Xiberoots taldeak kontzertuak eman ondotik ditu ateratzen diskoak. Arnasa bezain berezkoa zaio musika Etxekoparri, eta kutsatzeko gaitasuna du.
Musika jotzera taula gainera igoaraz dezake musikaria ez den nornahi. Gaitasun hori du Jon Etxekopar Xiberoots taldeko kantariak (Gotaine-Irabarne, Zuberoa, 1989). Musikaren mareak harrapatzen du beregana hurbiltzen den oro: ezerezetik bigarren diskoaren xendran baitaude jada musikari ez ziren musikariak. Bihar arratsean joko dute, Urruñako Xaia ostatuan (Lapurdi).
Jon? Raul? Nola deituko zaitut?
Jon; Jon da ene izena! Raul lagunek eman didaten izena da, arrailerian. Orain, El Pulpo ere deitzen naute: ileengatik. Kur-kur.
Taldearen izena, Xiberoots, nondik norat?
Pette Saragoien taldekide eta lagunak zuen atzeman. Biltzen ditu bere baitan: Xiberoa, erroak ingelesez roots, eta, roots Jamaikako reggae musika estiloa ere bai.
Xiberootsek non ditu sustraiak?
Jordirekin [Foucher] beste talde batean ari ginen, Jose Replayen, baina enbeia ukan genuen guhauren taldea sortzeko. Hala, lagun zenbait bildu ginen, ez baitezpada musikariak: lehen saioak irudi zuen haurtzaindegi batena! Kur-kur. Erakutsi genien gitarra pixka bat jotzen kanapearen gainean, lasai, ezagutzen ez zutenentzat reggaea maitatzen… Hola hasi ginen a cappella kantu batzuk reggae akordeekin eta bozekin arramoldatzen. Emeki-emeki handitu da, hitzak ere hasi ginen idazten, Manimoi, adibidez.
Maule Muffin diskoa atera zenuten arte.
Errepikak egiten hasi ginen, eta zazpi-zortzi kanturekin jada hasi zitzaizkigun deika kontzertuak emateko. Hola hasi ginen prest izan gabe kontzertuak ematen! Horrek motibatu gintuen gehiago entseatzeko, eta, emeki-emeki, hola gara trebatu. Hiruzpalau urtez kontzertuak eman ondotik, diskoa jalgi genuen. Ez dugu besteek bezala egin: lehenik diskoa eta gero kontzertuak. Baina ez ote da hobe errepikarik gabe ematea, errepikatu bai baina kontzerturik ez ukaitea baino?
Euskal Herria, Zuberoa, Maule… Nongoak zareten argi duzue.
Bai, funtsean kontent baikara hemen bizitzeaz eta erakusteaz. Erakutsi nahi dugu Euskal Herriaren parte garela. Ez dugu nahi kantatu ingelesez edo frantsesez, hemengoak baikara. Gutariko bi zuberotarrak ez izanagatik hemen bizi dira kontent, kultura maite dute.
Geroztik ere kantu berria eta bere bideoklipa atera dituzue: Eia.
Epherra ikastolaren 40. urtebetetzea kari diskoa atera behar zutenez, proiektuan parte hartzera deitu gintuzten. Haurrek parte hartzeko parada ikusi genuen. G7aren kontrako kantua eta bideoklipa ere atera genituen: Flashball, Frantziako Poliziaren arma. Jordi jin baitzen etxerat gaiaz kantu bat egiteko ideiarekin, nik bizpahiru hitz idatzi, eta Pette Etxebarria ere motibatua zenez, bideoklipa egiteko, atera genuen.
Bigarren diskorik jalgitzekotan?
Preseski, pausa bat eginen dugu kantu berri zenbaiten sortzeko. Musikalki denok hobetzen ari baikara. Plazer handia da aldatzea ere. Aldi honetan ez dugu kanturik arramoldatu, gure konposizioak izanen dira denak, nik idatziak. Nahiko genuke udarako kontzertu berria prest izan dadin, eta ondotik diskoa atera. Guk maite dugu egiten ari garena, pentsatzen dut jendeak ere hala eginen duela.
Zuen hitzek zer mezu daramate?
Ez dira zentzurik gabekoak: preso politikoez kantu eder bat izanen da, etorkinez… Musika egitea jadanik ongi da plazer hartzeko, baina kantuek beraien zentzua izanen dute.
Publikoa oso zabala duzue, adin orotako zaleak dituzue.
Amatxi zenbaitek maite dute, bai haien arra haurrek ere! Guk gurea egiten dugu, eta hainbat hobe jendeak maite badu! Plazera da publikoaren erantzun hori ikustea.
R dardarkaria ahoskatzen duzu, zergatik ez frantses guturala?
Bere sonoritatea maite baitut, eta horren gainean jokatzea. Lehengo hemengo euskara ere holakoa baitzen, eta haiek bezala egiteko da. Idaztean kasu ematen dut sonoritateari, hitzak bata bestearen gibeletik erraten baitira zalu-zalu. Maite ditugun reggae edo hip-hop taldeek egiten dutenaz ahal bezainbat hurrantzen gara.
1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]
Obducción de la Amenaza / Zirt Zart (Split-ep)
2024
---------------------------------------------------
Musika panorama erraldoia da, helduezina. Horien artean badira foku guztiak bereganatzen dituzten talde handi gutxi batzuk; horren nahian diharduten beste asko,... [+]
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.
---------------------------------------------------------
Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]
Poliorkêtês
Kerobia
Autoekoiztua, 2025
--------------------------------------------------------
Azken aldian, lerrootan asko nabil hausnartzen musikak izan beharko lukeen “misio historikoaz” eta abarrez. Eta, nolabait, zer egin beharko lukeen... [+]
Ezagutzen duzue Kneecap filma? Oscar sarietarako hautatu zuten. Belfasteko hirukote baten istorioa da. Kneecap Hip Hop talde ezaguna da gaur egun, eta hizkuntzaren aldeko jarrera (gaelikoa) argia dute, IRAren osteko belaunaldiaren gorabeherak kontatzen ditu filmak; drogak eta... [+]
Joan den martxoaren 7an Maurice Ravel, garai guztietako euskal konpositorerik onena, jaio zela 150 urte bete ziren. Eta ARGIAn omenaldia egin zitzaion konpositore horri, Bolero ospetsuak imajinario kolektiboan izan duen eragina gogoratuz.
Kasualitatez, Deutsche Grammophonek... [+]
'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Antifa hardcore
Lee-Kore + Hoben
Autoekoizpena
---------------------------------------------------------
Tamalez ez da ohikoa Arrasaten hardcore kontzertuak egitea, bestelako musika eszenak nagusitzen direlako. Hala bada, joan den larunbatean herriko gazte batzuen... [+]
Hunkituta eta ilusioz egin dut Iruñetik Oronozerako bidea. Maite dut Olaia entzutea, baita hizketan ere. Herriko farmaziaren ondoan autoa utzi eta balkoitik agurtu naute hark eta bere zakur Arak. Grabagailua martxan jarri aurretik, bueltaxka egin dugu frontoira eta Arak... [+]
Bizitza eztia
Verde Prato
Plan B Records, 2024
--------------------------------------------------------------
Ousmane Sembène zinemagile senegaldar ospetsuari galdetu zioten ea bere pelikulak Europan ulertzen ote ziren. Erantzuna, epikoa: “Izan gaitezen... [+]
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]