Apirilaren 19tik 22ra ospatuko da, Ernaik eta Aitzinak antolatutako Gazte Topagunea: “Badator 40 urte eder eta borrokalarien uzta bilduz, gazteria independentista, euskaldun, sozialista eta feministon topagune erraldoia”.
Lau egunez Lemoako herria “aldarri, borroka, kolore, bizipoz eta doinuz” beteko dutela adierazi dute gazte antolakundeetako kideek.
“Askatasun bulkadak independentziara!”, izango da Topagunearen leloa, azaldu dutenez, “gazteen garaia delako, bulkada berriena”. 40 urteotako borrokaren lekukoa jaso dutela adierazi dute eta herriarenganako konpromisoz, eskuzabaltasunez eta maitasunez Euskal Errepublikaren “zimenduak” eraikitzen ari direla: “Gazteok zerumuga argi daukagu eta hamaika esparrutan sumatzen da bizi-bizirik gaudela: mugimendu feministatik hasi eta euskalgintzara; prekarietatearen aurkako borroketatik hezkuntza propioaren aldeko dinamiketara; sexu askatasunaren aldeko borroketatik, preso, iheslari eta deportatu politikoen kaleratzera. Sormena lanabes, ehunka borroka elkarlotu eta elikatzen ditugu, aske izan nahi dugulako, bizirik dagoen Euskal Herri librean”.
Aurtengo Gazte Topagunea inoizko bereziena eta ahaztezinena izango dela ere aipatu dute, Gazte Topaguneak eskaintza anitz eta zabala izango duelako. Hitzaldiak, mahai inguruak, mintegiak, formakuntza tailerrak, kirola eta aisialdirako mugarik gabeko eskaintza prestatu dute. Horrez gain, Euskal Herriko nahiz nazioarteko musika talde desberdinek parte hartuko dute eta oraindik zabaldu ez dituzten beste hainbat kontu ere badituzte esku artean.
Berezitasun bezala, Gazte Topagunean Gazte Sortzaileen Plaza egongo da Topagunean, era askotariko diziplina kulturalei tokia uzten:, musikagintza,bertsolaritza, idazketa, marrazkigintza…. Erakusketa espazio, eztabaida gune eta hausnarketarako eremua sortzeko asmoa erakutsi dute, gazte desberdinen artean, Euskal Herria “kulturatik eraikitze bidean” pausuak emateko.
Bide batez, Ernaik eta Aitzinak gonbidapena luzatu nahi izan diete berrogei urte hauetan Euskal Herriaren “bidelagun” izan direnei eta aurrera begira bidean elkartuko direnei ere bai.
“Hau guztia ez da ezerezetik eraikitzen, ordea. Auzolana eta autogestioa izan dira eta dira gure borrokaren hauspo”, gehitu dute eta aurtengoan, lehen aldiz, auzolan egun bateratuak izango dituztela azaldu dute: “Gazte zein ez hain gazte, auzolanera batuz bulkadatxoa emateko gonbidapena irekita dago”.
Bonoak salgai daude Euskal Herriko eskualde guztietan eta informazio gehiago dago Gazte Topaguneko webgunean.
>>> Artikulu hau Topatu.eus webgunetik ekarri dugu gurera, CC-BY-SA lizentziari esker.
Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]
Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]
Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]
Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]
Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.
Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.
Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.
Amenabar enpresak Bilboko Udalaren eskutik apirilaren 4rako agindu duten desalojoaren kontra azaldu dira bilkuran. Poliziak indarrez kanporatu ditu. Ostiral honetan18.30ean, Errekaldeko Plazatik hasiko den manifestaziora batzeko deia luzatu dute gazteek, baita desalojoaren... [+]
Bilboko Udalak eta Amenabar enpresak proiektu urbanistiko baten pean itxi nahi dute 10 urtez auzoko bizitza sozialaren erdigunea izan den topalekua. Horren aurrean, hiriko 55 kolektibok baino gehiagok manifestu bat sinatu dute prozesua gelditzeko exijitzeko.
Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]
EH Bildu agintean dagoen udalak gaztetxearen etorkizuna ziurtatzeko aterabide bat adosteari "uko" egin diola salatu du Burlatako Gazte Asanbladak. Beste hainbat gaztek udaletxe kanpoan kanpatu dute, eta goizean zehar bertara hurbiltzeko dei egin dute.
Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.
Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.
Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]