Fukushima Daiichiko zentral atomikoaren hondamendia are larriagoa gertatuko zen baldin eta orduan Japoniako lehen ministro zen Naoto Kanek baimena eman balio TEPCO konpainia elektrikoari zentraletik ihes egiteko. Kanen aholkulari berezia zen Goshi Hosonok Asahi Shimbun egunkarian azaldu ditu hondamendiaren une erabakior hartan bera tarteko hartutako erabakien xehetasunak. Daiichi abandonatu izan balute, istripuak bestelako hondamendi kate oso bat abiaraziko zuen. Hasteko, Daiichitik hurbil dagoen Fukushima Dainiko zentral nuklearreko langileek ere ihes egingo zuten, zentrala kontrolik gabe utziz, eta inguruetako erreaktore gehiagotan gauza bera gertatzeko arriskua sortu, Japoniako eskualde osoa lurrikararen eta tsunamiaren ondorioak jasaten ari zen une larri hartan. Hasonok nabarmen utzi du konpainia elektrikoak ihes egin nahi zuela lekutik eta Kan lehen ministroaren erabakia izan zela hondamendia nolabat kontrolpean edukitzeko bidea egin zuena.
Fukushimako hondamendiaren jarraipen zorrotza egiten duen Fukuleaks guneak egindako oihartzunari esker ("Hosono Confirms TEPCO Corporate Wanted To Abandon Fukushima Daiichi") ezagutu ditugu Asahi Shinbunek Hosonoren lekukotasunarekin plazaratu albisteak: "Despite talk of pullout, Hosono says he backed Yoshida's resolve not to abandon Fukushima plant", "Hopelessness reigned after TEPCO said Fukushima crisis 'out of control'". 2011ko martxoaren 14tik 15erako gauean gertatuak aipatu ditu. Istripua 11an jazorik, 14ko gauean Hosono aholkulariari bitan deitu zion Fukushimako zentralaren zuzendari Masao Yoshidak. Lehenbizikoan aipatu zion urik gabe geratuak zirela eta gauza konpondu ezean langileek alde egin beharko zutela. Bigarren deian, ordea, ura iritsi zitzaiela eta lanean jarraitzeko moduan zeudela adierazi zion Fukushimako zuzendariak Kanen aholkulariari.
Hala ere, 15eko goizaldean bertan TEPCOko arduradunek -Masataka Shimizu presidentea buru zutela- presio egiten zioten Kan lehen ministroari baimena eman zezan langileak zentraletik ateratzeko, egoeraren kontrola galdua zutelako, "out of control". Hosonok esan die kazetariek "out of control" horrek harritu egin zuela, berari Fukushiman bertatik zuzendariak alderantzizkoa esan ziolako. Japoniako Segurtasun Nuklearraren Batzordeko presidente Haruki Madaramek ere bat egiten omen zuen TEPCOko jabeen iritzian apirilaren 15eko goizalba hartan. "Nik esan nien TEPCOkoei adituek gai izan behar zutela halako egoera batean zerbait egiteko, ez zela etsitzeko garaia, zeozer egin behar genuela, joan eta itzuli zitezela plan batekin", gogoratu du Hosonok. Azkenean Naoto Kan lehen ministroak TEPCOri agindu zion Fukushima Daiichin geratu eta hondamendia ahal zen neurrian kontrolatzen ahalegintzeko. Edozein gisan, zentraleko zuzendariak aitortu du langileen %90k alde egin ziotela hil ala biziko ordu haietan.
Asahi Shimbunek bildu ditu Masao Yoshidak gobernuaren ikerketa batzordeari apirilaren 14-15ean 2. erreaktoreari urik ez iristean bizi zen egoeraz esandako hitz larriok ere: "Ur falta izan da arazoa. Ura iristen ez bazaizu, erregaia urtu eta alde egingo dizu. Plutonioak egingo dizu ihes, edo beste materialek, erregaiak urtzean ixuriko diren substantzia guztiek. Eta orain zesioarekin daukazuna baino arazo larriagoa edukiko duzu, zeren eta gai erradiaktibo horiek guztiak bazter guztietan sakabanatuko direlako. Japoniaren ekialdearen hodamendia izango da. Egoerak txiki utziko du Txernobylgo hondamendia, agian ez hitzez hitz 'The China Syndrome' filmak kontatzen duena baina antzeko zerbait izanen da. Zeren, orduan, gelditu beharko dugu 1. erreaktoreari eta 3.ari ura botatzeko operazio osoa ere".
Erradiazio eta segurtasun nuklearreko adituek adierazi dutenez, Fukushima Daiichiko instalazio nuklearretik isurtzen ari diren ur erradioaktiboa ez da mehatxu esanguratsua, ez itsasoko bizidunentzat, ezta pertsonentzat ere. Hala adierazi dute Science aldizkarian argitaratutako... [+]
Halabeharrez hasi dira agorrilaren 24an Fukushimako zentraleko urak itsasora jaurtikitzen; ur kontaminatuak metatzeko zisternen %97 beteak dituztelako eta etenik gabe gehitzen zaielako ura –egunero 140 tona–. Ur "deskutsatuak" izanik ere, herritarrek... [+]
Japoniako Gobernuaren erabakiak protestak eragin ditu herrialdean, eta besteak beste, Txinak kritikatu egin du erabakia. 2011 urteko istripu nuklearraren ondorioak oraindik pairatzen dira.
Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren txosten batek oniritzia eman dio Japoniari, 2011ko hondamenditik Fukushimako zentral nuklearra hozteko erabilitako ur kutsatua itsasoan zabal dezan. Duela bi urte iragarri zuen 1,25 milioi tona ur baino gehiago itsasora botatzeko plana... [+]
Apirilaren 13an Japoniako Gobernuak erabaki du Itsaso Barera isuriko duela 2011n Fukushiman istripua izan zuen zentral nuklearrean pilatutako ur erradiaktiboa. Bi urte iraungo du operazio honek. Egun kutsatuak diren eta itsasora isuriko diren 1,25 milioi tona ur hauek... [+]
Duela hamar urte gertatu zen ezbeharra, Japoniako Fukushimako Daiichi zentral nuklearrean istripua, 2011ko martxoaren 11ko tsunamiak eragindakoa. 1986ko Txernobylgo istripua eta gero, larritasun hein berekoa errepikatu zen 25 urte berantago. Hamarkada pasa da, eta dirudienez... [+]
Martxoaren 11 honetan betetzen dira 10 urte justu Fukushimako Daiichi zentral atomikoaren lau erreaktoreak matxuratu zirenetik, lehenik lurrikarak eta ondoren maremotoak astinduta. Istripu hartatik eta geroztik –eta urte luzeetarako– laga dituen ondorioetatik... [+]
Japoniako Gobernuak Fukushima Daiichi zentral nuklearretik milioi bat tona ur kutsatu askatzea erabaki duela jakitera eman dute. 2011n istripua gertatu zenetik kutsatutako ura biltegietan jasotzen aritu dira eta arazo larri bilakatu da.
Ura metatzen ari da erreaktoreetan 2011ko hondamendiaz geroztik, eta lekurik gabe geratzen ari direla esan du Japoniako Ingurumen ministroak.
Ingurumenaren Sormen Gunea deitzen da eta bertan Fukushima probintziako haurrek ikasten dute nola bizi den gizakia irradiazioen artean betidanik. Antzeko erakusketa gehiago badira, eskualdeko bezala Japoniako gobernuek antolatuak. Diote agintariek fukushimatarrek desdramatizatu... [+]
Martxoaren 11n betetzen dira zortzi urte Japoniako Fukushiman gertatu zenetik historiako istripu nuklearrik larrienetakoa. Iaz, 2018an, eskaini bazituen lau erreaktoreetatik matxuratuena omen dagoen bigarrenaren lehen irudiak, aurten robota bertan sartzea lortuta berriak eskaini... [+]