Lehenengo fasea amaituta, zehaztu dira 2020ko Bardoetako finalaurrekoak

  • Otsailaren 14an jokatu ziren lehen faseko azken hiru saioak, Lesakan, Leitzan eta Otsagabian. Horiek igarota, ondoko sei taldeek eskuratu dute toki bat finalaurrekoetan: 'Bertsonautak' (Malerreka), 'Arranopola' (Lesaka), 'Atekaberts komeni' (Leitza), 'Lamixene' (Bera), 'Hego haizea' (Barañain) eta 'Sakaña' (Sakana). Otsailaren 29an abiatuko da finalaurrekoetako fasea.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2020ko otsailaren 17an - 12:58
Arranopola eta Bertsopiztiak taldeetako kideak, otsailaren 14an, Lesakako saioa bukatutakoan. Argazkia: Bertsozale.eus.

Hamahiru saio jokatuta, amaitu da 2020ko Bardoetako lehenbiziko fasea, eta argitu dira honezkero finalaurrekoetara sailkatutako taldeen izenak. Otsailaren 14an jokatu ziren lehen faseko azken hiru saioak, Lesakan, Leitzan eta Otsagabian, eta horiek bukatutakoan argitu zen emaitza. Gauzak horrela, Malerrekako Bertsonautak (A multzoko irabazlea), Lesakako Arranopola (B multzoko irabazlea), Leitzako Atekaberts komeni (C multzoko irabazlea), Berako Lamixene (D multzoko irabazlea), Barañaingo Hego Haizea (A,B eta C multzoetako bigarren sailkatuetan onena) eta Sakanako Sakaña (D multzoko bigarrena) izango dira finalaurrekoetan kantatuko dutenak.

Lesakan jokatu zen lehen saioa, herriko Arranopola eta Barañaingo Bertsopiztiak taldeen artean, Arrano Elkartean, eta giro onean. Bigarren puntua eskuratuta, hurrengo faserako sailkapena ziurtatu zuen etxeko taldeak. Antzera gertatu zen Leitzako Atekabeltz Gaztetxeko saioan ere, bertako Atekaberts komeni eta Barañaingo Hego Haizea taldeen arteko saioan. Leitzarrek saioa irabazi eta bigarren puntua lortu zuten, sailkapena bermatuz. Hego Haizea taldekoak, dena den, ez ziren esku hutsik joan, sailkapena ere lortu baitute, A, B eta C multzoetako bigarren sailkatu onena gisara.

Otsagabian jokatu zen otsailaren 14ko azken saioa, bertako Gartxot Elkartean. Herri horretan erroak dituen Amortziaren eliobak taldea eta Sakanako Sakaña izan ziren bertan kantuan. Lehenbizikoek irabazi zuten saioa, eta hain justu, faseko sailkapenean berdinketa eman zen bi talde horien artean. Desenpaterako irizpideak behin ezarrita, Sakanakoentzat da finalaurrekoetarako txartela.

Finalaurrekoak, sei saiotan

Hiru kanporaketa izango dira finalaurrekoetan, joan-itzuliko formatuan. Guztira, beraz, sei saio izango dira, ondorengo herrietan: Tuteran (otsailak 29), Anizen (otsailak 29), Atarrabian (martxoak 6), Tafallan (martxoak 7), Goizuetan (martxoak 14) eta Jaunsaratsen (martxoak 14). Lehen aldiz, finalaurrekoak ez dira jokatuko parte hartzen duten taldeen herrietan, baizik eta beste sei herrietan. Modu horretan, Bardoak egitasmoa eta bertsolaritza ahalik eta Nafarroako bazter gehienetara eraman nahi du Nafarroako Bertsozale Elkarteak.

Behin sailkapena argituta, horrela gelditu da finalaurrekoetako koadroa:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bardoak Nafarroako taldekako txapelketa
2020-10-19 | Bertsozale.eus
Malerreka-Baztango “Bertsonautak” taldea aurtengo Bardoetako txapeldun

Lizarra Ikastolako aretoan jokatu da finala urriaren 17an, giro beroan; aforoa mugatzeko neurrien ondorioz, 100 lagun bildu dira ekitaldian. Berako "Lamixene", Malerreka-Baztango "Bertsonautak" eta Leitzako "Atekaberts komeni" taldeak aritu dira... [+]


2020-10-05 | Bertsozale.eus
Malerreka, Bera eta Leitzako taldeek jokatuko dute finala Lizarran

Goizuetan eta Jauntsaratsen urriaren 2an egindako finalaurrekoetan, sailkapena eskuratu dute Malerrekako "Bertsonautak" eta Berako "Lamixene" taldeek, hurrenez hurren. Haiekin batera, Leitzako "Atekaberts komeni" taldea ere izanen da urriaren 17an... [+]


2020-03-11 | Bertsozale.eus
Leitzarrak dira lehen finalistak eta asteburu honetan jokatuko dira azken finalaurrekoak

Atarrabian martxoaren 6an saioa irabazita sartu da Leitzako "Atekabets komeni" taldea Bardoetako finalean. Martxoaren 7an, Tafallan, finalera sartzeko lehen urratsa eman zuen Berako "Lamixene" taldeak ere. Heldu den asteburuan Jauntsarats eta Goizuetako... [+]


2020-02-12 | Bertsozale.eus
Berako Lamixene eta Malerrekako Bertsonautak taldeak finalaurrekoetara

Elgorriagan, Lizarran, Barañainen eta Iruñean jokatu dira Bardoak Nafarroako taldekako bertso txapelketako bigarren asteburuko saioak, bost guztira. Lehenbiziko faseko azken asteburu baten faltan, bi taldek finalaurrekoetarako sailkapen zuzena lortu dute.


2020-02-07 | Arrosa Sarea
Ander Perez (Nafarroako Bertsozale Elkartea)
“Bardoak bertsozale eta ez hain bertsozale direnentzat dira gustagarri”

Hasi dira 2020ko Bardoak, Nafarroako Taldekako Bertsolari Txapelketa. Egitasmoaren inguruan aritu gara, eta baita aurtengo edizioaren inguruan ere, Nafarroako Bertsozale elkarteko Ander Perezekin hitz egin dugu.


2020-02-04 | Bertsozale.eus
Bost saio eta 200 entzuletik gora Bardoetako lehen asteburuan

Etxarrin, Txantrean, Iturmendin, Erron eta Beran jokatu dira taldekako txapelketako lehenbiziko saioak, otsaileko lehen asteburuan. 'Larraun da Araitz. Bi dozena', 'Hego haizea', 'Sakaña', 'Arranopola' eta 'Lamixene' izan dira talde... [+]


Eguneraketa berriak daude