Eusko Jaurlaritzak “Noticias” taldeko hedabideei egindako ustezko ordainketengatik inputatu dute lehendakariaren komunikazio zuzendari Iñaki Bernardo. “Momentuz” kargua uztea erabaki du, otsailean epailearen aurrean deklaratu arte.
Kasuaren pizgarria Gorka Manerio UPDko legebiltzarkideak jarritako salaketa izan da. Maneiroren arabera, Jaurlaritzak 230.000 euro inguru ordaindu dizkie "bere inguruko" hedabideei –salaketan Noticias taldeko Deia, Noticias de Gipuzkoa, Noticias de Alava eta Onda Vasca aipatzen dira– haren aldeko informazioak argitaratzearren. Bere esanetan, Jaurlaritzak diru hori publizitatea argitaratzeko ordaindu zien, baina ordaindutakoa ez zen publizitate bezala agertu, “albiste moduan baizik” –elkarrizketa, erreportaje eta mahai inguruak aipatzen ditu–.
Gasteizko Instrukzio Epaitegiko magistratuak bere autoan azaldu du salaturiko jazoeren atzean diru publikoaren erabilera okerra, kontratazio iruzurra eta prebarikazio delituak egon litezkeela. Bestalde, epaileak Jaurlaritzari eginiko ordainketei buruzko froga dokumentalak eskatu dizkio.
Autoan Segurtasun, Enplegu, Hezkuntza, Justizia, Ingurumen eta Administrazio departamentuak aipatzen dira, baina Maneiroren esanetan, “beste sail batzuk ere inplikaturik daude”. Legebiltzarkidearen aburuz, Jaurlaritzak diru publikoa bere ildoko hedabideei ordaintzeko erabiltzea “oso larria” da. “Klientelismoaren, lagunkeriaren eta ustelkeriaren borrokan ez gaituzte geldituko”, baieztatu du.
Jaurlaritzak Bernardoren jokamoldea goraipatu du
Epaileak esan du Bernardo erruduntzat jotzeko oraindik ez dagoela “zantzu nabarmenik”. Gobernuko iturriek adierazi dute momentuz “UPDren salaketa bat besterik" ez dela. Horrez gain, Bernardoren portaera goraipatu dute. Euren esanetan, ez zegoen dimititzera beharturik, baina “higiene politiko eta demokratikoagatik” hala egitea erabaki du.
Iñigo Urkulluk, bere aldetik, ukatu egin du “Noticias” taldeko komunikabideei faborezko tratua eman izana eta, era berean, ordainpeko informazio horiek etekin politikoa erdiesteko erabili izana. Zernahi ere, Natalia Gonzalez de Uriartek El Diario kazetan azaldu duenez, Urkulluk onartua du Noticias taldeko hainbat hedabideri 41.500 euro ordaindu dizkietela eta kontratu horiek “zer hobetua” dutela. Ordainketa horietan azkena Gobernuaren Enplegu sailak Deiari bi orriko erreportaje baten truk eginiko 3.500 euroko pagamendua litzateke.
2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).
Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.
Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
“Jaurlaritzak esateko zeukan dena esanda dago txosten horretan” adierazi du asteartean Maria Ubarretxena bozeramaileak, Jaurlaritzak 2019an egindako txostenari erreferentzia eginez. Txosten horretan egiten den kontakizuna “faltsua eta interesatua”... [+]
Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.
Zerk motibatuta bultzatzen da bi ikastetxeren arteko fusioa? Nola uztartu norbere eskola-proiektua, eredua eta ibilbidea ondokoarekin? Zein da bidea bi eskoletako hezkuntza komunitateak ados jartzeko? Zein da Eusko Jaurlaritzaren rola?
Ribabellosan 300 megawatioko gaitasuna duen eskala handiko datu zentroa eraikitzen ari da Merlin Propertiers enpresa madrildarra. Milaka milioi euro ari da gastatzen Iberiar Penintsula osoan, ustez puntako teknologia “jasangarria” duten baina elektro-intentsiboak... [+]
Jokin Aperribay Real Sociedadeko presidenteak azaldu du gertaturikoa “argitzeko” eskatu diola Polizia autonomikoari. Zauritutako Amaia Zabarteren familiak klubari egotzi dio publikoki ez gaitzestea erasoa.
Pobretuak kriminalizatzeko Jaurlaritzaren politika albiste izan da, berriz ere, azaroan. Salaketa anonimorako postontzia sortu du Lanbidek, herritar zintzoek Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten herritar potentzialki iruzurtien “jardun irregularren edozein... [+]
Gogoratzen al duzue? Legebiltzarreko %90ak onartu zuen Hezkuntza Akordioa duela bi mende –barkatu, bi urte–. Ezkerraren biltzarkideen erreakzioa euforiaren eta neurriko gogobetetasunaren artean mugitu zen. Onarturiko dokumentuaren arabera, zentro pribatuek diru... [+]
Epaiketa prozesua abiatu du ostegun honetan gazte antolakundeak. 2023an egindako bi ekimenen ondorioz 290.500 euroko zigor ekonomikoa jarri dio Eusko Jaurlaritzak. Ekonomikoki "ito eta desagerrarazteko" mekanismoa dela salatu du Ernaik.
Lanbidek Diru-sarrera Bermatzeko Errentetako iruzurraren aurkako kanpaina jarri du martxan, eta salaketetarako buzoi anonimoa sortu du. Jaso dituen kritikei erantzunez, adierazi du buzoi hau salaketak eta jakinarazpenak ordenatzeko tresna huts bat dela. Ez du ez klase... [+]
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.