Irailaren 27an epaituko dituzte 'Leioako 5ak', 2016an Leioako campusean izan zen ikasle mobilizazio baten harira. 45.000 euroko eta 40 urteko zigorrak eskatzen dituzte haientzat. Aste honetan ere mobilizazioak egingo dituzte, auzipetutako bost lagunen eskualdeetan nahiz Leioan.
Leioako 5ak aske. Errepresio politikoa gelditu! lelopean, mobilizazio bat egin zuten Altsasun (Nafarroa) joan den larunbatean, herriko festetan. Elkartasun bazkari bat egin zuten lehenengo Altsasuko Jai Batzordearen karpan, Leioako 5en kontrako auzian izango diren gastu ekonomikoei aurre egiten laguntzeko. Horren ondoren izan zen manifestazioa herriko kaleetan zehar, 18:00etan hasita.
Hilabete honen amaieran, irailaren 27an, epaituko dituzte Leioako 5ak. Bilbon (Bizkaia) izango da epaiketa, goizeko aurreneko orduan. 2016an Leioako (Bizkaia) campusean izan zen mobilizazio batean atxilotu zituzten bost auzipetuak; ikasle mugimendua jasaten ari zen errepresioa salatzeko manifestazio batean, hain zuzen ere.
Horren harira, desordena publikoak, kalte materialak eta lesioak eragitea leporatzen diete, baita autoritateari atentatua egitea ere. Guztira, 45.000 euroko eta 40 urteko zigor ikaragarriak eskatzen dituzte bostentzat; hamazazpina urteko espetxe-zigorrak, bi lagunen kasuan.
Auzipetuetako bik, Gabi Daraspek eta Ander Mazkiaranek, iaz azaldu zioten GEDAR LANGILE KAZETAri 2016ko manifestazioan eta horren ondoren gertatutakoa, elkarrizketa honen bidez.
Mobilizazioak aste honetan ere
Leioako 5ak aske gera daitezela exijitzeko, hainbat mobilizazio antolatu dituzte asteotarako. Aurreko larunbatean Altsasun mobilizatu ostean, Leioako campusean eta auzipetutako bost pertsonen eskualdeetan egingo dute protesta aste honetan. Leioan jarri dute lehenengo hitzordua, ostegun honetarako. Ikasle Abertzaleakek deituta, 13:00etan campuseko Mikel Laboa plazan elkartuko dira ikasleak.
Larunbat honetan, berriz, bost herritan izango dira deialdiak: Altsasun, Baionan (Lapurdi), Iruñean (Nafarroa), Lizarran (Nafarroa) eta Portugaleten (Bizkaia). Zehazki, ondokoak dira larunbaterako jarritako hitzorduak: 13:00etan Altsasuko udaletxe aurrean, 11:00etan Baionako Herriko Etxe aurrean, 12:00etan Lizarrako bus geltokian, eta 19:00etan Iruñeko Konpainia plazan zein Portugaleteko Triangeluan.
“Independentziara egin beharreko bideaz” hausnartzea da helburu nagusia. Apirilaren 20an, Aberri Egunarekin batera, Berriozarren ospatuko duten Gazteon Eskutik jardunaldia izango dute azken geltoki.
Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]
Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxeak 60 urte bete ditu. Euskal Herriko Gaztetxe zaharrena da Larrabetzukoa.
1965ean sortu zen Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea, frankismo garai betean. Ordutik ez ditu ateak itxi, eta 2025ean 60 urte bete ditu. “60 urte lotu barik” lelopean eman diote hasiera urteurrenari gaztetxeko kideek.
Eraikin osoan zehar egin dituzte margoketa faxistak. Erasoa salatzeko, protesta bat antolatu dute larunbaterako.
Gasteizko Auzitegiko laugarren aretoak ebatzi du Gasteizko isunak bertan behera uztea, eta Bilboko isun batzuk 2.500 eurotik 1.800era murriztea, "gehiegikeria" egon zela argudiatuta. Ernairen arabera, Segurtasun Sailak "arbitrariotasunez" eta... [+]
Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.
Larunbat arratsaldean istiluak izan ziren gaztetxe berriaren atarian, Ertzaintza gogor oldartu zen gaztetxeari babesa ematera joandakoen aurka. Hori dela eta, ehunka lagun bildu dira igande honetan foam jaurtigailu bidezko kargak salatzeko eta udalaren jarrera seinalatzeko... [+]
Kaletik Gaztetxera asanbladak ostiralean jakinarazi zuen lehengo Correos birjabetu duela, Gaztetxe bilakatzeko. Hainbat ekimen antolatu dituzte bertan azken egunetan, eta jende andana bertaratu da.
Epaiketa prozesua abiatu du ostegun honetan gazte antolakundeak. 2023an egindako bi ekimenen ondorioz 290.500 euroko zigor ekonomikoa jarri dio Eusko Jaurlaritzak. Ekonomikoki "ito eta desagerrarazteko" mekanismoa dela salatu du Ernaik.
Apirilean Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gazte antolakundeko 133 kideri jarritako isunen harira manifestua aurkeztu du Ernaik. Euskal Herriko 32 eragile sozial, sindikatu eta alderdi politikok egin dute bat idatziarekin. Isunek antolakundea “itoarazi eta politikoki... [+]
Pasa den urriaren 30ean, Portugaleteko Sastraka Gaztetxeko bederatzi lagun auzipetu zituzten. Handik egun batzuetara Portugaleteko kaleak hartu zituzten hainbat lagunek gaztetxearen defentsan. Bi egun geroago, fiskalak karguak kendu zituen.
Bertan behera geratu da Barakaldoko epaitegian egingo zen Sastraka Gaztetxeko bederatzi kideren aurkako epaiketaren ahozko saioa. Akusatuen defentsak egozten zaien okupazio delitu arinaren preskripzioa planteatu du, eta Fiskaltzak karguak erretiratu ditu.
Azaroaren 5ean epaituko dituzte Barakaldoko epaitegian. “Kapitalismoaren logikatik kanpo” dagoen alternatiba bat sortzeagatik okupazio mugimendua “kriminalizatu eta zigortu” nahi dutela salatzen dute gaztetxeko kideek. Txirbilenea Kulturgunearen hustearen... [+]
2020an birjabetu zuten espazioa Portugaleten, eta horren harira epaituko dituzte bederatzi pertsona azaroaren 5ean. Ostiral honetan manifestaziora deitu dute, 'Okupazioaren kontrako erasoak gelditu' lelopean.