Ogasun Ministerioak dio ez dela inolako espedienterik tramitatzen ari zentral nuklearrak okupatzen dituen lursailak euskal erakundeen esku uzteko. Eguzki harrituta dago; kontuan izan behar da EAJk eta PPk 2017ko Aurrekontu Orokorrak adostu zituztenean, lursailon lagapena ere adostu zutela eta geroztik gai honek zeresan handia sortu duela.
Ogasun Ministerioak esan du gaur egun ez dela inolako espedienterik tramitatzen ari Lemoizko zentral nuklearrak okupatzen dituen lursailak euskal erakundeen esku uzteko. Honela erantzun dio Eguzkiren informazio-eskaerari. Izan ere, gai honen inguruan gardentasunik eza nabaria zela ikusita, talde ekologistak honetaz galdetu zion joan den ekainean, Madrilen gobernu berria zegoela aprobetxatuz.
Ministerioaren erantzunak harrituta utzi gaitu. Kontuan izan behar da Mariano Rajoyk eta Andoni Ortuzarrek, PPko eta EAJko buruek, hurrenez hurrez, 2017ko maiatzaren 3an Aurrekontu Orokorrak onartzeko akordio bat izenpetu zutela, eta akordio haren 6. puntuaren arabera, Espainiako Gobernuak Lemoizko zentralak okupatzen dituen lursailak “berehala” euskal erakundeen esku uzteko konpromisoa hartu zuela. Puntu hartan zehazten zen itsas jabari publikoan eraikitako espigoi edo kai-muturra lagapenaren barruan egongo zela eta lagapen-prozesua ere “berehala” hasiko zela.
Lemoizko hau akordio haren “sorpresetako” bat izan zen, herritarren artean horrela “saldu” zen eta Jaurlaritzak lursail horietarako nolako planak izango ote zituen ere espekulazio-iturri oparo bihurtu ziren. Harik eta, 2017ko azaroan, Ekonomia Garapeneko sailburu Arantxa Tapiak Lemoizen akuikultura-proiektu handi bat ezarri nahi zuela iragarri zuen arte.
Gardentasunik eza
Alabaina, denbora aurrera zihoan eta lagapena ez zen gauzatzen. El Mundok 2018ko apirilean argitaratutako albiste baten arabera, Ogasun Ministerioak Iberdrolarekin akordio bat egina zuen, eta, akordio haren arabera, konpainia elektrikoa Lemoizko lursailak natura aldetik lehengoratzeko erantzukizunetik libre geratzen zen. Hura bidegabekeria handia iruditu zitzaigun. Izan ere, Lemoizen edozer eginda ere, lehengoratze-lanak, ahal den neurrian bederen, nahitaez egin beharko dira, eta Iberdrolak ez du zertan libre geratu alor horretan izan ditzakeen erantzukizunetatik.
Informazioa sinesgarria zen, baina, egia esan, Eguzkik ezin izan zuen aurkitu ustezko akordio haren berri ematen zuen dokumentu publikorik. Gardentasunik eza begi-bistakoa zen. Horregatik, gobernu berria zegoela aprobetxatuz, Ministerioari informazio-eskaera egin genion ekainean.
Ministerioak erantzun du arestian esandakoa. Gaineratu du lagapena egin aurretik Trantsizio Ekologikoko Ministerioak lursailak zehatz-mehatz mugatu beharko lituzkeela eta itsas jabari publikoa babesteko eta erabiltzeko dagoeneko beharrezkoak ez direla deklaratu beharko lukeela. Gauzak horrela, Eguzkik Trantsizio Ekologikoko Ministerioari ere kontu hauen berri emateko eskatu dio.
Historiarekin bat datorren erabilera Lemoizentzat
Gainerakoan, Eguzkik jarraitzen du Lemoizentzat eskatzen historiarekin bat datorren erabilera. Horrek, zehatz-mehatz, zer esan nahi du? Ba, esan nahi du Basordako kala naturaren aldetik ahal den neurrian lehengoratu beharko litzatekeela (Iberdrolak eginkizizun horretan izan ditzakeen erantzukizunetatik salbuetsi gabe, jakina) eta bertan parke publiko bat egokitu, beharbada memoria-leku gisa. Eguzkik ez du beste erabilerarik baztertzen, baina betiere lehengoratzearekin eta erabilera publikoarekin bateragarri den heinean (Jaurlaritzak aurkeztu duen akuikultura-makroproiektua helburu horiekin bateragarria ote da?). Nolanahi ere, lursail horiei ematen zaien erabilera edozein dela, Eguzkik aholkatzen du erabakia aldebakarrekoa ez baizik eta ahal den adostasun sozialik zabalenaren ondorio izatea, memoriak horretarako ere balio beharko luke eta. Laburbilduz, historiarekin bat datorren erabilera eskatzen dugunean, honako hauek eskatzen ditugu: lehengoratzea, erabilera publikoa eta adostasuna. Esan gabe doa gardentasunik ezak ez duela bide horretan laguntzen.
"Larunbatean Gladys gogoratu eta borrokan jarraitzeko gogoak ditugula ospatzeko bilduko gara", adierazi dute antolatzaileek.
Militante batzuk zentral nuklearrera sartu dira, eta bi pankarta zintzilikatu dituzte: greenwashig-aren aurkakoa eta energiaren “trantsizio ekologiko justua”ren aldekoa. Sortuk neoliberalismoari egotzi dizkio egungo krisiak, eta premiazkotzat jo du “180 graduko... [+]
Bilbo, 1977ko uztailaren 14a. 200.000 pertsona bildu ziren Lemoizeko zentral nuklearraren proiektua geldiarazi zezaten eskatzeko. Bi aste geroago Europa osotik joandako 60.000 lagun bildu ziren Frantziako Estatuko Creys-Malvillen abian jarritako Superphénix erreaktorearen... [+]
Aurten ere Gladys del Estal omendu dute Donostian, Eguzkik eta Gladys Gogoan kolektiboak antolatutako ekitaldian. 43 urte pasatu dira guardia zibil batek Tuteran tiro bat buruan jota hil zuenetik, energia nuklearraren eta Bardeako tiro poligonoaren kontrako mobilizazio baten... [+]
Jose Luis Zumetak, Vicente Ameztoyk eta Carlos Zabalak duela berrogei urte nuklearren aurkako jardunaldi batzuetarako margotu zuten Lemoiz Gelditu horma-irudia erakutsiko da Bilboko Arte Ederren Museoan. Autokritikarik egin gabe, EAJko sailburu batek aurkeztu du.
Euskal Herrian eraiki nahi zituzten lau zentral nuklearren aurkako borroka babesteko, Jose Luis Zumetak, Karlos Zabala Arrastalu-k eta Bixente Ameztoik Lemoiz gelditu horma-irudia sortu zuten 1980an. Duela gutxi, Bilboko Arte Ederren Museoari eman diotela argitaratu zuen... [+]
La Parisienne Liberée kazetari, artista eta ekintzaileak irailean plazaratu duen Le nucleaire, c’est fini liburuak (“Nuklearra, izorratuta dago” itzul genezake libreki edo “Akabo nuklearra”) honela dio atzeko azalean: “Industria... [+]
Ostegunean estreinatu dute Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa dokumentala Donostian. 1970eko eta 80ko hamarkadetako energia nuklearraren aurkako borroka du hizpide. Tartean, Gladys del Estalen bizitza: poliziak tiroz hil zuen 23 urteko gazte donostiarra. Hil zutenetik 40 urte... [+]
Egun hauetan gertatukoarekin artikulu bat idazteko baino, enziklopedi oso bat idazteko gaia badago. LEMOIZko zentrala dela eta ETAk Joese Mª Ryan injiniadorea bahitu zuen.
Berehala egin zuten eskabidea: injiniadorearen truke Lemoizko zentrala desegitea eskatzen zuten... [+]
Daborduko Eusko Jaurlaritzaren esku dago Lemoizko zentral nuklearra izango zenaren lur-eremua, eta haren geroaz zalantzak agertu ditu Eguzkik. Ematen zaion erabilera publikoa izan dadila eta betiere lehengoratzeagaz bat egin dezala eskatu du talde ekologistak. Sarritan aipatzen... [+]
Alfonso Etxegarai ETAko kide ohiak 33 urte eman ditu Afrikan deportatuta eta irailaren amaieran jakin zenez, Euskal Herrira itzuli berria da. Itzulera hori kontatu nahi du Caminho longe dokumentalak eta horretarako herritarren diru-ekarpenak jasotzen ari da.