“Lehian ibili beharrean, gakoa da prekarietate mota guztiak sistemak sortzen dituela ulertzea”

  • Emaus Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Komunitate inklusiboak, kulturartekotasuna eta partaidetza konferentzia antolatu dute, hilaren 22 eta 23an, Donostian. Errefuxiatuen zein bazterketa egoeran dauden beste kolektiboen gaiak jorratuko dituzte, besteak beste. Hainbat adituk parte hartuko dute, horietako batekin hitz egin dugu: Assumpta Ayerdi.


2017ko otsailaren 22an - 12:51
Assumpta Ayerdi
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Assumpta Ayerdi Emauseko kidea da eta garapenerako partaidetzan aditua. Gaur, asteazkena, Komunitate eta eraldaketarako partaidetza hitzaldia eskainiko du Koldo Mitxelena aretoan. Bi egun hauetan egingo den konferentziaren gakoak partekatu ditu ARGIArekin.

Errefuxiatuen auziak jendartearen kontzientziak piztu dituela probestuz, gizarte esklusioan dauden pertsonen inguruko gogoeta bat proposatu nahi dute antolatzaileek. Gizarte eredu berri bat sortzeko kontzeptu klabe batzuk proposatu dituzte horretarako: inklusioa, integrazioaren ordez eta kulturaniztasuna, multikulturalitatearen ordez.

Baina, zein ezberdintasun dago hauen artean? Assumptak azaldu digu: proposatzen duten gizarte inklusiboaren berezitasuna da “komunitate osoa saiatuko dela sistemaren arauak aldatzen”, baztertutako pertsonak gizarteratu ahal izateko. Plano berean, kulturaniztasunean oinarritutako gizartean “kultura guztiek balio berdina izango dute eta elkar eragingo dute”.

Assumptak azaldu duen moduan, gizarte eraldaketarako beste gako bat da bazterturik dagoen norbanakoaren “ahulduntzea” lortzea. Horretarako, balore kolektiboagoak dituzten komunitatetik ikastea eta hauek “gure gizarte indibidualistan” txertatzea ezinbestekotzat jotzen du. “Lortuz gero, onartuko genuke baztertutako pertsonen egoera ez dela euren errua, baizik eta sistemak sortutakoa”.

Egungo akatsak, etorkizuneko erronkak

Assumptaren iritziz, gaur egungo akats nagusia gauzak “azkar eta sinple” egitea da. Horren ordez, “ekintzetatik prozesuetara pasatzea” proposatzen du. Baina horretarako saretze indartsu bat behar dela dio. “Lehian ibili beharrean, prekarietate mota guztiak sistema berak sortzen dituela konturatzean dago gakoa”. Txertatu beharreko beste ikasgai bat: generoa. Bazterketa egoeran dauden emakumeengan “faktore bereziek” eragiten dutela azaldu du (biolentzia, zaintza eta arlo emozionala, besteak beste). Hauentzako soluzioak bilatzearen premia azpimarratu du.

Errefuxiatuak: bihotz batzuk mugitu dituen gaia

“Errefuxiatuen auziak pentsaera batzuk mugiarazi ditu, bihotz batzuk”, azaldu du Assumptak. Hots, jendeak elkartasunerako jarrera irekiagoa dauka. Krisi honetatik aukera berriak sortzearen garrantzia azpimarratu du: “Errefuxiatuen arazoa salatu behar dugu, baina erakutsi behar dugu hemen ere kasuak daudela, sistema beretik datozenak”.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura aniztasuna
Soka izan

Abenduaren 18an migratzaileen nazioarteko eguna ospatzen da. Iaz Bilboko Alhondigan ekitaldi instituzionala egin zen eragile sozialekin batera, eta ni parte hartzera gonbidatu ninduten. Aukera ezin hobea izan nuen han sortzaile berriak ezagutzeko eta, batez ere, Miren Agur... [+]


Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


Borderline Fabrika
Arteetatik komunitate arteko nahasketaz gozatzeko gunea

Tarte luze batez espazioa eraldatzen ibili ondoren, azkenik, 2021eko martxoan zabaldu zuten Borderline Fabrika; Hendaiako geltokiaren albo batean dagoen "lan egin eta topatzeko lekua". Proiektua ezagutzeko asmoz, bertako kide eta bultzatzaile den Ander Fernandezekin... [+]


“Ileapaindegi honetan inor ez da ilegala”

GureHaizeak Donostiako Gros auzoan irekiko duten ileapaindegi komunitarioa da. Bost lagunek abiatutako proiektua da, baina kultura desberdinak elkartuko dituen eta auzoan sustraituko den proiektua izatea nahi dute.


“Ongi etorri eskolara” programa
Nola utzi bizkarra emateari

Dorleta Mikeok esango digu elkarrekin baina nahastu gabe bizi garela, ez dagoela bizikidetzarik bertakoen eta beste jatorri batzuetatik etorritako familien artean. Mikeo eta Lola Boluda Donostiako Egia auzoan, Aitor ikastolako jolastokian, abiaburua izan zuen egitasmoa garatzen... [+]


Rosario Palomino, Peruko katalana
“Kanpotarrari gaztelaniaz egiten badiogu, esaten ari gatzaizkio katalanak ez duela garrantzirik”

Rosario Palomino Liman (Peru) jaio zen eta 30 urtetik gora daramatza Bartzelonan bizitzen. Katalanez erraz egiten du, eta hala ere, katalan hiztunek gaztelaniaz egiten diote, kanpotar itxura duelako. Badaki errespetuaren izenean egiten diotela gaztelaniaz, baina bera... [+]


Euskal Herriaren koloreez

Eskerrak euria iritsi den azkenean: nola eutsi hain berde, bestela, Euskal Herriari…!”, diote. Eta badu egiatik. Baina gure amaren herrian teila-kolore iluna hartzen du lurrak euria egiten duenean, oso argi ez balego bezala zer dagoen zerez eginda: teilak lurrez ala... [+]


Elkartu ezinaz
Egoera larria? Norentzat da egoera larria? Nori axola zaio ba? 2018ko azterketa, ikerketa eta inkestek euskalduna bere kulturgintzari bizkarra emanda bizi dela frogatuta, nori inporta zaio?

Zenbat kostatzen zaigun elkartzea bota zidan lagunak, eguna argitu berritan,... [+]


Bizilagunak: “Aurreiritziak eta estigmak hausteko” bazkariak

Azaroaren 17an Bizilagunak egitasmoa antolatuko dute. Etorkinak, errefuxiatuak eta bertoko familiak bazkaltzeko elkartuko dira Araban –Bizkaian eta Gipuzkoan ere antolatuko da egitasmoa–. Nazioarteko kultura desberdinetik etorritako jendeen arteko egun berezi honek... [+]


2019-09-11 | Aiaraldea |
“Munduko emakumeen janak Aiaraldean” antolatuko dute lehenbizikoz, kulturartekotasuna eta ahizpatasuna saretzeko

Aiaraldea Ekintzen Faktoriako feminismo lantaldeak "Munduko emakumeen janak Aiaraldean" dinamika abiatu du. Ostiralean egingo dute aurkezpena Amurrioko Kultura Etxean, 18:00etan.


Eguneraketa berriak daude