Gazte Topagunerako 25 egun bakarrik geratzen direnean, Ernai eta Aitzina Gazte Antolakundeetako kideek agerraldia egin dute astelehenean: “Hiru hilabete hauek ez dira alferrik igaro, auzolanean herria atontzen ibili gara, baita egitarau politiko-kulturala eta eskaintza musikala lotzen ere”.
Lemoako Gazte Topagunearen nondik norakoak azaldu dituzte antolakundeetako kideek, eta Lemoaztar eta Aiaraldeko lagunei beraien lana eta prestutasuna eskertu dizkiete: “Herria atontzen, beharrizan guztiak asetzen eta etengabeko elkarlanean guztia prestatzen egiten ari diren lana sekulakoa da”.
Apirilaren 19tik 22ra Lemoan (Bizkaia) ospatuko den Topagunea 40 urtetan egindako lana biltzeko leku aproposa dela adierazi dute, eta honez gain, bertaratzen diren gazteek lanean jarraitzeko indarrak hartuko dituztela ere esan dute. Izan ere, egitarau oparoa sortu dute hilabete honetan. “50 mahaingurutik gora antolatu ditugu eta oraindik ere proposamenak jasotzen jarraitzen dugu hitzaldi eta formakuntza ezberdinak egiteko, baina tamalez lau egun besterik ez ditu Gazte Topaguneak eta guztia ezin barnebildu”, azaldu dute. Euskal herriko hainbat borrokak ekarriko dituzte “lehen lerrora”: feminismoa, burujabetza, gazte boterea, herri eredua, langile borroka, prozesu independentista, nafar aldaketa, sexualitatea... Eta internazionalismoak izango duen pisua nabarmendu nahi izan dute, herrialde ezberdinetako ordezkaritzak joango baitira hitzaldiak ematera: Blanca Eekhout Venezuelako Gobernuko kidea, Jordi Borras fotokazetari ezaguna, Camilo Cejas Uruguaiko herritar parte hartze mugimenduko kidea…
Eskaintza musikalaren inguruan ere aritu dira gazteak, eta aurreko astean egunez egun zein kontzertu egongo ziren argitaratu bazuten ere, oraindik talde bat falta dela gogorarazi dute: “Oraindik sorpresa berezi bat badugu; gazte guztiontzat berezia izango da talde honek Topagunean jotzea, baita beraientzat ere”.
Baina, antolatzaileen hitzetan, eskaintza musikal eta egitarau politiko eta kulturalaz harago doa Gazte Topagunea: “Lau eguneko esperientzia da, bere osotasunean bizi beharreko esperientzia. Akanpalekuko lokatzetatik hasi, mahainguruetako edukiak zeharkatu eta kontzertuetako azken topararte.”
Honez gain, hainbat zerbitzu izango dituztela aipatu dute: arropa denda, irratia, liburuen azoka, gosariak, tiketera, dutxa ur beroarekin, botikina, komunak, bokatak, jantokia eguneko platerarekin, edarien eskaintza, kotxeen parkina eta baita furgonetena ere. Azpimarratu nahi izan dutenez, zerbitzu eta gune guztietan, “zero zabor” filosofia hartuko da oinarritzat eta ez da inolako eraso sexista, arrazista edota xenofoborik onartuko: “Hauei guztiei erantzun irmo bat emateko protokolo sendo bat dago martxan”.
Aurtengo berrikuntzetako bat izango da gazte sortzaileentzako espazio hau, eta hainbat diziplina, norbanako eta talde hartuko ditu: idazleak, ilustratzaileak, bertsolariak, musikariak, tailerrak, antzezlanak… Antolakundeetako kideen hitzetan, sortzaileak ezinbestekoak dira “herri aske” bat eraikitzeko: “Sorkuntza badelako kulturaren oinarri, eta Euskal Herria nekez eraikiko dugulako gazteon kultura bulkadarik gabe”.
Albiste hau Topatuk argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]
EH Bildu agintean dagoen udalak gaztetxearen etorkizuna ziurtatzeko aterabide bat adosteari "uko" egin diola salatu du Burlatako Gazte Asanbladak. Beste hainbat gaztek udaletxe kanpoan kanpatu dute, eta goizean zehar bertara hurbiltzeko dei egin dute.
Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.
Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.
Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]
Errekaldeko Gaztetxearen aurkako huste-agindua heldu da jadanik. Espazioa defendatzera deitu dute bertako kideek.
"Ipar Euskal Herria gaztez odolusten ari da". Sail berriak sortu goi-mailako ikasketetan, etxebizitza sozialak egin gazteentzat edo aisialdia euskaraz bermatu… Hamabost proposamen konkretu egin ditu Xuti Gazte ezker abertzaleko gazte antolakundeak.
Berriozarren (Nafarroa) egingo da Gazteon eskutik lelopean, antolakundearen ustez gero eta gazte gehiagok egiten dutelako bat independentziaren aldeko borrokarekin. Topagunea "ekimen soil bat" baino gehiago dela aldarrikatu dute: "Euskal Herriko txoko... [+]
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
“Independentziara egin beharreko bideaz” hausnartzea da helburu nagusia. Apirilaren 20an, Aberri Egunarekin batera, Berriozarren ospatuko duten Gazteon Eskutik jardunaldia izango dute azken geltoki.
Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]
Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxeak 60 urte bete ditu. Euskal Herriko Gaztetxe zaharrena da Larrabetzukoa.
1965ean sortu zen Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea, frankismo garai betean. Ordutik ez ditu ateak itxi, eta 2025ean 60 urte bete ditu. “60 urte lotu barik” lelopean eman diote hasiera urteurrenari gaztetxeko kideek.
Eraikin osoan zehar egin dituzte margoketa faxistak. Erasoa salatzeko, protesta bat antolatu dute larunbaterako.
Gasteizko Auzitegiko laugarren aretoak ebatzi du Gasteizko isunak bertan behera uztea, eta Bilboko isun batzuk 2.500 eurotik 1.800era murriztea, "gehiegikeria" egon zela argudiatuta. Ernairen arabera, Segurtasun Sailak "arbitrariotasunez" eta... [+]