Lehertuko den hurrengo burbuila frackinga ote da?

  • Joan den astean AEBetan argitara eman diren txosten biren arabera, frackingaren zabalkundeak burbuila bat –eta haren eztanda– eragin dezake datozen urteetan. Frackingaz hitz egitean hedabideen arreta, batez ere, teknika horrek sortzen dituen kutsadura arazoei zuzendu zaie, baina “badago are mehatxu larriagoa”, dio Steve Horn kazetariak www.policyimic.com webgunean: “Frackingaren industriak pikutara bidal lezake munduko ekonomia”.


2013ko otsailaren 25ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Gas ez-konbentzional hobia AEBetan.

Zerikusirik ez hainbatek iragartzen duten burujabetza energetikoaren ametsarekin. Ezta ere, sikiera, erregai fosilik gabeko aroranzko trantsizio ordenatu batekin ere.

Txosten horietako batek izenburu ezin esanguratsuagoa du: Drill, baby, drill. Alegia: zulatu, laztana, zulatu. Egileak, David Hughes geologoak, honela laburbildu du bertan esandakoa: “Ustez, erregai fosilen ekoizpenean izandako aurrerapenek –arbel-gasari eta arbel-petrolioari dagokienez batik bat– energi oparotasun aro bat dakarkigute, are AEBentzat independentzia energetikoa. Alabaina, Ipar Amerikan baliabideon produkzioa nolakoa izan den, eta haren muga ekonomiko, geologiko eta ingurumenezkoak zeintzuk izan diren osoki aztertuta, ikusten da itxaropen horiek, ezinbestean, ez direla beteko”. Arrazoi bi aipatzen ditu Hughesek horretarako. Alde batetik, ustiatu diren arbel-gas hobiak, orain arte, oso azkar agortu dira, eta horiek ziren hobi onenak; ez da espero hobeak aurkituko direnik. Bigarrenik, bestelako erregai ez-konbentzionalen (hareetako petrolioa, ur sakonetako petrolioa…) tegiak handiak badira ere, gaur-gaurkoz baliabide handiegiak behar dira horiek modu egokian ustiatzeko. Hots, ezinezkoa da erregai horiek merkaturatzea, gauden-gaudenean.

Deborah Rogers finantza-analistak idatzi du bigarren txostena: Shale gas and Wall Street (Arbel-gasa eta Wall Street). Hona hemen bere azterketaren zenbait ondorio:

- Wall Streetek arbel-gasa lortzeko neurrigabeko zulaketak sustatu zituen. Ondorioetako bat izan zen prezioak ekoizpen-kostua baino txikiagoak izatea.

- Arbel-gas eta petrolio erreserbak benetan direnak baino askoz handiagotzat jo dira. Kasurik onenean, benetan dagoenaren bi halako dagoela estimatu da; txarrenean, lauzpabost aldiz gehiago.

- Gas naturalaren prezioa murriztu egin da, hein handi batean, gainprodukzioaren erruz. Horren helburua finantza-analisten helburuak betearaztea zen. (Ez legoke sobera gogoraraztea zein den Rogersen txostenaren azpititulua: Antolatua izan da gas naturalaren prezioaren beherakada?).

- Nahitaezkoa da eskistoaren benetako balioa neurtzea. Gaur egungo politikak produkzio-aurreikuspen baikorregietan oinarrituta daude.

Labur esanda: frackingari –eta erregai ez-konbentzionalak ustiatzeko beste edozein teknikari– eman nahi zaion bultzadaren atzean espekulazio hutsa legoke, taxuzko analisi geologiko batek esaten baitigu erregai horiek ez direla izango gure energia beharrak asetzeko behar ditugun soluzio magikoa. Beste eztabaida  bat da frackingak eragiten duen kutsadurarena. Eta haren aldeko apustua noraino den galga klima aldaketaren aurkako borrokan. Eta agian ez ote behar genukeen, lehenbizi, gure energia beharrak zeintzuk diren hobeto finkatu.

[Unai Brearen Mundua ez da biribila blogetik hartutako artikulua]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frackingaren arriskua
AEBetako Greenpeace desagerraraz dezake Dakota Access oliobidearen enpresak jarritako salaketak

900 milioi inguru eskatzen dizkio Energy Transfer Partners enpresak AEBetako Greenpeace erakunde ekologistari, 2016 eta 2017an oliobidearen aurkako protestetan kalteak eragin izana leporatuta. “Epaiketa honetan porrot eginez gero, Greenpeace justizia klimatikoaren aldeko... [+]


Gas naturalaren dilema Herbehereetan: prest gaude Groningen hobia ixteko?

Energia krisiarekin Herbehereetan bidegurutze bat sortu zaie: munduko gas natural hobi handienetako bat itxi, aurreikusita zegoen bezala, edo irekita mantendu Europaren presioei men eginez? Eskueran ditugun energia iturri oparoak aprobetxatzeak nolabaiteko kalteak onartzea... [+]


2021-08-27 | Arabako Alea
Gasteizen gasa esploratzeko helegiteari eutsi dio Eusko Jaurlaritzak

Armentia-2 putzuan gasa esploratzeari uko egingo ziola ofizialki iragarri eta bost hilabetera, Eusko Jaurlaritzak ez du atzera bota Gasteizko Udalaren erabakiaren aurkako helegitea. EH Bilduk eta Eguzkik bertan behera uzteko eskatu diote.


“Fracking” gasa dator, erregai fosil zikin eta suntsitzailea
Komunikabide handi batzuek saldu dutenez, teknologia berriei esker orain arte baino gas natural askoz gehiago edukiko dugu erregai. “Iraultza isila” ei dakar. Aldiz, gas “berri” hori idokitzen ari diren lekuetan ikasi dute gas berria eskuratzea ez dela... [+]

2020-12-23 | Z. Oleaga
Armentia-2 putzuan gasa dagoen ikertzeko baimena ukatu du Gasteizko Udalak

Udal teknikariek ebatzi dute Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak (HAPO) ez duela baimentzen gasa dagoen ikertzeko zundaketarik egitea. EAEko Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak zabalik utzi du helegitea aurkezteko aukera.


2020ko uda hartan COVID-19a zabaldu zen, klima zoratu... eta fracking-ak porrot egin zuen

COVID-19ak eragindako anabasaren zalapartak eta klimaren aldaketak hedabideetan uzten dituen irudi beldurgarri bezain espektakularrek estalita, gutxi hitz egiten da petrolioaren krisiaz, tartean fracking-aren gainbeheraz. Bestela esanda, herritarrak ari daitezkeela eztabaidan... [+]


PODCAST #19 | TioBad hil dute, frackingaren eta ustelkeriaren aurkako koblakaria

Rapero ezaguna zen TíoBad gaztea Sayula de Aleman (Veracruz, Mexiko) herrian eta haren oihartzuna askoz urrunago ere heldu zen, Mexikon Barrena AEBetaraino. Bertsotan salatzen zituen narkotrafikatzaileekin elkar hartzen duten agintariak, kazetari eta ekintzaileen... [+]


2019-12-19 | Z. Oleaga
Frackinga berpizteko arriskuaz eta Euskal Herriko erakundeen erantzukizunaz ohartarazi du Fracking Ez mugimenduak

Euskadiko Hidrokarburoak (SHESA) enpresa publikoak Espainiako Ingurumen Ministerioaren oniritzia jaso du Armentia 2 putzuan lanak hasteko. Zulaketak egiteko baimena eskuratzea Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren ardura dela adierazi du Fracking... [+]


2019-11-27 | Hala Bedi
Gasteizen gasa erauzteko baimena eman du Espainiako Gobernuak

Espainiako Biodibertsitaterako eta Ingurumen Kalitaterako Zuzendaritza Nagusiak egindako ingurumen-inpaktuaren azterlana aldekoa izan da Armentia-2 putzuan gasa erauzteko, txostenaren arabera zundak ingurunean ez baitu ondorio kaltegarririk eragingo. Horrenbestez, Espainiako... [+]


110 urteko espetxe eskaera AEBetan oliobide baten aurka sabotaiak aitortu zituzten bi ekintzaileentzat

Dacota Access oliobideari sabotaiak egin izana aitortu zuten bi ekintzaileren aurka 110 urte arteko espetxea eta ehunka milaka dolarreko zigorra eskatu dute. Azken hamarkadetan ingurumenarekin loturiko ekintzaileei eskatu zaien zigorrik gogorrenak dira, The Intercept... [+]


2019-04-26 | Jon Torner Zabala
Frackingaren aurkako ekintzaileentzat, Ineos (Sky) txirrindulari taldearen jabea “deabrua” da

Sky txirrindulari talde britainiarra INEOS konpainia petrokimikoak erosi duela-eta, haserrea agertu du hainbat talde ekologistak, frackingaren aurkako kolektiboek tartean. Yorkshireko Itzulian protestak egingo dituztela iragarri dute.


2019-03-25 | ARGIA
2017ko ‘Pohang’ lurrikara frackingak eragin zuela aitortu du Hego Koreako gobernuak

2017ko azaroaren 13ean Koreako hainbat herri –tartean izena ematen diona– kaltetu zituen Pohang lurrikara bertan erregaiak fracking bidez erauzteko teknikak esperimentatzen dituen estazio geotermiko batek eragin zuela aitortu du herrialdeko gobernuak, gertakizuna... [+]


2019-03-22 | ARGIA
Fracking eta petroleo zulaketak gelditu ditu epaile batek AEBetan, klima aldaketa aipatuz lehen aldiz

AEBetako epaitegi federal batek behin-behinetan gelditu egin ditu gasa eta petroleoa produzitzeko zulaketak 121.000 hektareako eremuan, Wyoming estatuko lur federaletan. Epaiak lehen aldiz aipatzen du Barne Sailak lizitazioa onartu zuenean ez zuela kontutan hartu jarduera hauek... [+]


Langileek sortzen duten aberastasunaren ia %40 enpresarien poltsikora doa

Orkestraren azken txostenak hainbat datu azpimarragarri dakartza enplegu munduari buruz; bestetik, Bizkaiko ekitaldi eta negozio erraldoi handiei lupa jarriko diegu, Pello Zubiria Argiako kazetariak frackingaren egoera EAEn aztertu du.


Eguneraketa berriak daude