko iragarpenik egin gabe, "askatasun akademikoaren eta izpiritu kritikoaren" aldeko aldarria egin du Joxerra Bengoetxeak EHUko errektore karguaren zina egin duenean, Ajuria Enean: "Ebidentzia zientifikoak ukatzen dituztenen aurkako euste-horma izango da... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Salbatore Mitxelena ikastolak 140.000 euro ordaindu beharko ditu, Eusko Jaurlaritzak Haur Hezkuntzarako ezarri dion matrikulazio muga gainditzeagatik, baina zortzi ikasleak mantenduko ditu, negoziazioen ondorio. Hezkuntza Sailaren erabakiak eta jarrerak salatu ditu ikastolak.
Behin batean, gazterik, gidoi nagusia betetzea egokitu zitzaion. Elbira Zipitriaren ikasle izanak, ikastolen mugimendu berriarekin bat egin zuen. Irakasle izan zen artisau baino lehen. Gero, eskulturgile. Egun, musika jotzen du, bere gogoz eta bere buruarentzat. Eta beti, eta 35... [+]
Hezkuntza publikoko lehen bi greba egunei ekin diete EAEn. Asteazken eta ostegun honetan irakasleen txanda da, eta lehenengo egunaren jarraipena %75etik gorakoa dela adierazi dute sindikatuek: "Grebak jarraipen zabala izan du". Eusko Jaurlaritzak berriz, jarraipena... [+]
Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hilabeteetako protesten ondoren, euskarazko lerroa ezartzea lortu dute.