Euskara geure altxorra dela eta hura herrira zabaldu behar dela dio Patxi Goikolea euskaltzale eta bertsolari arrasatearrak. Argi du nola: bertsolaritzaren bidez. 89 urte beteko ditu baina garai batean bezalaxe segitzen duela dio. 1974ko hartan ere argi ikusi zuen, eta lehen bertso eskola sortu zuen Juanito Akixu eta Xanti Iparragirrerekin batera, Arrasateko Almen ikastolaren inguruan. Atzera begira jarri dugu, eta adinarekin bere “txori kamara” zahartzen ari dela onartu arren, xehetasun osoz oroitzen ditu bizitakoak eta esandakoak.
Munduko lehen bertso eskolaren sortzaileak ez ziren jakitun horrek Euskal Herrian izango zuen garrantziaz. Patxi Goikoleak dio ez zutela miraririk egin Juanito Akixu, Xanti Iparragirre eta hirurek: “Bertsozaletasuna zabaltzen hasi ginen eta jolasean egiten; besterik ez”. Halere, hasieratik erabaki zuten bertsozaletasuna herriari transmititzea kilometro askoko lasterketa izango zela, eta hamar urteko helburua jarri zuten, “bost urteren ondoren utzi gabe, hantxe, bultzaka-bultzaka”. Helmugatik beste hamaika kilometrora iritsita, balioan jartzen ditu egungo bertso eskolak. “Gure hazia zabaldu da Euskal Herrian, eta hori gauza ederra da”.
Transmisioan jartzen du arreta Goikoleak, eta, Almeneko lehen bertso eskolako ikasle izandakoek azpimarratzen dutenez, pertsonatik pertsonara baino, herrira zabaldu zituzten bertsolaritza, euskara eta ohitura. Eta herrira iristeko erarik onena eskoletara jotzea dela dio. Hantxe joan zen Almeneko guraso eta irakasleengana, bertso eskolak hasteko proposatzera. “Esan zidaten: ‘Nola egingo dugu hori, ez da inoiz egin eta!’. Beno, ba hasi”. Ekin egin zioten, hitzekin, eta hitz-jokoekin.
Gaztetxoak animatu ziren eskolaz kanpo ematen zituzten jarduera haietara, eta lehen egunean 75 lagun aritu ziren. Transmisiorik ohikoena helduengadik gazteenganakoa da, baina Goikoleak oroitzen du 70eko hamarkadan gaztetxoek transmititu zietela helduei bertsolaritza; etxera joan eta ikasitako bertso zaharrak kantatzen zizkieten gurasoei. Txirrita, Xenpelar, Pello Errota, Bilintx… Goikoleak amonari entzundakoak bertso eskolakoei irakatsi zizkien, eta haiek gurasoei.
Bertsozaleak egin eta bertsolariak sortu
Lehen urratsa emanda, gaztetxo batzuen bertsotarako erraztasuna ikusi zuten eta hurrengo urratsa haiekin aurrera egitea izan zen. Bertsolariak sortu nahi izan zituzten, eta, besteak beste, Abel Muniategiri eskatu zioten laguntza, bertsolaritzaren oinarriak irakatsi ahal izateko. Liburuxka batean bildu zuen zer den bertsoa: neurria, errima, etena, doinua. Goikoleak nabarmendu du bertso eskolen sorreran hainbat euskaltzale eta bertsolarik eginiko lan izugarria, eta gogorarazi du materiala ezerezetik sortu zutela. Haietako bakoitzak bertsogintzaren jakintza eskaini zion herriari.
Ikastea, lantzea. Horixe da bertsolari on izateko beharrezkoa Goikolearen esanetan. Egungo bertsolariek zaletasunaz gain erraztasunak dituztela dio, 70eko hasieran ez bezala. Baina hasi egin ziren, ekin egin zioten, eta pixkanaka baliabideak ugaritu dira. Bertso eskolak zazpi lurraldetan zabaldu dira, eta haiekin euskara. Bertsolariak miresten ditu, eta “bertso apartak” botatzen dituztenak ere bai: Lasarte bertsolari “perfektua” zela dio, eta Saioa Alkaizarekin enamoratuta dagoela. “Esan nion ezagutu nuenean, bertso ederrak egiten dituela; zein erraz eta samur. Nerea Ibarzabal ere aparta da”. Denbora laburrean gazteek egiten duten hobekuntza azpimarratu du, “landu egiten dutelako”. Eskolarteko txapelketa bakarra galdu omen du Goikoleak; iazkoa, pandemiagatik. Ez du huts egiten, hasitakoa jarraitzen du oraindik ere.
Sehaskatik euskaraz
“Gu beti izan gara oso euskaltzaleak, sehaskatik bizitu naiz euskaraz”. Ez zaio iruditzen aparteko arazorik izan duenik euskaraz bizitzeko, baina aitortzen du diktadura garaian makina bat ezkutuko bilkuratan parte hartutakoa dela. Zertarako? “Euskara bultzatzeko-eta”. Itzaleko lana ere bai, hortaz. Akordatzen da nolako sanotasunez bizi izan duen euskara betidanik: “13 urte ingururekin joan denda batera eta esaten nuen: euskarazko libururik ba al duzue? Eta ez zegoen ezer ez! Imajinatu nola bizi genuen guk”.
Korrikari ere eman dio beretik Goikoleak. Ez du korrikarik egin behar AEK-k duen helburua betetzeko: euskara normalizatu eta herrira zabaldu, euskara denon eskura egon dadin. 20. Korrikan elkarrizketa berezia egin zioten, eta, horren harira, Arrasatetik puntu bat bidali zuen lekukoaren mezua balitz bezala, Eskoriatzaraino. Xanti Iparragirrek jaso zuen han, eta erantzuna bota zion:
“Guk ere badaukagu/ kilometro pila”, Goikoleak. Iparragirrek, segida: “Korrika edo mantso/ etorkizun bila/ Bertsoakin euskara/ indartu dadila/ helburu bakarrakin/ hiruko umila/ Patxi eta Juanito/ zuei esker mila”. Kazetariak, bukatu: “Patxi, Xanti, Juanito/ zuei esker mila”.
Ingurumen-inpaktuaren berri izateko eta, hurrengo edizioei begira emisioak murrizteko egin du azterketa Lander Crespo klima adituak. Garraioa izan zen Korrikako azken edizioan isurketa gehienen jatorria.
Bilboko Alde Zaharreko Korrika batzordeak auzoan egin zuten ekimen bat baimenik gabe antolatzeagatik udalaren 1.500 euroko isuna salatu du. Ekintza hau arau-hauste larritzat jo zuen udalak, eta auzokideek espazio publikoaren erabilera defendatu dute.
Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]
1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.
11 egunetan bizipen hunkigarri asko bizi dituela esan du Ane Elordik Euskadi Irratian. “Aje emozionala, bi urtetan egindako lana, kideak ondoan izanik, eskertza, babesa, Euskal Herri osoa Baionan elkartu da... Momentu oso bereziak bizi izan ditugu azken egunean”.
2.700 kilometro eginda, martxoaren 24arekin heldu da Korrikaren lekukoa Baionako Askatasun plazara, eta mezu sekretua irakurri du Garazi Arrulak. Egun osoko festa handia antolatu dute kultur eragileekin auzolanean: Ibil Bedi, Anje Duhalde, Xiberoots, txarangak,... [+]
43 urte igaro dira AEK-k lehenengo Korrika antolatu zuenetik 1980an. Lekukoak egindako ibilbideen, leloen, abestien eta omendutako pertsonen errepasoa jarraian.
Garazi Arrrula Ruiz izan da aurtengo Korrikaren mezugilea. Txalaparta argitaletxeko editorea da tafallarra. Baionan, milaka euskaltzaleren aurrean, esan du euskara ez dela "ez altxor, ez oroitarri, ez toponimia. Euskarak hegemonia hartzeaz ari gara". Eta gehitu du... [+]
AEKren mezua bertako kide Maider Heguyk eta Bixente Claveriek irakurri dute. Erakundeei “hizkuntza politika ausarta eta sendoa” eskatu diete eta ez “brilli-brillizko bilgarria”. Konpromiso eta baliabide gehiago eskatu dituzte. Gogorarazi dute oraindik... [+]
23. Korrika makina bat irudi esanguratsu egiten ari da, eta dagoeneko oso ohituta gaude jendetza ikustera "Harro Herri" leloaren atzetik korrika. Baina gauean zer pasatzen da? Larunbatetan ere, jendea festan dagoen bitartean, lekukoa norbaitek sostengatzen du. Nafarroa... [+]
Korrika egunez egun erakusten ari da pasatzen den txoko guztietan nola pizten duen harrotasun sentimendua, euskaldun izatearen harrotasunarena. Emozio horixe da, batik bat, euskara transmititzen jardun duten adineko pertsona horiena.