Atarrabian martxoaren 6an saioa irabazita sartu da Leitzako "Atekabets komeni" taldea Bardoetako finalean. Martxoaren 7an, Tafallan, finalera sartzeko lehen urratsa eman zuen Berako "Lamixene" taldeak ere. Heldu den asteburuan Jauntsarats eta Goizuetako saioetan zehaztuko dira finalista guztiak.
2020ko Bardoek badute bere lehen finalista. Leitzako Atekaberts komeni taldeak finalerako sailkapena lortu du, pasa den ostiralean, Atarrabian, Sakaña taldearen aurka jokatutako saioa irabazi ostean. 40 lagun pasatxo bildu ziren Atarrabiako Etxebeltza elkartean saioa jarraitzeko, giro onean. Sakandarren partetik, Ekain Alegre, Idoia Granizo eta Saats Karasatorre aritu ziren kantuan; Leitzako taldean, Aitzol Eizmendi, Ane Intxausti, Joanes Illarregi eta Xabat Illarregi izan ziren ordezkari. Unai Artiedak egin zituen gai-jartzaile lanak.
Joaneko saioa ere, Tuterakoa, irabazia zuten leitzarrek sakandarren aurka, eta beraz, bi saioetan puntua eskuratuta, Lizarran martxoaren 28an izango den finalerako txartela eskuratu du Atekaberts komeni-k. Bardoetako azken edizioan txapeldun izan zen Leitzako taldea.
Larunbatean, Tafallan, Barañaingo Hego Haizea eta Berako Lamixene taldeak izan ziren kantuan, parez pare. Lehen taldearen ordezkari gisara, Ainara Ieregi, Endika Legarra, Iñigo Aranguren "Pika" eta Sahats Aleman aritu ziren bertsotan. Beratarren partetik, Ekhiñe Zapiain, Julen Zelaieta eta Patxi Castillo ibili ziren kantuan. Lepo bate zen Tafallako Aguazon peña, eta giro alaiean joan zen saioa. Adriana Salvo izan zen gai-jartzaile.
Berako taldeak eskuratu zuen saioko puntua, eta beraz, lehen urratsa eman du Lizarrako finalean sartzeko. Dena den, Tafallakoa joaneko saioa zuten bi taldeek, eta itzulikoa jokatu beharko dute heldu den larunbatean Jaunsaratsen, bietatik zein sailkatzen den erabakitzeko.
Jaunsaratsekoarekin batera, beste saio bat gehiago ere izango da heldu den larunbatean, kasu honetan Goizuetan. Lesakako Arranopola eta Malerrekako Bertsonautak taldeak arituko dira kantuan bertan. Joaneko saioan, Malerrekakoentzat izan zen puntua, baina Goizuetako saioak zehaztuko du finalista nor den. Heldu den asteburuan, beraz, argituko dira aurtengo hiru talde finalistak.
Finalerako eta ostean izango den afarirako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian, bai eta Lizarra Ikastolan eta Lizarrako Beinat Etxepare Euskaltegian ere.
Lizarra Ikastolako aretoan jokatu da finala urriaren 17an, giro beroan; aforoa mugatzeko neurrien ondorioz, 100 lagun bildu dira ekitaldian. Berako "Lamixene", Malerreka-Baztango "Bertsonautak" eta Leitzako "Atekaberts komeni" taldeak aritu dira... [+]
Goizuetan eta Jauntsaratsen urriaren 2an egindako finalaurrekoetan, sailkapena eskuratu dute Malerrekako "Bertsonautak" eta Berako "Lamixene" taldeek, hurrenez hurren. Haiekin batera, Leitzako "Atekaberts komeni" taldea ere izanen da urriaren 17an... [+]
Otsailaren 14an jokatu ziren lehen faseko azken hiru saioak, Lesakan, Leitzan eta Otsagabian. Horiek igarota, ondoko sei taldeek eskuratu dute toki bat finalaurrekoetan: 'Bertsonautak' (Malerreka), 'Arranopola' (Lesaka), 'Atekaberts komeni' (Leitza),... [+]
Elgorriagan, Lizarran, Barañainen eta Iruñean jokatu dira Bardoak Nafarroako taldekako bertso txapelketako bigarren asteburuko saioak, bost guztira. Lehenbiziko faseko azken asteburu baten faltan, bi taldek finalaurrekoetarako sailkapen zuzena lortu dute.
Hasi dira 2020ko Bardoak, Nafarroako Taldekako Bertsolari Txapelketa. Egitasmoaren inguruan aritu gara, eta baita aurtengo edizioaren inguruan ere, Nafarroako Bertsozale elkarteko Ander Perezekin hitz egin dugu.
Etxarrin, Txantrean, Iturmendin, Erron eta Beran jokatu dira taldekako txapelketako lehenbiziko saioak, otsaileko lehen asteburuan. 'Larraun da Araitz. Bi dozena', 'Hego haizea', 'Sakaña', 'Arranopola' eta 'Lamixene' izan dira talde... [+]