Abenduaren 14an Donostia Arenan (Ilunben) jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Abenduaren 1ean Tolosan jokatu da hirugarren finalaurrekoa, eta bertan erabaki da zein zortzi bertsolari arituko diren finalean. Lehen aldiz launa gizon eta emakume arituko dira Gipuzkoako finalean.
Hauek dira abenduaren 14an 17:00etatik aurrera finalean kantuan arituko direnak:
Zuzenean sailkatuak:
Agin Laburu Rezola (hirugarren finala du. 2011, 2015ean ere aritu zen finalean)
Beñat Gaztelumendi Arandia (laugarren finala du. 2007, 2011, 2015ean aritu zen. 2015ean txapeldun)
Jon Maia Soria (laugarren finala du. 2003, 2007, 2015ean ere aritu zen)
Puntuazioz sailkatuak, hurrengoak:
Alaia Martin Etxebeste (hirugarren finala du. 2011, 2015ean ere aritu zen)
Ane Labaka Mayoz (lehen finala du)
Oihana Iguaran Barandiaran (hirugarren finala du. 2015 eta 2017an ere aritu zen)
Beñat Lizaso Alberdi (lehen finala du)
Nerea Elustondo Plazaola (lehen finala du)
Finaleko sarrerak eskuratzeko aukera bertsozale.eus webgunean dago.
Orain arteko Gipuzkoako Txapelketako finalistak eta generoa
Lehen final parekidea izango du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak. Orain arteko ibilbidea hau izan da, generoaren arabera:
Amaia Agirre izan zen finalean kantatu zuen lehen emakumea (1999ko Herriartekoan). Geroztik ere izan dira emakumerik gabeko finalak. 2003an Maialen Lujanbiok jantzi zuen txapela, Gipuzkoakoa janzten lehen emakumea eta oraingoz bakarra da bera. Gipuzkoako finalean gehien kantatu duten bi emakumeak Alaia Martin eta Oihana Iguaran dira (hau dute hirugarren finala).
Guztietan txapela gehien jantzi dituena oraingoz Aitor Mendiluze da (baditu bi). Beñat Gaztelumendik aurten jantziz gero berdinduko luke marka. Eta final gehien jokatu dituen bertsolaria, oraingoz, Jexux Mari Irazu (bost final ditu jokatuak). Beste hiru urtean gutxienez eutsiko dio errekorrari.
Hemen finalistak urtez urte:
- 1991ko Gipuzkoako Txapelketako finalean zortzi gizon aritu ziren: Anjel Mari Peñagarikano (txapeldun), Andoni Egaña, Xabier Perez "Euskitze", Jon Sarasua, Xebastian Lizaso, Iñaki Murua, Martin Rezabal "Olaso" eta Mikel Mendizabal.
- 1995ekoan ere beste zortzi gizon: Aitor Mendiluze (txapeldun), Jexux Mari Irazu, Joan Jose Eizmendi "Loidisaletxe", Mikel Mendizabal, Iñaki Murua, Iñaki Zelaia, Jokin Sorozabal eta Jose Ramon Elorza.
Amaia Agirre finalean kantatzen lehen emakumea. Maialen Lujanbio oraingoz txapela jantzi duen bakarra. Eta Alaia Martin eta Oihana Iguaran, final gehien jokatutakoak (hirugarrena)
- 1999an egin zen Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan bost gizon eta emakume bat aritu ziren Azpeitian jokatu zen finalean: Zarauzko taldetik Julen Zulaika, Andoni Egaña eta Iñigo Manzisidor Mantxi. Erniope taldetik Txomin Garmendia, Amaia Agirre eta Jexux Mari Irazu.
- 2003an bi emakume aritu ziren finalean kantuan eta lehen aldiz jantzi zuen emakume batek Gipuzkoako Txapela. Hauek finalistak urte hartan: Maialen Lujanbio (txapeldun), Jon Martin, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Iñaki Gurrutxaga, Jexux Mari Irazu, Ekaitz Goikoetxea eta Amaia Agirre.
- 2007an beste zortzi gizon hauek aritu ziren finalean: Aitor Mendiluze (txapeldun), Beñat Gaztelumendi, Jon Martin, Jon Maia, Jexux Mari Irazu, Aitor Sarriegi, Unai
Agirre eta Iker Zubeldia.
- 2011n zazpi gizon eta emakume bat aritu ziren finalean. Hauexek: Aitor Sarriegi (txapeldun), Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Iñaki Apalategi, Agin Laburu, Jexux Mari Irazu, Jon Martin eta Unai Agirre.
Txapel gehien jantzi dituena Aitor Mendiluze da (bi txapela) eta final gehien jokatu dituena Jexux Mari Irazu (bost final)
- 2015ean sei gizon eta bi emakume aritu ziren finalean. Hauek: Beñat Gaztelumendi (txapeldun), Alaia Martin, Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Unai Agirre, Oihana Iguara, Jon Maia eta Arkaitz Oiartzabal.
- 2017an bigarrenez antolatu zuen Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak Herriarteko formatuan. Bost gizon eta emakume hau aritu ziren finalean: Karidadeko Benta taldeko Joseba Otaegi, Haritz Mujika eta Unai Mendizabal. Am...ona! taldeko Oihana Iguaran, Beñat Iguaran eta Ander Goikoetxea.
Tolosako finalaurrekoa Jon Maiak irabazi du
Usabal kiroldegian jokatutako hirugarren finalaurrekoan horrela geratu da sailkapena:
Xabier Gaztelumendik jantzi dio entzuleen txalo artean, Agin Labururekin buruz-burukoa jokatuta. 6.000 lagun elkartu dira abenduaren 14 arratsaldean Donostia Arenan, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalean.
"Urte luzetan egindako lan isila" aitortu eta eskertzeko hautatu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak Xabier Gaztelumendi, irabazleari txapela jantzi diezaion. Bertsoa.eus webgunean egin dioten elkarrizketan "ohorea eta harrotasuna" sentitu dituela adierazi du:... [+]
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoa jokatu da azaroaren 24an Oiartzungo Elorsoro kiroldegian; finalean izango da Gaztelumendi abenduaren 14an.
Ekialdera begira jarri ditugu gaurkoan POTTO saioaren mikroak. Gipuzkoako Bertsolari txapelketa abian da aspaldian eta, azken fasean sartuta dugun honetan, 5 final laurdenak aztertu ditugu.
Azken final-laurdena jokatu eta gero, erabakita geratu da nortzuk izango diren finalaurrekoetan kantatuko duten bertsolariak.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken final-laurdena jokatu da azaroaren 2an Azkoitiko Baztartxo Antzokian; final-erdietarako zuzeneko txartela eskuratu du Gaztelumendik.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final-laurdena jokatu da urriaren 27an Azpeitiko Soreasu Antzokian; final-erdietarako txartela lortu du Iguaranek.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final-laurdena jokatu da urriaren 26an Eibarko Coliseo Antzokian; final-erdietarako txartela lortu du Maiak.