1509. urtetik lehen aldia da emakume batek dantzatzen duena aurreskua. Maria Balluerka izan da dantzaria.
Ordiziako tradizioak 500 urte baino gehiago darama bizirik eta lehen aldia da emakume batek dantzatzen duena aurreskua. Santanazaleen Esku-Dantza ohituran urtean zehar ezkondu diren bikoteek soilik parte hartzen dute. Aurreskua dantzatu duen emakumea Maria Balluerka izan da eta atzeskua dantzatu duena Eñaut Gereñu.
Aurreskuaren berrikuntzaz gain, beste aldaketa bat ere izan da. Ikuskizunean agertzen diren bi maiordomoak ere emakumezkoak izan dira: Garazi Mujika eta Larraitz Bueno. Guztira hamabi pertsonek hartu dute parte, bost bikotek eta bi maiordomoek.
Euskal Herriko hainbat gizarte-mugimenduk sortutako Palestinarekiko Erantzukizuna Plataformak bultzatu du ekimena. Palestinako herriari laguntzeko eta lurralde erantzukizunak hartzeko egindako mozioan, Hego Euskal Herriko dozenaka udalek konpromisoak hartu dituzte.
Ordizian orekara eramango gaituen interbentzio plan berezi bat behar dugu; urteroko matrikulazio lehia eta arriskutik atera, egonkortasuna eman eta herriko ikasleak modu orekatuan banatzeko aukera emango digun plana.
Euskaraldiarekin batera, Goierri aldean Gipuzkoan beste ekimen batean ari dira egun hauetan: Hikaldia. Aittu euskara elkarteak antolatzen du, bikoteka aritzeko lehiaketa bezala. Hitanoz egiteko ariketa batzuk proposatu dira, eta audio bidez grabatu behar dituzte... [+]
Hogei txirrindulari taldek parte hartuko dute astelehenean Ordiziako Klasikoaren 99. edizioan, horien artean Israel Premier Tech-ek. Goierriko Palestinaren Lagun Sareak deituta, elkarretaratzeak egingo dira lasterketa hasi aurretik eta amaitzean.
Lur Olaizola zuzendari donostiarraren azken filmak Cinéma du réel jaialdiko lehiaketan parte hartuko du. Parisen egoitza duen festibalak martxoaren 11tik 20ra bitartean egingo du aurtengo edizioa.
Bilboko Autonomia kalea gurutzatu eta Iparragirre kalea gorantz jarraituta, adreiluzko eraikin erraldoi baten azpian, supermerkatu txinatarra, ileapaindegi dominikarra, bodega latinoamerikarra, urdaiazpiko eta gaztak saltzen dituen almazena eta liburu-denda ebanjelista aurkitu... [+]
Nexgraff grafitigileek amaitu dute Lazkao Txikiri eta euskarari eskainitako horma-irudia. Kolorez eta ikur sinbolikoz betetako muralak oihartzun handia izan du.
Ordizian parte-hartzea nabarmen handiagoa izan da bataz-bestekoa baino: %55,92k eman du botoa eta EH Bilduk irabazi ditu Legebiltzarreko hauteskundeak herri honetan. 1.747 (%45,3) boto lortu ditu, eta bigarren indarra izan den EAJk, berriz, 1.268 (%32,88). Duela lau urteko... [+]
Fokuarekin lotutako kutsatzeak Ordiziatik harago hedatu dira, beste eskualde eta lurralde batzuetara. Ordizian 35 pertsonak eman dituzte positibo, baina fokuarekin lotura duten kasuak, osteguna orduko, 58 izatera iritsi dira.