Geroa Bairen erabakia kritikatu du "Aroztegia eta gero zer?" plataformak, Sustrai Erakuntza fundazioaren laguntzarekin
Nafarroako Gobernuak Aroztegiko egitasmo urbanistikoarekin aitzin egitea erabaki du abenduaren 30ean. "Aroztegiko proiektua, UGPSa bezala bideratzea hasiera batean UPNren gobernuak abiatu zuen arren, Geroa Bairen gobernuak joan den astean hartutako erabakiaren bitartez, bidegabekeria hau babestea erabaki du", Aroztegia eta Gero zer? Plataformak, Sustrai Erakuntza fundazioaren laguntzarekin salatu duenez.
Plataformak oroitarazi duenez, "UPNk hauteskunde bezperetan tarrapataka hartutako erabaki honek herritarren eta tokiko erakundeen erabakitzeko eskubidearen gainetik pasatzea izan du helburu. Erregimenaren ohiko jokatzeko modu zikin eta iruzurtian egin zen".
Orain, eguberrietako giroan eta urte zahar bezperan Geroa Bairen gobernuak gauza bera egin duela jakinarazi dute. "Geroa Baik ere, –dio "Aroztegia eta gero zer?" plataformak– presaka eta korrika, Baztango Batzar Nagusiak zein Lekarozko herriaren eskaerari uko eginez, gutxi batzuen interes espekulatzaileak herritarren interes orokorren gainetik jarri ditu".
Batzar Nagusiak eta Lekarozko herriaren eskaeratik aparte aste batez 900 sinadura bildu ditu "Aroztegia eta gero zer?" plataformak Nafarroako Gobernuari UGPSa gelditzeko eskatuz. "Lekarozen, 359 biztanle dituen herri batean, 228 etxebizitza egiteak ez du inongo justifikazio sozialik. 40 hektareako lur ez urbanizagarria birkalifikatzeko aitzakia bezala erabili da hotela eta golf zelaia", aipatu du plataformak.
Baztango Udalak, etxebizitzak kenduta, proiektua garatzeko aukera eman zion promotoreari baina enpresak uko egin zion eskaintza honi. "Baztango Batzar Nagusia zein Lekarozko herria argi eta garbi mintzatu dira lurren birkalifikazioaren kontra, baita enpresa pribatu batek herri lurrak zein herritarren lur pribatuak modu honetan bereganatzearen kontra ere. Aldaketaren Gobernua babestu dutenen alderdien artean Geroa Baik bakarrik egin du inposizio eta pelotazo honen alde. Beraz, noren interesak defenditzen ditu gobernu honek?" galdegin du "Aroztegia eta gero zer?" plataformak.
Erabaki politikoa
Iruñetik erabaki teknikoa dela aipatu duten arren, erabaki politikoa uste du plataformak. "Geroa Bairen gobernuak hartutako erabakiak zoritxarrez erregimenaren jarraipenaren aitzinean gaudela ziurtatzen du. Aktoreak aldatu dira baina pelikula berdina ikusten ari gara". Erabaki honekin atzera egin ezean, "espediente honen arduradun izan diren Isabel Elizalde (Landa Garapena, Ingurugiro eta Tokiko Administrazioko kontseilaria) eta Manu Aierdiren (Nafarroako Gobernuko lehenbiziko lehendakari ordea eta Ekonomia Garapenerako kontseilaria)" berehalako dimisioa eskatu dute.
Bukatzeko, oroitarazi nahi dute Sustrai Erakuntzak, "Aroztegia eta gero zer?" plataformarekin batera, Nafarroako Gobernuaren akordioaren aurka epaitegietara jo duela. Aldi berean, segituko dute "Aroztegiko proiektua zein Nafarroan inposatzen ari diren makro proiektu espekulatzaile guztiak gelditzeko lan egiten eta erregimenaren jokabide guztiak salatzen".
[Albiste honen jatorrizko bertsioa Erran.eus atarian argitaratu da eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]
Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]
Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.
Tesia: Baztango... [+]
Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]
“Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak egin izana” egozten diete Espainiako fiskaltzak eta obraren enpresa arduradunak. Zehazki, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi herritar horientzat.
Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.
EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]
Harreman bertikal eta asimetrikoen adibideak asko dira, eta beti ez zaigu rol bera egokitzen. Horrela, zenbaitetan, batzuek erabakitzen dute eta erabakitakoa gauza dadin lan egingo dute; gainontzekoen funtzioa da “goian” hartutako erabakiak gauzatzea edota onartzea... [+]
Aroztegia proiektuaren kontrako protesta baketsuetan parte hartzeagatik ezarritako zigorrari aurre egiteko diru-bilketa abiaraziko dutela iragarri du herri kolektiboak.
“Talde kriminal antolatua izatea” eta “derrigortze eta bortxa delituak egitea” leporatu diete, 2021ean Lekarozen Aroztegiko obrak geldiarazteko egindako kanpaldiaren harira.