Leka jaialdiak periferiako artez beteko du Donostiako Kortxoenea gaztetxea

  • Ekainaren 22an Leka kaleko artegintza jaialdia egingo da Donostiako Kortxoenea gaztetxean. Graffiti, bandera eta buruberoki tailerrak; hitzaldiak eta Inoren Ero Ni eta Jupiter Jon taldeen kontzertuak hartuko ditu egitarauak.


2013ko ekainaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Leka jaialdiak periferian eta periferiarako sortutako kaleko artegintzari egin nahi dio leku, "hiriaren periferia, pentsamendu originalez, bizipen errealez, maitasun, gorrotoz, atsekabez, erradikaltasunez beteriko espazioa delako", antolatzaileen hitzetan. "Periferiak egiten du posible pentsamendu independentea, gaztetxea, ez ohikoa eta arraroa. Karrika jaialdiak hauek guztiak batu, benetakoaren maitaleak gerturatu eta gezurraren maitale guztiak parte hartzera gonbidatzen dituelako".

Goizeko 10:00etan abiatuko da jaialdia, musika eta graffitiak uztartuko dituen DJ emanaldiarekin. Ordu berean hasiko dira tailerrak: su-itzalgailuak pinturaz betetzen erakusteko tailerra, goroldio graffiti tailerra, errealitate gehituari buruzkoa, bandera tailerra eta buruberoki tailerra egingo dira.

Arratsaldeko 16:30ean mundu osoko ekintza artistiko esanguratsuenei buruzko hitzaldia izango da. Ondoren bi proiektu aurkeztuko dituzte: City Hunter eta IBB kolektiboaren Situazionismoa eta beste arrarokeriak.

Inoren Ero Ni eta Jupiter Jones taldeen kontzertua 21:30ean hasiko da.

Ekitaldia iragartzeko bi bideo egin dituzte.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Artea
Juan Luis Goenaga artista zendu da, 74 urterekin

Donostian jaioa, urte mordoxka bat Alkizan eman zituen bizitzen, baserri batean. Inguratzen zuen naturak lilura sortzen zion. Margolari gisa egin da ezagun, nagusiki.


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


“Asmo politikoak ematen dio zentzua jakintza kolektibizatzeari”

Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]


Kronika: 'Liburu ausartak' jardunaldia
Isilak, mutuak, zuriak... eta ausartak

Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]


2024-06-21 | Sustatu
AA irudien lehiaketa batean tranpa, benetako argazkia aurkeztuta

Interneten oinarria duen argazkigintza lehiaketa batean, 1839 Color Photography Awards delakoan, tranpa gertatu da. Kategoria berezia sortu zuten 2024ko ediziorako, Adimen Artifizialeko irudiak aurkeztekoa, eta irabazleak tranpa egin zuen, argazki erreala aurkeztuta irabazi zuen... [+]


Paleolitoko labar-arteak askotariko funtzioak zituela baieztatu dute Euskal Herriko kobazuloetan

Euskal Herriko kobazuloetan Madeleine aldiko (duela 18.500 eta 13.500 mila urte bitartekoak) labar-artea metodo konputazionalak konbinatuz aztertuta, ezaugarri espazialen eta ikonografikoen arabera bereizi dituzte irudiak, eta ondorioztatu dute lau multzotan bana daitezkeela. [+]


Koldobika Jauregi eskultorea zendu da, 64 urterekin

Askotariko diziplina artistikoetan aritua, sona handikoa bai Euskal Herrian eta bai nazioartean, sortzez Alkizakoa zen semea igande honetan hil da bihotzekoak jota. Ur-Mara museoaren sortzaileetako bat izan zen, Thoreau espazioaren sorreran ere aritu zen eta Dantza filmean egin... [+]


Larrahe jainko baskoiari eskainitako aldare bat aurkitu dute Larunben
I. mendeko harrizko pieza bat da, eta Baskoieraren idatzizko beste lekukotasun bat. Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlariek egin dute aurkikuntza, Arriaundi mendiko aztarnategian.

2024-06-12 | Julen Azpitarte
Dada Baroisa jaio zela 150 urte
Dada zamalkatu zuen amazona

Beste hainbat emakume artistaren gisara, Elsa von Freytag-Loringhoven (1874-1927) abangoardien historia ofizialetik erabat ezabatu zuten, bere jardun artistikoaren muina, sutsua bezain berritzailea izan arren.


2024-06-07 | Estitxu Eizagirre
"Emakumeen haria" ekitaldia Villabonan, ekainaren 7an
Testigantzak, murala eta bertso saioa, oihal fabriketako emakumeen lana eta bertsoarekiko lotura ezagutzeko

Oihal fabriketako emakume langileak eta bertsoa josi ditu Emakumeen haria ekimenak. Ekainaren 7an izango da Villabonan. Bertaratzen denak ezagutuko du egun Bertsozale Elkartearen egoitza den Subijana etxea iraganean oihal fabrika izan zela; entzun ahalko ditu bertan lan egin... [+]


Nestor Basterretxea jaio zela 100 urte: munduari leihotik begira, baina leihoak itxita

Gaur 100 urte beteko zituen Nestor Basterretxeak (Bermeo, 1924 - Hondarribia, 2014). Hamaika lanetan nabarmendu zen, eta hamaika bider mintzatu zen ARGIArekin. Pasarte interesgarri batzuk ekarri ditugu hona.


2024-04-17 | Reyes Ilintxeta
Elisabeth Pérez. Sorkuntzaren defendatzailea
“Adimen Artifiziala etorkizuneko tresna ei da, baina bere funtsa iraganeko sormen lanak lapurtzea da”

Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]


Eguneraketa berriak daude