Lehen doktoretza-tesia kitxuaz

  • Peruko Literaturan aditua da Roxana Quispe Collantes. Bere jatorrizko hizkuntza lehen lerrora ekarri nahi zuen eta historian lehenengo aldiz idatzi den doktoretza-tesiaren egilea da.

Roxana Quispe doktoretza-tesia eskuan duela. Argazkia: accesoperu.com.

2019ko urriaren 28an - 13:32

Peruko San Marcos Unibertsitate Nazionalean aurkeztu du tesia. Quispek dei egin die kitxua hiztunei ez daitezen lotsatu haien hizkuntzaz. Unibertsitateko irakasleak dio oso garrantzitsua dela kitxua hiztunak pribilegiatu sentitzea haien jatorrizko hizkuntza dutelako. Bere nahi handietako bat izan da kitxuak akademian tokia egitea. Adierazi du jada ez lukeela lotsatzeko arrazoi izan beharko hizkuntzak eta ez lukeela izan behar etxeko sukaldean edo lagun artean soilik hitz egingo den hizkuntza. Bizitzaren opari ederra dela dio, hizkuntzaren jabe direlako eta transmititu dezaketelako. Peruko beste 47 hizkuntzek garrantzi bera dutela gaineratu du.

Perun 3.800.000 biztanle inguruk aitortu du kitxua jatorrizko hizkuntza duela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kitxua
Carlos Santiago Moreta Cachiguango. Kitxua hiztuna
“Zer identitate da norberaren hizkuntzarik gabeko hori?”

Carlos Santiago Moreta kitxua hiztuna da gaur egun. Ekuadorreko Otavalo herrian jaio zen, Imbabura probintzian. Gaztetxo zela sartu zuen muturra Imbaburako Kitxua Gazteen Elkartean. Han jabetu zen hizkuntzaren garrantziaz. Indigena bai, baina ez zuen etxeko hizkuntza hitz... [+]


2022-05-16 | Sustatu
Google Translate: 24 hizkuntza gehiago, eredu berri batekin

Google Translatek 24 hizkuntza gehitu dizkio bere itzulpen sistema automatikoari. Kolonialismoak zanpatu baina hil ez zituen Afrika eta Amerikako hizkuntza batzuk daude tartean, hala nola guarani, aimara, bambara edo ewe hizkuntza Ghanakoa.


2021-07-06 | ARGIA
STREAMING | Ketxuaren eta euskararen biziberritzearen gakoez nazioarteko jardunaldiak

Ketxuaren eta euskararen biziberritzearen gakoak aztertuko dituzte astearte, asteazken eta ostegunean Bolivian egingo dituzten topaketetan. Garabide elkartea eta Boliviako bost entitate dira antolatzaileak eta hamalau hizlari izango dira. Sarean zuzenean jarraitu ahal izango... [+]


Joana Elisabet Muñoz Castillo. Etxeko langilea
“Pena ematen dit, baina orain esan dezaket euskara gehiago dakidala kitxua baino”

Haur Hezkuntza eta Gizarte Hezkuntza ikasi zituen. Ordea, euskararik gabe ezingo zuela hezitzaile izan esaten zioten. Hizkuntza ikastera behartzeak ez zion graziarik egin. Halako batean, Amin Maaloufen Identidades asesinas liburua irakurri zuen. Hizkuntza gutxituak ditu gaitzat,... [+]


Paolina Vercoutere, Imbabura probintziako gobernadorea
“Ez diogu kolonizatu izateari utziko hezkuntza sistema irauli artean”

Joan den ekainaren 17an, Ekuadorreko Imbaburako gobernadore izendatu zuten. Eskualdean influentzia handiena duten zazpi emakumeen artean ageri da. Herrialdean inoiz izan den gobernadore indigenarik lehena. Paolina Vercoutere Quinche, kitxua.


Eguneraketa berriak daude