Gatza. Leintz-Gatzagako herritarren erretratoak proiektuaren azken emaitza aurkeztuko du Joxefe Diaz de Tuesta argazkilariak urtarrilaren 8an. Oñatiko kultur etxean izango da, arratsaldeko 19:00etan eta webguneaz gain herritarren erretratuak biltzen dituen argazki erakusketa ere aurkeztuko du.
“Duela bi urte ateratako liburuari jarraipena emanez, orduan aurkeztutako argazkiak, eta beste hainbat erakutsiko ditut”, azaldu du Tuesta argazkilariak. Besteak beste, 204 argazki mosaiko, eta 38 argazki solte izango dira ikusgai. Webgunea, erakusketa bezala, gatzagarren erretratuez osatutako argazki mosaiko bat izango da.
Webguneak beste hainbat aukera eskainiko ditu: batetik, duela bi urte argitaratutako Gatza. Leintz-Gatzagako herritarren erretratuak liburua eskuratzeko aukera izango da, pdf formatuan. Xehekik atalak, aldiz, erretratatuez gaindiko xehetasunak jasotzen ditu. Hala nola, gatzagarren eskuak eta gorputz jarrerak. Proiektu osoa nola garatu den azaltzen duen lotura ere izango du eta bideo bat ere eskuragarri dago jada.
Erakusketa, 18:00etatik 20:00etara bitartean, urtarrilaren 22ra arte egongo da ikusgai Oñatiko kultura etxean.
Dorletako gatzagaren bueltan egun osoko egitaraua antolatu dute, zortzigarren urtez, Gipuzkoan jaiotako gatzaren iragana eta oraina ezagutzeko. Azoka, mendi irteera, bisita gidatuak, tailerrak, musika, dantza eta beste izango dira maiatzaren 19an.
Guztira hamalau azoka antolatu dituzte, Arabako Bionekazaritza, Bizkaiako Ekolur, Gipuzkoako Biolur, herrietako kontsumo taldeek eta ekoizpen ekologikoaren aldeko herrialde mailako elkarteek sustatuta.
Urriaren 13an ospatu dute laugarren urtez Gatzaren Eguna Leintz-Gatzagan. Gatzaren ekoizpenari erabat lotua egon da herriaren historia, eta oraindik ez du etenik lotura horrek. “Gaur egun Udalak gure inguruan gatz kulturaren hedapena egiteko konpromisoa hartua... [+]
Igandean, hilak 21, hirugarrenez egingo da Gatzaren Eguna Debagoieneko Leintz Gatzaga herrian. Egitarau zabala osatu dute egun osorako: mendi ibilaldia, hitzaldia, azoka, kontzertua...
Inazio Azkarragaurizar Arrasateko alkate (Bildu) eta Debagoieneko mankomunitatearen lehendakari denak Gasteizko Legebiltzarraren aurrean deklaratu ditu bere bailaran hondakinen kudeaketak bizi duen egoera eta aurrera begirako dauzkaten planak.