Kattalin Agerre.- Goizeko 6:30ean, Lekeitioko Talan dantzatu duten gaurko lehen eguzki-dantza Lekeitioko Etorkizuna dantza taldeko emakumeek. 1975ean berreskuratu zenetik San Pedro egunez dantzatu da, baina gerra aurrean San Joan egunean, egunsentian, eguerdian eta ilunabarrean andreen soka-dantza dantzatzeko ohitura berreskuratu dute.
Azken 43 urteetan dantzatu duten hainbat emakumek parte hartu dute gaurko dantzariekin batera ekitaldian. Goizean goizeko irudi ederrok Itxaro Mentxakak eta Bittor Txakartegik egindakoak dira.
Azken urteetan San Pedro egunean Lekeitioko emakumeek dantzatu izan dute eguzki-dantza, aurten jatorriz dagokion egunean dantzatuko dute: San Juan egunean. Lehen San Juan egunean ere dantzatzen zuten emakumeek eguzki-dantza deituriko aurreskua eta aurten ere hala egingo dute, garai batean bezala, hiru aldiz dantzatuko dute, egunsentian, eguerdian eta ilunabarrean.
Urteetan San Pedro egunean dantzatu izan da; egun horretan, ordea, kaxarrankak hartu ohi du protagonismoa. Lekeitioko emakumeek ikusten zuten beraien dantza bigarren planoa gelditzen zela, urte batzuk bazebiltzan egunez aldatzeko ideiarekin, berez dantzak bazuelako egun eta zentzu propioa, udako solstizioarekin lotzen baitute eguzki-dantza. Hori horrela eta aurten asteburua izanda, San Juan egunean dantzatuko dute eta asmoa da asteburua tokatzen den urteetan hala egiten jarraitzea.
Dantza hiru aldiz dantzatu ohi zen San Juan eguneko jai handian, eguzkia irtetean, eguzkia puntu gorenean zegoen garaian eta eguzkia ezkutatzean. Erlijio ikuspuntutik; goizeko lehenengo mezaren bukaeran, mezu nagusiaren bukaeran, eta azkenik arratsaldeko arrosarioaren amaieran. Aurten ere hiru aldiz dantzatuko dute; goizeko 6:30ean Talan, eguerdiko 13:00etan plazan eta bukatzeko, 20:00etan berriro plazan. Emakumeek beren eguna eta protagonismoa berreskuratu nahi izan dituzte eta horretarako aurreskua dantzatu izan duten hainbat belaunalditako emakumeei egin zaie dantzatzeko deia. Hirurogei bat emakumek dantzatuko dute egun osoan zehar. Tartean izango dira, 1975ean, Lekeition aurreskua berreskuratu zenean dantzatu zutenetako batzuk.
Hiru alditan dantzatu ohi zen eguzki-dantza egunean zehar eta aldi bakoitzerako arropa jakin bat eramaten zuten emakumeek. Goizean, perkalezko gona arruntarekin eta sorbaldetan zetazko xal txikiak jantzirik dantzatzen zuten. Eguerdian, gona beltz luzea eta krespoizko mantoi dotorea soinean irteten ziren plazara. Iluntzean, eguerdiko arropa berarekin, baina kaxemirrezko mantoi handiekin. Aurtengoan, hiru aldietan gona luze beltzekin irtengo dira, baina lehen egiten zen bezala, mantoiak aldatuko dituzte. Aterako dituzten zenbait mantoi, Lekeitioko etxeetan urteetan gordetan egon direnak dira.
Dantzaren idatzizko lehen aipamenak 1682koak dira; XIX. mendean zehar egindako udal ordainketen agiriak ere badaude. 1936ko irudia ere badugu, baina gerra ondorenean etenaldia izan zuen. Gero, 1953an, erdi ezkutuan dantzatu zenaren arrastoa bada; baina 1974an berreskuratu zen. Markinako Zerutxu dantza taldekoak aritu ziren gerra aurretik dantzatzen zuten emakumeekin dantza eta musika jasotzen. Hurrengo urtean Lekeitioko emakumeek berriro heldu zioten ohiturari. Ordurako, ordea, festa eguna San Pedro egunean izaten zen.
Elkarrizketa hau Dantzan.eusek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]
Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]
Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.
Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]
Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]
Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]
Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.
Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.
Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]
Urtarrileko lehen asteburuarekin atera dira kaskarot goiztiarrenak. Beskoitzekoak izan dira lehenak eta otsail hasierara arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira... [+]
Dantzaria, koreografoa, abesbatzako zuzendaria, idazlea… 102 urterekin zendu da Filipe Oihanburu (Argeles-Gazost-Miarritze, 1921-2023) Miarritzeko bere etxean. Hain zuzen Miarritzeko Urrezko Domina jasoa zuen euskal dantzan eta musikan egindako lan guztiagatik. Segundo de... [+]
Baztango herrietako festetan Mutil-dantza parekideak egitea “mugarri garrantzitsu bat gainditzea” dela adierazi du Plazara Dantzara taldeak. Hala ere, azpimarratu du dena ez dagoela “irabazita” eta oraindik “bide luzea” dutela egiteko.
Azaroaren 4ean euskalgintzak deitutako manifestazioa eginen da Bilbon, 17:00etatik aitzina, Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat lelopean. Manifestazio jendetsua izatea espero da eta bukaeran, bestelako esku-hartzeekin batera, soka-dantzan aritzera... [+]