Lehen gatazka argazkilaria

  • Eustaquio Berriotxoa argazkilariaren lanari buruzko ikerketa egiten ari da Andoni Lubaki, Urretxuko Udalaren babesarekin. Euskal Herriko lehen gatazka argazkilaria izan zela uste da.

Artikulu hau CC BY-NC-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko urtarrilaren 28an - 13:55
Azken eguneraketa: 15:05
Argazkia: Eustaquio Berriotxoa

Badira ahaztutako gatazkak. 1919an Rif-eko espainiar protektoratuan piztu zena da horietako bat. Independentzia nahi zuten, eta Espainiako armadari aurre egin zioten, Abd-el Krim el Hattabi-k gidatuta. Sekulako triskantzak izan ziren. Goierriko seme askok parte hartu zuten gerra hartan, derrigortuta, baina ezer gutxi dakigu haiei buruz. Asko bertan hilobiratuta daude eta gero eta zailagoa da non dauden jakitea. Apenas dago garai hartako irudirik, argazkigintza oraindik ez baitzen jendartera zabaldu. Gerra hartako argazki gehienak espainiar militarrek ateratakoak dira, baina 2016an, Urretxuko seme batek ateratako 138 argazki azaldu ziren. Urretxuko Udalak, irudi horien balioa ikusita, horien inguruko ikerketaren aldeko apustua egin zuen. Ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta San Telmo museoaren babesa ere badu. Udalak proiektu osoari hasiera emango dion ikerketa abian jarri du jada; aldundiak liburu bat argitaratzeko asmoa du eta San Telmo museoak erakusketa antolatu nahi du.

Argazki baliotsu horiek atera zituen urretxuarrak Eustaquio Berriotxoa Elgarresta zuen izena. Berriotxoa 1899a jaio zen eta 1923an bidali zuten Rif-era soldadu. Bere argazki bilduman han egindako argazkien negatiboak azaldu ziren.

Eustaquio Berriotxoa

Material honen agerpena sekulako ezustekoa izan da. Altxor bat aurkitu dela esan daiteke. Izan ere, Berriotxoak soldaduen eguneroko bizitza oso modu zehatzean jaso zuen eta Rif-eko biztanleen argazkiak ere atera zituen. Gainera, irudiak datatuta daude. Negatiboak egoera onean azaltzea mirari bat izan da: glizerinaz eginda daude eta material hori oso ezegonkorra bilakatzen baita denbora pasa ahala.

Negatibo horien aurkikuntzak ikerlan sakon baterako bidea ireki du. Udalak sustatutako ikerketa honen arduraduna Andoni Lubaki urretxuarra da. Eustaquioren anai baten birbiloba da eta berak aurkitu zituen argazkiak. Negatiboak berak garbitu ditu, pairatzen ari ziren degradazio prozesua eteteko. Ondoren, Jose Carlos Urrutia teknikoak digitalizatu egin ditu Donostiako Photogune laborategian. Prozesuak zazpi hilabete iraun du.

Artxibo pertsonal bakarra

Ikerketa jada abian da. Aurkikuntzak hainbat galdera jarri ditu mahaiaren gainean. Izan ere, Rif-eko gerrari buruzko artxibo pertsonal bakarra dela uste da. Defentsa ministerioak militarren argazki ugari ditu, Espainiako gobernuak kontratatuko argazkilariek eginak. Baina ez da ezagutzen soldadu arrunt batek beretzat egindako beste argazki sortarik. Hortaz, aurkikuntzak Estatu mailako ikerketa eskatzen du.

Lubakik garai hura eta erabilitako argazkigintza teknika ondo ezagutzen duten hainbat adituren iritziak jaso behar ditu: Silvia Omedes, Photographic Social Vision fundazioko lehendakaria; Juan Manuel Castro Prieto, garai hartako tekniketan eta errestaurazioetan aditua eta 2018ko Espainiako Argazkigintza Sari Nazionalaren irabazlea eta Antonio Sebastian Hernandez Gutierrez, Las Palmas de Gran Canariako unibertsitateko irakaslea eta Rif-eko gerran egindako argazkiei buruzko ikerketa sakonenaren egilea.

Baina historia eta teknika ikertzeaz gain, Eustaquioren bizitzari buruzko informazioa ere bilatuko da. Zergatik joan zen gerrara zegokiona baino urte batzuk beranduago? Bere aita Urretxuko alkatea zen eta semea soldadutzatik libratzen saiatu zen. Zergatik eraman zuen argazki kamera bat? Garai hartan argazki kamerak luxu bat ziren eta edonork ez zekien erabiltzen. Nondik atera zuen hemen batere arrunta ez zen Alemaniako kamera berritzaile hori? Zergatik atera zituen atera zituen argazkiak? Zergatik zeuden ezkutatuta argazkietako batzuk?

Ingeniari bikaina ere bai

Berriotxoa Euskal Herriko lehen gatazka argazkilaria izan zen. Ez da bera baino lehenago aritutako inor ezagutzen. Rif-en argazkilari bezala egin zuen lana sekulakoa izan zen, baina handik itzuli zenean egindakoa ere aipatzekoa da. 1958an Espainiako Ingeniaritza Sari Nazionala irabazi zuen, Valentzia hirian egindako lanari esker. Valentziak Berriotxoari zor dio egun duen itxura: egungo Valentzia Turia ibaiaren desbideratzearen ondorioa da eta desbideratze hori urretxuarrak planifikatu zuen.

Andoni Lubaki oso ilusionatuta dago. Ez da harritzekoa, gatazka argazkilaria baita lanbidez. «Familiako lehen gatazka argazkilaria nintzela usten nuen eta ni baino lehenago beste bat aritu zela jakin dut! Benetako bokazioa zuen. Nola lortu zuen mairuen argazkiak ateratzea? Nola lortu zuen militarrek baimenduko ez lituzketen argazkiak ateratzea? Gainera, kamara hori erabiltzea ez da batere erraza eta ezin da ezkutuan argazkirik atera. Adituek argazkiak oso onak direla esan didate».

Honek guztiak Rif-eko gerrara bidali zituzten urretxuarrak omentzeko balio izatea ere nahi du. «Badirudi memoria historikoa gerra zibilean hasten dela, baina gerra hau foruak deuseztatu ondoren izan zen eta euskaldun asko bidali zituzten. Gazte asko hil ziren. Hildako urretxuarrak hamalau izan zirela uste dut». Urretxuko Udalari eskerrak eman dizkio proiektuaren aldeko apustua egiteagatik.

Argazki gehiago jatorrizko argitalpenean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argazkilaritza
Wikipediako 2023ko argazki onenak: naturako argazki ikusgarriak nagusi

Wikimedia Commons-en biltzen dira Wikipedian erabiltzen diren lizentzia libreko fitxategiak: irudiak, argazkiak, audioak, bideoak… Une honetan 110 milioi fitxategiko bilduma erraldoia osatzen dute. 2006an hasi ziren urteko argazki onenak aukeratzen. 2023koak hautatu berri... [+]


Juan Luis Goenaga artista zendu da, 74 urterekin

Donostian jaioa, urte mordoxka bat Alkizan eman zituen bizitzen, baserri batean. Inguratzen zuen naturak lilura sortzen zion. Margolari gisa egin da ezagun, nagusiki.


‘Denbora geldirik dagoen lekua’: Wiki Loves Monuments 2023 lehiaketaren irabazleak

2023ko Wiki Loves Monuments argazki lehiaketako hamabost irabazleak iragarri dituzte. Wikipediaren atzean dagoen Wikimedia Fundazioak urtero antolatzen du eta munduko argazki lehiaketa handiena da. Iaz 46 herrialdetako 4.700 argazkilarik parte hartu zuten, lizentzia libreak... [+]


Eulalia Abaitua, emakumeei begiratu zien argazkilaria

Euskal Herrian argazkigintzan emakume aitzindaria izan zen Eulalia Abaitua Allende-Salazar (Bilbo, 1853 – Bilbo, 1943). XX. mendeko euskal gizartea erakusten digute berak eginiko argazkiek: eguneroko jardunak, lanbideak, jaiak... jaso zituen. Emakume baten begiradak... [+]


Isabel Azkarateren lana, tabkle
Kliska bakarreko argazkilaria

Donostiako Maria Cristina Hoteleko sarrerako eskaileretan dozenaka argazkilari elkar kolpatzen dira, argazki eta bideo kamerak eta objektibo eta lenteak daramatzaten zorroekin kargatuta. Jende multzoaren erdian emakume bakarra ageri da taldean. Ilea solte darama eta kamerarik ez... [+]


Cristina Chiquín Rodríguez, argazkilari eta kazetari guatemaldarra
“Emakumeen kontrako bortizkeria da uzten ez den arma bakarra”

Cristina Chiquín Rodríguez argazkien bidez komunikatzen da: zer da emakume guatemaldarra izatea? Horren bilaketan datza Bilboko Bira kulturgunean aurkeztu duen erakusketak, La búsqueda (Bilaketa), izen bereko liburuaren lagin bat. Lagun Artean GKEaren bidez... [+]


2023-08-29
Gabrielle Duplantier (argazkilaria):
“Argazkiekin ez nabil errealitatea harrapatzeko bilaketa batean”

Gabrielle Duplantier argazkilariarekin elkartu gara Baionan, Aturri bazterreko terraza batean. Esku artean erakusketarik ala liburu berririk ez duela, elkarrizketa zertaz izango den galdetu dio kazetariari, zehaztuz gainera argazki guti egiten duen bizi fase batean dela. Espazio... [+]


2023-08-01 | Alfons Rodríguez
Klima larrialdi globala iruditan
Urtze Aroa

Alfons Rodríguezek hogei urte daramatza mundu osoan klima larrialdiaren ondorioak argazkitan jasotzen, The Melting Age (Urtze Aroa) proiektuaren barruan. Zuri beltzeko irudiokin, zerbait egin beharraz ohartarazi nahi du argazkilariak.


2023-06-01 | ARGIA
ARGIAko argazkilari kolaboratzaileen sarean parte hartu nahi duzu?

Argazkilarien kolaborazioa oso garrantzitsua izan da beti kazetaritzan, eta ARGIAk sare sendoa osatu nahi du Euskal Herri osoan zehar, han eta hemen egiten ditugun elkarrizketa eta erreportajeetarako. Argazkilari kolaboratzaile gehiagoren bila gabiltza.

 


Pelikula pusketez osatutako irudiak

Artea eta adierazpen artistikoak beti joan dira jendartea baino pauso bat aurrerago. Horregatik, badaude esaten dutenak emakume argazkilari baten lana legitimatzeko eta asimilatzeko ehun urte pasa behar direla, hori baita historiak –sistema patriarkalak– emakume... [+]


‘Francis’ hil eta berrogeita hiru urtera

Zuk beranduxeago irakurriko baduzu ere, irakurle, ekainaren 10 batean idazten ari naiz lerrook. Francis trabesti homosexuala Antonio Caba poliziak tiroz hil eta berrogeita hiru urtera, justuki. LGTBIfobiaren Kontrako Eguna den maiatzaren 17a, Francisen oroimena, eta sexu... [+]


2022-06-14 | Jon Torner Zabala
Iñaki Azanza, txirrindularitza argazkitan
“Ziklismoaren bidez herri baten historia konta daiteke”

Iñaki Azanza ordiziarra 1978an joan zen lehenbizikoz Frantziako Tourra ikustera. Zenbat milaka argazki atera ote ditu ordutik! Pasioz bizi du txirrindularitza. Agian horregatik, mina eragiten dio hemen inguruko lasterketen patuak. “Etxeko karrerak zaindu egin behar... [+]


Eguneraketa berriak daude