Leiharen Euskal Agintaritza Getariako taberna eta jatetxeak ikertzen ari da, pandemiatik irtetean prezioak igotzea adostean konpetentziaren erregimena urratu zutelakoan. 18 hilabete ditu elkartea zigortu ala ez erabakitzeko. El Diarioko Belén Ferrerasek eman du isilpeko txostenaren berri.
Getariako ostalarien elkarte Getabat ikertzen ari da Leiharen Euskal Agintaritza 2021eko urte amaierako prezio igoera adostua izan zelakoan. Txostena maiatzean ireki zuten, taberna guztiek batera igo zituztelako produktuen prezioak.
Leiharen Euskal Agintaritzaren webgunearen arabera, erakundeak ofizioz hasi du ikerketa. El Diariok jakinarazi duenez ordea, getariar batek jarritako salaketa anonimo bat egon da, ohiko bezeroei kalte egin dielako.
ARGIAn, Nortzuek helduko diote estatxari, getariarrek ala turistek? erreportajean jorratu zuen Leire Artolak gaia. Bertan irakurri daitekeenez, herriko gazteek protestak egin zituzten prezioen igoeraren aurrean. Boikota egin zieten tabernei, prezioak jaitsi arte bertan ez zutela kontsumituko ziurtatuz. Horren aurrean Gebatek adierazi zuen boikotak egoera “desatsegina” eragin zuela: "Bakoitza libre da norbere aldarrikapenak egiteko, baina kasu batzuetan aldarrikapenak egiteko formak harritu gaitu".
El Diariok informatu duenez, prezioen igoera ez da beste herri batzuetan tabernek eginikoa baino handiagoa, baina arazoa litzateke herriko ostatuek –gehienek, batzuek kanpoan geratu baitziren– batera egitea adostea, horrela konpetentzia urratuz, eta horixe litzateke frogatu badaiteke Leiharen Euskal Agintaritzak zigortzeko irregulartasuna.
Getarian (Gipuzkoa) itsasoratu berri dute Euskal Herriko lehen itsas zabaleko arrain haztegia. 50 metroko diametroa eta 40 metroko sakonera duten bi kaiola jarri dituzte, eta itsasoko baldintzetara ongi egokitzen badira, aurtengo udan 50 hegalabur (atun gorri gisa ere ezaguna,... [+]
Gipuzkoako Getariako kostatik 3,7 itsas-miliatara (6,6 kilometrora) jartzear dira Euskal Herriko lehen itsas zabaleko arrain haztegia. 50 metroko diametroa eta 40 metroko sakonera dute bi kaiolek. Bertako itsas baldintzetara ongi egokitzen badira, 2025eko udan 50 hegalabur edo... [+]
Ekologistak Martxan elkarteak bandera beltzak banatzen ditu urtero, kutsaduragatik eta kudeaketa txarragatik. Getariako makrogranjak eta Leioako Lamiakoko padurak jaso dituzte beste bi banderak.
Manuela Jauregi arrantzalea da eta duela 25 urtetik hona, bere senarrarekin batera olagarroa eta eguneko arraina harrapatzen aritzen da Getarian, Manuela itsasontzian. Mattin Jauregirekin mintzatu da ontzi barrutik, eta azken urteetan sumatu dituen aldaketak azaldu ditu.
Getariako portuko bokalean hainbat katuarrain hilik aurkitu dute maiatzaren batean Buceo Donostiko kideek.
Lehiaren Euskal Agentziarekin akordioa lortu du, eta espedientea itxi diete. 2021eko abenduan guztiek batera igo zituzten prezioak, eta herritarren haserrea piztu zuten. Orain, ostalariek hitzeman dute lehiaren arauak errespetatuko dituztela eta norberak bere prezioak finkatuko... [+]
Asteartean Elkanoren Lehorreratzea herri antzerki berezia egingo dute Getarian. Eusko Jaurlaritzak ezarritako jai egunarekin bat eta Elkano Cadizko Sanlúcar de Barramedara heldu zela 500 urte bete direla eta. Halere, ez da mundu bira horrek eragindako lehorreratze... [+]
Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaien presentzia aztertu du ARGIAko kazetari Axier Lopezek Gure heroiak liburuan, nazioartean sinbolo horien inguruan dagoen eztabaida Euskal Herriratzearen garrantziak mugituta. Liburua ARGIAren... [+]
Eusko Jaurlaritzak uztailaren 5ean egindako Gobernu Bileran erabaki zuen Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren bitartez 15.000 euroko diru-laguntza ematea Elkano Fundazioari.
Xàbia (Alacant), 1972ko martxoaren 24a. Cristobal Balentziaga Eizagirre jostun eta moda diseinatzaile getariarra hil zen 77 urte zituela. Erretiroa lau urte lehenago hartua zuen, 50 urtez lanean aritu ondoren eta goi-joskintzaren gainbehera betean.
Txikia bezain bizia da Getaria, Gipuzkoako kostako herria, baina abendutik hona aldaketa batzuk izan dira Parte Zaharrean: ostalariek prezioak igo dituzte, eta gazteek eratutako Sos herritarrak ekimenak boikota egin die. Ia lau hilabete daramatzate tabernetan zentimo bat gastatu... [+]