Lehia tinkoa Jaureguy abertzalearen eta Elhorga eskuin-zentristaren artean, Senpereko bigarren itzuliaren bezperan

  • Otsailaren 19an iragandako lehen itzulian nagusitu da zentro-eskuineko hautagaia –Bernard Elhorga–; abertzaleen eta dimititu zuten hautetsien hautagaitza –Christophe Jaureguy– bigarren sailkatu da, bakarrik 35 bozen aldearekin. Orain arteko auzapez Dominique Idiart azken kokatu da, 2020an baino 280 boz gutxiago jasoz.

Zentro-esuineko Bernard Elhorga nagusitu da lehen itzulian. Argazkia: Euskal Irratiak

2023ko otsailaren 23an - 11:46

Herriko kontseiluko hamazazpi hautetsik dimisioa eman ondoren, berriz osatu beharra dute herriko kontseilua senpertarrek. Igande honetan argituko da auzapezaren aurpegia, eta hortik inguruan izanen duen herriko kontseiluaren osaketa. Orain arte auzapez izandako Dominique Idiartek ez du erraza bidea: azken atera da otsailaren 19ko lehen itzulian,  891 boz erdietsita –2020ko lehen itzulian garaile izan zenean 1.171 boz eskuratu zituen–. Aldi honetan, abertzaleez gain, Idiarten sostengatzaile izandako andanak ez dio beraz botoa bideratu.

Hain zuzen, Christophe Jaureguy hautagai duen Hats Berri zerrenda atera da bigarren, 1.080 boz jasoz. Jaureguyren zerrenda abertzaleez osatua da, baita dimisioa eman duten gehiengoko hautetsi ohiez ere. 2020an 474 boto eskuratu zituen Senpere Bai hautagaitza ezkertiar eta abertzaleak eta ez ziren bigarren itzulira aurkeztu, Idiarti juntatzeko hautu estrategikoa eginik. Elkarlanarekin ez zuten asmatu, ordea, eta iazko udazkenean zapartatu zen herriko krisi politikoa.

Zentro-eskuina lehen

Bernard Elhorga buru duen ‘Agir pour Saint-Pee’ zerrendak –zentro-eskuinak– lortu du babes gehien lehen itzulian, 1.115 bozekin –2020an zentro-eskuinak egindakoa baino 77 gutiago–.

Gehiengoa osatzen zutenentzako arriskua begibistakoa zen: zatiketak eskuinari mesede egitea. Baina Hats Berri zerrenda biziki hurbil du –35 boto– eta ikusteke dago bigarren itzulian zer eginen duten lehen itzulian auzapez ohiarentzat bozkatu dutenek. Hain zuzen, hain da afera tinko, non eta azken indarra izanik boto estrategikoa eginen duen bat baino gehiagok: zentro-eskuina ala ezkerra. Dena dela, lehen itzulian bozkatu ez dutenak mobilizatzea dute hiru hautagaiek helburu. %43koa izan da partehartzea otsailaren 19ko lehen itzulian.

Bozketa horiek iaz bideraturiko dimisioen eraginez daude antolaturik. Gehiengoko hamar hautetsik urrian utzi zuten kargua, eta abenduan, berriz, oposizioko beste zazpik. "Udalaren kudeaketak eskatzen du informazioan gardentasuna egotea eta hautetsi guztiekin elkarrizketa baketsuak edukitzea", adierazi zuten oposizioko hautetsiek beraien dimisioa azaltzeko orduan. Dominique Idiart auzapezaren kudeaketari egin kritika da krisi politikoaren oinarrian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ipar EH-ko politika
2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


2024-12-17 | Euskal Irratiak
Pantxoa Bimboire
“Lantegirik gabe ez dugu Euskal Herririk eraikiko”

Pantxoa Bimboire Haritxelar, Ipar Euskal Herriko Eusko Alderdi Jeltzaleko arduradun berria da azarotik. Ipar Euskal Herriko ekonomia munduko pertsona ezaguna da.


Autonomia, urrats berria

EHBaik Autonomia estatutu baterako proposamena prestatu du, gure nazioaren burujabetza osorako bidean etapa gisa.


2024-12-10 | Euskal Irratiak
Karrikako publizitatea mugatzeko deia Elkargoari

«Argizko idazkun digitalak debekatu» lelopean, Aturri aldeko Stop Pub kolektiboak bederatzi proposamen plazaratu ditu, Tokiko Publizitatearen Araudia eztabaidan delarik momentu honetan.


2024-10-02 | Leire Ibar
Baxoan ahozko proba euskaraz egiteko eskubidea bermatu zuten irakasleak, ikerketapean

Uda aurretik, irakasle talde batek ekimen bat jarri zuen martxan ikasleek proba euskaraz erantzun ahal izateko. Kazetak adierazi duenaren arabera, orain gertatutakoa ikertzeko prozesua zabalik dago.

 


Miarritzeko auzapez ohi Didier Borotra zendu da

Politikari zentrista ezaguna, 1986tik 1991ra Departamendu kontseilari izan zen, 1991tik 2014ra Miarritzeko alkate eta Frantziako senatari 1992tik 2011ra. 86 urte zituela zendu da abuztuaren 21ean, infartu baten ondorioz.

 


Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


2024-07-08 | Pauline Guelle
Analisia
Hesi istorio

Nork aurreikusten ahal zuen 2024an Peio Dufau –Marie Heguy-Urain duelarik ordezko–  EH Baiko hautagaia, diputatu izanen zela? Eskuin muturraren kontrako kanpainak eta estrategiak funtzionatu du. Ipar Euskal Herriak ez du faxistarik bidaliko Frantziako Asanblea... [+]


Iñaki Echaniz, laugarren barrutiko irabazlea
“Itxaropen haizea dakar Fronte Herritar Berriaren dinamikak”

Iñaki Echanizek irabazi du Zuberoa, Nafarroa Beherea, Hazparne eta Biarnoko zati bat barnebiltzen dituen laugarren hautesbarrutian. 2022an bezala, garaile atera da, ezkerreko Fronte Herritar Berriaren izenean.


Ezkerrak hirukoiztu egin dio aldea ultraeskuinari Ipar Euskal Herrian

Ekainaren 30ean, lehen itzulian, 11.000 boto eskas gehiago lortu zituen Fronte Herritar Berria koalizioak Batasun Nazionalaren aldean. Orain, 30.000 boz atera dizkio. Parisera joango diren hiru hautesbarrutietako ordezkariak Fronte Herritar Berrikoak izanen dira.


2024-06-30 | Estitxu Eizagirre
Laugarren barrutian: Fronte Popular Berriko Iñaki Etxaniz irabazle, eta eskuin muturra bigarren lehen aldiz

Nafarroa Behereko zati bat, Zuberoa eta Biarnoko zati bat hartzen dituen laugarren hautesbarrutian %73ko parte-hartzea izan da (Frantziako estatukoa %65,5). Ezkerreko Fronte Popular Berriko Iñaki Etxaniz nagusitu da bozen %38,01ekin. Eskuin muturreko Batasun Nazionaleko... [+]


Ehunka lagun elkartu dira Baionan eskuin muturraren kontra

Sindikatuek eta Alda elkarteak deituta karrikara atera dira herritarrak eskuin muturraren gorakada salatzeko.


2024-06-13 | Euskal Irratiak
Mixel Esteban hautetsi ekologista
“Ekologia ez da modan, gure bozkak alderdi sozialistara joan dira”

Bigarrenetik seigarren postura erori da Berdeen alderdia Ipar Euskal Herrian, Europar legebiltzarreko hauteskundeetan. 2019ko hauteskundeen datuekin alderatuta, 10.000 boz galdu dituzte; hots, %17tik %7ra pasa dira.


Eguneraketa berriak daude