Bake akordio berria sinatu zuten Kolonbiako Gobernuak eta FARC-EP gerrillak azaroaren 12an La Habanan. Erreferendumean ezezkoaren alde egin zuten herritarren proposamenak entzun eta hainbat aldaketa egin dituzte, komunikatu bateratuan azaldu dutenez.
Kolonbiako presidente Juan Manuel Santosen esanetan zuzenketak egin behar izan dizkiote lehen itunari, baina haren oinarriak aldatu gabe. Urriaren 2an ezezkoaren alde egin zuten herritarren ehuneko handi bat baiezkora gerturatu nahi dute bi aldeek.
Humberto De la Calle gobernuko delegazioko buruak ezezkoaren aldekoek emaniko proposamenak aztertzeko ehun ordu inguruko lana egin behar izan dutela azaldu zuen. 500 proposamen baino gehiago landu zituzten akordioa berria osatzeko, 57 azpiataletan banatuak. Horietatik 56tan lortu zuten akordio batera iristea. FARCen esanetan, ezezkoaren aldekoen eskakizunen %65a bete dute, “hasieran jarririko marrak igaroaz”.
FARCeko delegazioko buru Ivan Marquezek “lan zail baina emankor” gisa definitu du negoziaketa. “Ezetzak bost urteko lana arriskuan jarri ostean, milioika herritarren zorionez, bakeak bere bidea jarraitzen du”, adierazi du. Gobernuak ELNrekin abiatu duen akordioak ere bide bera jarraitzea espero du FARCeko kideak.
Bi delegazioek Cubari eskerrak eman nahi izan dizkiote “eginiko lan diplomatiko bikainagatik”, Venezuela, Txile eta Norvegiaren elkartasuna ere eskertu dute.
Aldaketak baietza lortzeko
Trantsiziozko justiziaren inguruan egin dira aldaketa nabarmenenak, Kolonbiako hainbat egunkarik jakinarazi dutenez. Gatazkaren ondorioz eginiko krimenengatik kondenaturiko militarrentzat lege bereziak sortuko dira. Bestalde, landa erreforman, drogen aurkako politika berrian, biktimen erreparazioan eta gatazkaren amaiera egiaztatzean ere aldaketak egin dira.
Oraindik ez dago garbi nola irtengo den aurrera akordio berri hau. Kolonbiako presidenteak hiru bide aipatu zituen: beste erreferendum bat, kongresuaren eta udalen esku uztea erabakia edo galdeketarik egin gabe jarraitzea. Beti ere, ahalik eta azkarren egin beharrekoa dela azpimarratuz zuen, 2018ko hauteskundeetako kanpaina hasi aurretik.
Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]
Kolonbian, FARC gerrilaren disidentzia-talde handienak adierazi du bakerako borondatea adierazi dutela eta Gobernuarekin elkarrizketak abiatuko dituela Norvegian, berak hala proposatuta. Eragile sozialekin eginiko topaketa batzuetan egin du iragarpena.
Kolonbiako presidentetza hartu zuenetik “erabateko bakea” izan du helburu Petrok, eta 2023 urtea su-etena sinatuta hasi dute herrialdean: ELNrekin, FARCeko disidentziekin, eta zenbait talde paramilitarrekin hitzartu dute. Ekaina amaitu arte egongo da indarrean,... [+]
Lehen bilera egin dute ordezkariek Caqueta departamenduan, NBEko eta Norvegiako begiraleekin. “Erabateko bakerako” elkarrizketen bidea ireki dute asteburuan, eta azpimarratu dute beharrezkoa izango dela bi aldeek su-etena errespetatzea bitartean.
Kolonbiak pasa den urtean bizitako eztanda sozialaren erdian argitaratu zuen Alberdaniarekin Freytter elkarteak Confieso que he cumplido con la amistad (Aitortzen dut, laguntasunarekin bete dut). Alberto Pinzón mediku eta militante historikoaren ibilbidea laburbiltzen... [+]
Kolonbia eta Venezuela banatzen dituen mugan, Kolonbiako Arauca estatuan, gerra bortitza piztu da azken hilabeteetan ELNren eta FARCeko disidenteen artean. Baina zer ari da gertatzen? Ideologiaz harago, muga-eremu baten logikatik ulertu behar da gatazka, mugalde estrategikoa... [+]
Hil berri duten Jesus Santrich FARCeko komandante eta bake negoziatzailea ezagutzeko aukera izan nuen 2020ko martxoan. ARGIA izan zen Kolonbiako borroka armatuaren fase berri horretan Santrich komandantea elkarrizketatu zuen munduko lehen komunikabidea, bere kartzelaldia eta... [+]
Venezuelako mugan Kolonbiako Armadak egindako segada batean hil dutela adierazi du FARC-Segunda Marquetalia izeneko taldeak, FARC-EPk bultzatzen duen bake prozesutik aldendu eta gerrila borrokara itzuli den talde armatuak.
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteari eta bere gobernuko hamalau goi-ofiziali Kolonbiako FARC gerrilla berria lagundu izana leporatu diete AEBek. “Narkoterrorismoa” egotzita Venezuelako presidentea atxilotzen laguntzeagatik 15 milioi dolarreko saria eskaini du... [+]
Bost urtez Habanako bake negoziazioetan Kolonbiako gerrillaren ordezkari izan ondoren, Jesus Santrich (Toluviejo, 1966) FARC-EP-Bigarren Marquetalia gerrilla berrien komandantea da, baita bake prozesuaren porrotaren isla ere.
Akordioa sinatu ondoren, Santrich urtebete baino... [+]
Ivan Márquez eta Santrichen adierazpenak gaitzetsi dituzte Timochenckok eta Lozadak, eta “bakearen alde” daudela berretsi dute.
Kolonbiako gerrillako Iván Márquez buru ohiak eman du albistea, EFE agentziaren arabera. "Borroka etapa berri bat" hasiko dutela adierazi du.
Egoera politikoa ez da gozoa Kolonbian. 2016ko abenduan bake akordioak sinatu zirenetik, 160 gerrilari ohi eta 600 "lider sozial" baino gehiago hil dituzte. FARC alderdiaren barnean egoera gatazkatsua da oso. Ivan Marquez edo Jesus Santrich bezalako buruzagi... [+]
FARCen historiako hirugarren komandante-burua izan zen, eta FARC alderdiko lehen presidentea da. Juan Manuel Santosen gobernuarekin hastapenetan ziren bake elkarrizketak gidaritza hartu zuenean. Aldi berean koordinatu zituen borroka armatuko eta bake-negoziazioko estrategiak,... [+]
Carlos Antonio Lozada senatari kolonbiarrak jakitera eman duenez, FARC alderdi ezkertiarrak ez du Marquez alderdikidearen berririk. Beste bi gerrillari ohi ere desagertuta daude.