Bi eguneko egitarau oparoa osatu du Zangozako ikastolak urriaren 19rako eta 20rako: 3,5 kilometroko ibilbidea, hiru gune eta hamaika ekitaldi Nafarroako ikastolen festa handirako.
“Zerura begira eta metereologia iragarpenei etengabe begira ari gara azken prestaketa lanetan” aitortu du daude Zangozako ikastolako zuzendari Nagore Oriak. Ibilbidea eta guneak prest dituzte eta gaur aurkeztu dute urriaren 20rako egitaraua.
Hiru gune izanen ditu 3,5kmtako ibilbideak: Piztu gunea, Mintzatu gunea eta Gozatu gunea. Piztu gunea herrian bertan egonen da kokatuta, txikiendako puzgarri eta haurren hiria kokatuko da bertan. Mingain Dantzari ikuskizuna, Ortzadar taldearen emanaldia eta Eztitan taldearen kontzertua izanen dira bertan besteak beste. Mintzatu gunean berriz Goazen! en kontzertua izanen da eguerdian gaztetxoendako eta Ibil Bedi eta Anarik hartuko dute eszenatokia arratsaldean. Gozatu gunean azkenik, falkoneria ikuskizuna eta Kiki, Koko eta Mokoren emankizuna egonen da goiz partean eta Leihotikan, Kaleko Urdangak eta Trikidantzen kontzertuak arratsaldean. Gazteendako zezen mekanikoa ere jarriko da bertan. Ibilbidean zehar gainera, Ekialde Kantuz, Eskartxa, Katxi eta Ilunberriko Txarangak, Zangozako eta Irunberriko gaiteroak, Oibar eta Zangozako erraldoiak, Mugarik Gabeko Ttunttuneroak, Xapiru trikitixa eskola eta joaldunak izanen dira.
Antolakuntzak berriz ere, festa jasangarriaren helburua jarri dio bere buruari eta horrela, Zangozara gerturatzen direnei etxetik edalontzia ekartzera dei egin diete. Ibilbidean zehar garbiketa lanak zaintzeaz gain, festaren irteeretan saski erraldoiak paratuko dituzte bertan, etxerako bidea hartu aurretik, euskaltzaleek beren edalontziak saskiratu ditzaten.
Egitarau osoa hemen kontsulta dezakezu
Asteburu osorako proposamena
“Nafarroa Oinez eguna baino, Nafarroa Oinez asteburua izanen da” aitortu du Eneko Alkortak, Nafarroa Oinezeko jarduera batzordeko arduradunak, “Egun handiaren bezperan, Zangozara asteburu pasa gerturatzen direnek larunbateko programazio osoa izanen dute, gaitari eta txistularien kalejirarekin, Maria Aranda magoaren ikuskizunarekin eta Mugan taldearen kontzertuarekin”. Larunbatetik Zangozara joan nahi dutenendako autokarabana gune berezia prestatu du antolakuntzak, herrigunetik gertu.
Etxarri Aranatzen, Andra Mari ikastolak antolatu du 2023ko Nafarroa Oinez, Hotsein lelopean. Festaz gain, bi aldarrikapenek hartu dute tokia: euskara ofiziala izatea Nafarroa osoan eta Euskal Herri osoan euskaraz bizi ahal izatea. Hurrengo Nafarroa Oinez Zangozako Ikastolak... [+]
Etxarri Aranatzeko Andra Mari Ikastolak aurkeztu du asteartean “Nafarroa osoan bai!” kantua, San Ferminetarako prestatu duten Oinez Txokoarekin batera. Joseba Tapiak konposatu du musika, eta Maddalen Arzallusek egin du letra.
Euskararen Foru Legeak nafarrak diskriminatzen ditu, eta hizkuntza eskubideak esleitzen zaizkie bizi diren eremuaren arabera. Bada, duela urte batzuk ereiten hasi ziren hamaika ekimen zonifikazioari aurre egiteko, eta udazken honetan inoiz baino indartsuago hasi dira euskarari... [+]
Urriaren 16an jendetza bildu da Tafallan Nafarroa Oinez ospatzeko. Egunaren arrakasta nabarmendu du antolakuntzak, "bai bertaratu den jendearengatik, bai eta normaltasun osoz igaro den jaiegunarengatik ere". Eskerrak eman dizkie, batetik, Tafallan "euskara... [+]
Lizarra Ikastolaren laugarren Nafarroa Oinez izanen da aurtengoa. Erabat berezia, egoerak hala aginduta, baina bereziki alaia pandemia osteko lehena delako larunbat eta igandean eginen den festa. Lizarra Ikastolara joan gara irratsaio berezia egitera eta handik pasatzeko... [+]
Ikastolen Elkarteak datak zehaztu ditu: Herri Urrats irailaren 20an Senperen, Kilometroak urriaren 4an Amasa-Villabonan, Araba Euskaraz Amurrion eta Ibilaldia Elorrion urriaren 18an. Aldiz, Lizarrako ikastolak eta Nafarroa Oinez fundazioak adierazi dute ez direla baldintzak... [+]
Tuterako Argia Ikastolak antolatu du 2019ko Nafarroa Oinez. Jendetza bildu zen urriaren 20an eta egitaraua betetzea lortu zuten, baina arratsaldean euritara jo zuen eta uste baino askoz jende gutxiago hurbildu zen.
Nafarroa Oinez antolatzeaz arduratu da aurten Tuterako Argia Ikastola, baina ez da prestatzen duen ekitaldi bakarra: urtero, Euskal Herri osoko ikasleak batzen ditu Bardeetako Bizikleta eta Orientazio Martxan. Bizikleta aitzakiatzat hartuta, elkar ezagutzea, euskara bultzatzea... [+]
Atzo bete ziren 25 urte Guardia Zibilaren 30 patruila Berako Labiaga ikastolak antolatutako Nafarroa Oinezen ibilbidean sartu eta jendearen kontra oldartu zirela. Espainiako Gobernuarentzat «neurriko» jokabidea izan zuten; herriko bizilagun eta eragile gehienentzat,... [+]
Iñigo Aritza ikastolak hartu du aurten Lesakako Tantirumairu ikastolak emandako lekukoa. Antolatzaileek eguna “zoragarria” izan dela esan dute “Nafarroa Oinez BIZItzeko”.
Igandean Altsasun izanen da Nafarroa Oinez festa handia. Lau kilometro eta erdiko ibilbidea eta lau gune izanen dira igandeko jai handi horretan: Bizi, Kanta, Txio eta Dantza.
3,5 kilometro luze eta lau gune dituen ibilbidea prestatu dute eta hainbat ekialdi izanen dituzte igandean.
Nafarroa Oinezeko prestaketen azken txanpan buru-belarri harrapatu ditugu Lesakako Tantirumairu ikastola eta bertako zuzendari Maria Luisa Etxeberria. Ikastetxean jasangarritasunari lotuta abian dituzten proiektuez galdetu diogu.
Nafarroako Ikastolen Elkartearekin eta aurtengo Nafarroa Oinez antolatu duen Tantirumairu ikastolarekin batera, 2015ean suten batek kiskalitako herri lurrak basoberrituko dituzte.