“Lehen asko fermentatzen zen gurean, baina kultura hori galdu egin da”

  • Hartzidura prozesuetan aditua eta aritua da Nerea Zorokiain Garin nafarra, Fermentación liburuaren egilea. Duela hogei urte baino gehiago egin zuen topo hartziduraren munduarekin, erdi-kasualitatez erdi-kausalitatez. “Sukaldaritzako irakaslea nintzen garai hartan, eta etxean zenbait fermentu egiten nituen. Pixkanaka, hartziduraren inguruko oinarrizko ikastaroak eskatzen hasi zitzaizkidan han-hemen, eta horrela hasi nintzen mundu honetan sakontzen”, gogoratu ditu hastapenak. Geroztik, hartziduraren munduak iraultza moduko bat bizi izan du, eta egun, eraldatzeko prozesu horri eskaintzen dio bere jardun osoa.


2022ko martxoaren 03an - 06:32

Tira, baina goazen oinarrira… zer da zehazki hartzidura prozesua? Honela laburbildu du Zorokiainek: “Mikroorganismoen bidez elikagaiak eraldatzea da hartzidura. Azken batean, mikroorganismoek ugaltzeko eta hazteko darabilten metabolismoa da fermentazioa, eta guk hori erabiltzen dugu haiek utzitako ‘hondakinak’ onak zaizkigulako mikrobiotarako eta elikagaiak digeritzen laguntzeko”. Harreman sinbiotiko moduko bat da xomorro horiekin duguna, beraz: haiek onurak dakarzkigute, eta guk haiei jaten ematen diegu, hazi daitezen.

Barazki fermentuak egiten ditu batik bat Zorokiainek, hain zuzen, horietan hazten diren mikroorganismoak gure gorputzekoen oso antzekoak direlako. Hartzidura prozesuen bidez lortutakoek mikrobiota birpopulatu eta gorputzean bioaniztasuna sortzen dutela nabarmendu du adituak. Izan ere, baratze eta baso askotan gertatu den bezala, gure barruan ere bioaniztasun galera handia izan dela dio Zorokiainek: “Herrialde ‘garatu’ deituriko hauetan dugun arazo handienetakoa da bioaniztasun falta, eta hein batean, horregatik daude gaur egun hainbeste digestio-arazo”. Erdi-umorez, zera gehitu du: “Inork ez du Lactobacillus jakin baten desagerpenaz hitz egiten, baina hori ere gertatzen ari da!”.

Galtzen joan den kultura

Sagardoa, garagardoa… fermentu gutxi batzuek bizirik diraute gure kulturan, baina nafarrak adierazten duenez, urteen poderioz ohitura eta jakintza handia galdu egin da. “Asko fermentatzen zen hemen garai batean, elikagaiak kontserbatzeko aukera handiegirik ere ez zegoelako batez ere, baina inkisizioarekin kontserbatzeko modu asko erabat galdu ziren. Zergatik? Bada, etxean egiteko zegoen kultura eta jakintza galtzea ekarri zuelako”, dio. Noski, horrez gain, hozkailuen eta kontserbatzeko beste modu “erosoago” batzuen sorrerarekin ere, hartzidura prozesuak galdu egin dira.

Duela hogei bat urte, Zorokiain gai honen bueltan hasi zenean, apenas zegoen informaziorik gaiaren inguruan. Ez ikastarorik, ez internetik, liburu oso gutxi eta guztia ingelesez. Egun askoz zabalduago dago kontua, eta zabalpen horretan bere alea jartzen ari da iruindarra (hemen ikus daiteke bere webgunea). Ikastaroak eta asesoramendua emateaz gain, hartziduraren munduan murgildu nahi dutenentzako nahiz honezkero hasiak direnentzako liburu aproposa atera zuen, todostuslibros.com plataforman eskura daitekeena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2025-04-14 | Garazi Zabaleta
Dai Konbutxa
Konbutxa eta hartzituak bizibide

2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]


2025-04-07 | Garazi Zabaleta
Soilik
Lursail txikian eta inbertsio erraldoirik gabe garatu daitezkeen proiektu agroekologikoak

Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]


2025-03-31 | Garazi Zabaleta
Errekauek
“Errekauek” eta “enkarguk” etxean jasotzeko proiektua Azpeitian eta Azkoitian

Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]


2025-03-24 | Garazi Zabaleta
Koloreko
Landareetatik eratorritako ile-koloratzaile natural eta ekologikoak

Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]


2025-03-17 | Garazi Zabaleta
Giberri gazta
“Gaztetatik ditugu ahuntzak, honetatik bizitzeko apustua egin nahi dugu orain”

Ubidekoak (Bizkaia) dira Imanol Iturriotz eta Aritz Bengoa gazteak. “Lagunak gara txikitatik, eta beti izan dugu buruan abeltzaintza proiektu bat martxan jartzeko ideia”, azaldu du Iturriotzek. Nekazaritzari lotutako ikasketak izan ez arren, baserri munduarekin eta... [+]


2025-03-10 | Garazi Zabaleta
Bordaxaki
Euskal txerriak hazteko eta eraldatzeko proiektu txikia Nafarroako Pirinioan

Iruñean bizi ziren Iñaki Zoko Lamarka eta Andoni Arizkuren Eseberri gazteak, baina familiaren herriarekin, Otsagabiarekin, lotura estua zuten biek betidanik. “Lehen, asteburuetan eta udan etortzen ginen eta duela urte batzuk bizitzera etorri ginen”, dio... [+]


2025-03-03 | Garazi Zabaleta
Amillubi
Lanerako, proiektua zabaltzeko eta komunitatea egiteko auzo(p)lanak

Gipuzkoako hamaika txokotatik gerturatutako hamarka lagun elkartu ziren otsailaren 23an Amillubiko lehen auzo(p)lanera. Biolur elkarteak bultzatutako proiektu kolektiboa da Amillubi, agroekologian sakontzeko eta Gipuzkoako etorkizuneko elikadura erronkei heltzeko asmoz Zestoako... [+]


2025-02-24 | Estitxu Eizagirre
Ziminttere
Sukaldea emakumeen jakintzak partekatzeko botere eta plazer espazio denean

Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.


2025-02-17 | Garazi Zabaleta
Xüxenka
Hurbileko laborari txikiek kudeatutako saltoki kolektiboa Maulen

Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]


2025-02-10 | Garazi Zabaleta
Herrizoma
Gasteizko elikadura sarea eraldaketarako tresna

Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]


2025-02-03 | Garazi Zabaleta
Bio-K
Euskal Herriko txukruta eta kimchia

Errezilera bizitzera joan eta sagarrondoak landatu zituen Satxa Zeberiok, Bio-K proiektuaren bultzatzaileak, duela zenbait urte. “Iritsi zen sagarrekin zerbait egiteko momentua, eta sagar zukua eta sagardoa ekoizteari ekin genion orduan”, azaldu du. 2015ean sortu... [+]


2025-01-27 | Garazi Zabaleta
Hazi sarea
Herriko haziak biltzeko eta zabaltzeko tokia Itsasun

Urteak daramatza Ipar Euskal Herriko Biharko Lurraren Elkarteak (BLE) bioaniztasun landatuaren inguruan lanean. “Hainbat proiekdu ditugu abian, eta horietako bat baratzeko hazien ingurukoa da”, azaldu du Nico Mendiboure Hazi Sareko kideak. Duela lau bat urte hasi... [+]


2025-01-20 | Garazi Zabaleta
Aleko
“Nekazaritza birsortzailerako eta proiektu kolektiboetarako test gunea da gurea”

Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]


2025-01-13 | Garazi Zabaleta
Urteaga-Urkulegi baserria
Barazki, fruitu eta haragi, dibertsifikazioa ekoizpenaren oinarri

Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


Eguneraketa berriak daude