Oñatiko Udalak eutsi dio asteroko azokari: udal gehiagok helduko ote diote lekuko elikadurari?

  • "Zapatu Santu egunez, apirilak 11, azoka izango zela iragarri zen pasa den astean eta hala egingo da bihar, Zubikoako kantxa urdinean. Pasa den asteko 14 saltzaileak etorriko dira". Hori dio Oñatiko udalak bere web instituzionalean apirilaren 10ean argitaratu duen oharrak. Oñati, Azpeitia eta beste herri ugaritako baserritar eta lekuko produktuen azokek azken astoetan beren funtzionatzeko baldintzak egokituak zituzten arren koronabirus izurriteari aurre egiteko neurrietara, Eusko Jaurlaritzak apirilaren 8an debekatu ditu azoka hauek, bazter guztietatik protestak piztuz. Oñatiko udalak debeku horren jakitun hartu du erabakia, ziurrenik azoken eskumena berea delakoan.

Oñatikoa bezala, Ordiziako azoka eta beste hainbat azoka lekuz aldatu eta baldintza zorrotzetan funtzionatzen ari ziren Jaurlaritzaren agindua baino askoz lehenagotik. (Argazkia: Goierriko Hitza)

2020ko apirilaren 10ean - 13:12

Tolosa, Azpeitia, Ordizia... Euskal Herriko beste udalerri askotan bezala, horietan ere asteroko azoken ohiko martxa arras aldatua zuten azken asteotan, Covid-19aren kontrako neurriak zorrotz betetzeko eta alarma egoera dekretatuz geroztik Madrilgo gobernuak ezarritako baldintza guztiak bermatzeko. Horrela ari ziren egiten, saltzaileen bezala erosleen sakrifizio askorekin. Saltzaileek sarritan beren produktuak postu gutxiagotan biltzea onartu zuten, saltokiak urrutiratzea, babes neurriak gogortzea. Berdin erosleek, postuz postu ibiltzeko eta saltzaileekin tertulia egiteko ohitura gozoa baztertu eta ilaratan zain egotea onartu zuten, bata besteagandik urrutiratuta, eta abar. Azokak neurriotara egokitzeko beren kokapen fisikoa ere aldatua zuten batzuetan.

Hala eta guztiz ere, Eusko Jaurlaritzak apirilaren 8an argitaratutako dekretuz ebatzi zuen baserritarren azoka oro bertan behera uztea alarma egoera bukatu arte. Geroztik eten gabeak izan dira bai herritarrek bakarka edo taldeka, baserritarrek, erosleek, elkarteek eta abar plazaratu dituzten kexu eta protestak, haserre lehendik hain zanpatuta dauden nekazariei eta lekuko ekoizleei Iñiko Urkulluren gobernuak eman dien jipoi berria, aldi berean bidea libre utzi zaienean elikagaien esklusiba aspalditik eskuratua zuten banaketa eta salmenta erraldoiei.

Oñatiko udalak protestatik ekintzarako urratsa eman du, ordea, larunbaterako azoka agindu bezala bihar larunbata, apirilak 11, egin ahal izango dela adierazita. Oñatiko azoka Kiroldegiko pista urdinean egingo dute larunbatean, goizeko 8:00etan ireki eta 13:30ean xteko. "14:00etarako herritar guztiek kanpoan egon beharko dute", dio udalaren oharrak. Honela argudiatuz bere erabakia: "Herriko lehen sektoreari lagundu eta tokian tokiko eta garaian garaiko produktuen sustapen politikarekin aurrera jarraitzen du Udalak larunbatetako azoka hitzorduari eutsiz. Bizi dugun alarma egoerak eskatzen dituen higiene eta segurtasun neurrietara egokituta, Zubikoako kiroldegira aldatu zen eta saltzaile kopurua eta aldi berean erosten ari diren bezeroen kopurua mugatu zuen".

EHBilduko alkatea dauka Oñatik eta ziurrenik ontzat emana izango du beste alkate batek, EAko Iratxe Arriolak, hari bereko protestan aurreratua zuen argudioa: azoken eskumena ez dela Eusko Jaurlaritzarena udal bakoitzarena baizik. Eta beraz, joan den astean Oñatiko azoka egin baldin bazen, lekuz aldatuta eta segurtasun neurri guztiak egokitu eta berrituta, hori Madrilgo larrialdi kabineteak ontzat emanda egin ahal izan zutelako izan zela.

Beste herrietan ere zabalik mantendu diren azokak Madrilek ezarritako muga estuen barruan. Ikusi beharko da zer gertatzen den, adibidez, egun berean Tolosako azokarekin, lekuko elikaduraren ikurtzat Espainian eta munduan gure agintariek hainbeste famatu izan duten Zerkausiko azoka egiteko borondaterik baden ala... Eusko Jaurlaritzaren ebazpen absurdo bezain mingarriari men egiten dioten, denon kalterako.

Eta ikusi beharko da, EAEn gardentasunak eta elkarrizketa politikoak zein ongi funtzionatzen duten ezagututa, azkenean oñatiarek bihar asteroko azokan saldu eta erosteko aukerarik ba ote duten.

[21:31etan eguneratua] Azpeitiako udalak norabide berean berretsi du bere herriko azokari eusten diola: "Eusko Jaurlaritzak merkatuak eteteko emandako agindua aztertu ondoren, Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak adierazi du udalei dagokiela baserritarren salmenta postuen kudeaketaren ardura. Horregatik, orain artean bezala, neurri 'zorrotzenak' hartuta, astearteetako eta ostiraletako lehen sektorearen salmenta postuak mantentzeko konpromisoa hartu dute baserritarrek eta udalak."


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


COVID iraunkorra duen langile bati ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio Bilboko Lan Arloko Epaitegiak

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.

 


2023-01-26 | ARGIA
Otsailaren 7an amaituko da garraioan musukoa eramateko derrigorra Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.


Txina: Covid-19aren aurkako neurriak murriztearen opakutasuna

Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.


2022-12-20 | ARGIA
COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022-11-29 | Leire Artola Arin
Zero COVID politikaren aurkako protestak areagotu dira Txinan

Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]


2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid, zero eskrupulu

Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


2022-09-15 | ARGIA
“Pandemiaren bukaera begi bistan dago”, Munduko Osasun Erakundearen arabera

 "Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.


2022-09-01 | Leire Artola Arin
Aldaketekin hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herriko ikasleek

Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]


Koronabirusaren aurkako txertoak hilekoan aldaketak eragiten dituela berretsi du ikerketa batek

Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.


Eguneraketa berriak daude