Barrios Conectados Leioa plataformak jakinarazi duenez, Avanzadako lanak geldiarazteko mobilizazioen deialdien kartelak jartzen ari ziren sei herritar salatu zituen Leioako Udaltzaingoak iaz. Bada, salatuek alegazioak aurkeztu zizkieten zehapen-espedienteei, eta, orain, epaitegietara jo dute; izan ere, guztira, 3.000 eurorainoko isunak jaso ditzakete. Era berea, martxoaren 8ko manifestazioa iragartzeko kartelak jartzen ari ziren beste bi emakumek ere isunak jaso zituztela gogoratu dute. Udalaren jarrera salatzeko manifestazioa egingo dute barikuan.
Plataformako kideek zehaztu dutenez, Leioako Udaltzaingoak sei pertsona salatu zituen iaz Avanzadako irteera bat ezabatuko zuten lanak geldiarazteko mobilizazioen deialdietarako informazio-kartelak jartzeagatik eta megafoniatik horien berri emateagatik. "Bizilagunei gure auzoetarako irteera ixteko helburua zuten Avanzadako obren berri emateko asmo bakarra zuten", azaldu dute taldeko kideek sare sozialetan. Ezarritako zigorrak 3.000 euroraino heldu daitezkeela jakinarazi du Leihoa.info atariak.
Horretaz gain, azaldu dute sei salatuetako bati hiru zehapen-espediente zabaldu dizkiotela, beste biri bi espediente bakoitzari eta beste hiruri zehapen-espediente bana. Zigortuek alegazioak aurkeztu zizkieten salaketei, besteak beste, honako argudio hauek planteatu baitzituzten: ebazpenek ez zutela motibazio-falta nabarmenik, egitateen kalifikazioak arbitrariotasun nabarmena zuela eta errugabetasun-presuntziorako eskubidea.
Hala ere, atariak azaldu du gobernu-taldeak ez ziela jaramonik egin aurkeztutako alegazioei eta ezarritako zigorrak berretsi zituela; horren ondorioz, salatuek bide judizialera jotzea erabaki zuten, eta bihar izango da horren epaiketa.
Horretaz gain, Barrios Conectados plataformak gogoratu du aurreko martxoaren 6an, martxoaren 8ko mobilizazioetara deitzeko kartelak jartzen ari ziren Sutea eta Leioako Sare Feministako bi emakume identifikatu zituztela udaltzainek; are gehiago, "emakume bat kartelak besapean eramateagatik identifikatu zuten", gogoratu dute. Aldiz, atari digitalak jakinarazi du Sare Feministako bi kide salatu zituztela Udondoko bulebarrean kartel bakarra jartzeagatik.
Udalak 201 euroko isuna proposatu omen du salatutako bakoitzarentzat; horretaz gain, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak 602 euroko isun bana ere ezarri gura die, Mozal Legea izenez ezagutzen den Herritarren Segurtasuna Babesteko Legea aplikatzeko, "Agintaritzaren agenteek eskatuta identifikatzeari uko egiteagatik".
Barrios Conectados plataformak ekintza horiek gaitzetsi ditu eta honako hau adierazi du sare sozialetan: "Gure udaltzainek ezin dituzte egoera subjektibo eta ausazko horiek onartu, aurrean duten profilaren arabera jazarri edo baimentze dituztenak". Era berean, azpimarratu dute ez dutela atzerapausorik emango eta "bidegabekeria horien aurrean" defendatuko direla adierazi dute; horretaz gain, elkartasuna adierazi diete Sutea eta Mugimendu Feministako kideei.
Bestalde, salatutakoei elkartasuna adierazteko eta Udalaren jarrera salatzeko elkarretaratzea egingo dute barikuan, ekainaren 10ean, Leioako Bulebarrean 20:00etan; Leioako Sare Feministak, Sutea Leioako Gazte Talde Feministak, Leioako Pentsiodunek eta Avanzada lurperatzearen aldeko plataformak zabaldu dute deialdia.
Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]
Epaitegietan hamar urte bete ditu auziak, eta azkenean EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du beste epaitegi txikiagoek ikusten ez zutena: ez zela baserri zaharra "eraberritu", baizik eta askoz ere eraikin handiagoa altxatu zela eta behar zuen lekutik urrunago. Legez kanpo... [+]
Aparteko iragarpenik egin gabe, "askatasun akademikoaren eta izpiritu kritikoaren" aldeko aldarria egin du Joxerra Bengoetxeak EHUko errektore karguaren zina egin duenean, Ajuria Enean: "Ebidentzia zientifikoak ukatzen dituztenen aurkako euste-horma izango da... [+]
2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]
Otsailean, neguaren erdigunean gauden honetan, lehentasuna gorputza ondo ureztatua edukitzea da. Intxaurrondoa egiten ari den bezala: sustraiak neguan biltegi gisa erabiltzen ditu, sustrai motz eta lodiak behar ditu, ura eta lurreko mantenugaiak biltzeko.
AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]
Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]
‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.