Otsailaren 17 honetan bertako Kongresuko 54 hautetsiek erabaki dute osaketa berria: independentisten aldetik, UC-FLNKS eta UNI Independentziarako Batasun Nazionala taldeek hiruna aulki jaso dituzte, eta Frantziaren baitan egoteko gogoz dabiltzan L’Avenir en confiance alderdiak lau eta Calédonie ensemble-k bakarra.
1998ko Noumeako Bake Akordioetarik geroztik ez zen sekulan horrelakorik gertatu: Kanaky edo Kaledonia Berriko Gobernuan independentista kanakak dira nagusi. Otsailaren 17 honetan bertako Kongresuko 54 hautetsiek erabaki dute osaketa berri hau: independentisten aldetik, UC-FLNKS eta UNI Independentziarako Batasun Nazionala taldeek hiruna aulki jaso dituzte, eta Frantziaren baitan egoteko gogoz dabiltzan L’Avenir en confiance alderdiak lau eta Calédonie ensemble-k bakarra.
Hori horrela, independentziaren aldekoak dira nagusi, eta hori hemendik bi urtera egiteko duten independentziari buruzko erreferendumaren testuinguruan. Kanakyk bizi duen krisi politikoaren eraginez antolatu behar izan dituzte bozketa hauek. Hain zuzen, gobernuan diren hautetsi independentistek haien demisioa aurkeztu zuten otsaila hastapenean. "Zailtasun ekonomiko zein sozialen errealitateak", "gero instituzionalari buruzko ez-jakintasuna", "koronabirusaren izurritea" baita nikelaren ustiapenaren sektorean dagoen gatazka gogorra ere dira talde-demisio honen arrazoien artean.
UNIk 14 boto eskuratu ditu –hiru aulki–, UC-FLNKSk 16 –hiru aulki–, L´Avenir en confiancek 18 –lau aulki– eta Caledonie ensemble alderdiak berriz sei –aulki bakarra–.
Txikia izanik ere, sekulako garrantzia eta eragina du EO Eveil Oceanien alderdiak. Wallis eta Futuna irletako komunitateen ahotsa entzunarazteko xedez osaturikoa da –kanakak eta jatorriz europarrak diren herritarren ondoan, Kanakyko hirugarren komunitatea da hauena–. Aldi honetan independentisten aldean kokatu izanak ahalbidetu die gehiengora iristea independentistei. Lurraldearen autodeterminazioari buruzko gatazkan "norabide aldaketa baten beharra" dagoela erranik, erabaki zuten UC-FLNKS talde independentistarekin bat egitea gobernurako hautagaien zerrenda aurkeztean. Alderdi hau ez da independentista, alta; adibidez, iazko erreferendumerako ez zuen boto-konsignarik eman.
Gauzak, ordea, ez dira aurreikusi bezala iragan: Alderdi Laboralista independentistako ordezkariak baita L’Avenir en confiance-ko hautetsi loialista batek UNI-FLNKSi botoa bideratu izanak egin du azkenean UC-FLNKSek hiru hautetsi dituela, ez eta aurreikusi bezala lau –eta gobernuan zeukan aulkia galdu du EO Eveil Oceanien alderdiak–.
1998ko Noumeako Akordioetan adosturiko independentzia erreferenduma ukanen dute 2022 urte bukaera aitzin. Gobernuko gehiengotik, elkarrizketak bideratu beharko dituzte, bai loialistekin, baita Frantziako Gobernuarekin ere. Kongresuak apiriletik aitzina izanen du horretara deitzeko aukera –heren baten babesa nahikoa izanen denez, segur da antolatuko dutela hirugarren erreferendum hau–.
Aurrekoak, 2018ko azaroaren 4an eta gero 2020ko urriaren 4an, Frantziaren baitan gelditzearen aldekoek irabazi zituzten, baina bi urtez boto asko galduz: %56,7tik %53,3ra pasa zen independentziaren kontrako ahotsa. 2018an 18.500 botoren aldea baldin bazen baietza eta ezetzaren artean, iaz 9.950koa izan zen. "Kanaky herriak Frantzian segituko du, baina gora doa independentismoa" artikuluan irakurri daiteke iazko bozketari buruzko analisia.
Frantziako Estatuaren aurkako protestak aitzina doaz Kanaky irlan eta errepresioak ere ez dauka etenik. Uztailaren 10ean tiroz hil du errepide blokeoan zegoen Rock Victorin Wamytan gaztea. Independentisten artean ezaguna den familia batekoa da gaztea: 1998ko Noumeako Bake... [+]
Asteazkenean, ekainaren 19an, atxilotu zituzten eta Frantziako espetxeetara bidali dituzte asteburuan. Maiatzean izandako istiluetan bortizkeria ekintzak antolatzea leporatzen diete.
Asteazken goizean eskainitako ohiz kanpoko prentsaurrekoan eman du erabakiaren berri Frantziako presidente Emmanuel Macronek. Kanaken haserrea piztu zuen legeak, errolda horren eguneratzeak kanaken pisua gutxitzeaz gain, 1998ko Noumeako Bake Akordioen muinaren errespetu-eza... [+]
Irlan egon da maiatzaren 23an Frantziako presidente Emmanuel Macron eta loialistekin zein independentistekin, alde guztiekin bildu da. "Elkarrizketa politikoa" abiarazteko prestutasuna erakutsi die, baina independentistek diote horretarako baldintzarik ez duela jarri.
Kanakyko manifestariei elkartasuna adierazteko, EH Baik eta LAB sindikatuak deituta, elkarretaratzea egingo dute 19:00etan Baionako suprefetura aitzinean.
Astelehenaz geroztik Kanaky uharteetan protestak eta istiluak ari dira izaten. Gutxienez lau hildako izan dira Frantziako Gobernuaren arabera, baita zauritu ugari eta dozenaka atxilotu ere. Frantziako Asanblea Nazionalean Pazifikoko uharte hartako hauteskunde-erroldari buruzko... [+]
COVID-19ak eragindako osasun egoeragatik independentziari buruzko erreferenduma atzeratzea galdetzen zuten independentistek, hori gabe boikotatuko zutela abisatuz. Eskaerari elkor, hitzordu politikoa burutu zuen Frantziak abenduaren 12an. %96,49ak Frantziaren mende gelditzearen... [+]
Independentziaren hirugarren erreferenduma abenduaren 12an egingo da Kanakyn, baina independentistek ez parte hartzea erabaki dute, pentsatzen baitute COVID-19agatik ez dagoela baldintza egokirik. Frantziako Estatuak, ordea, hitzorduari eutsi dio, unionisten onerako.
Aste bateko negoziazioen ondorioz finkatu dute agenda politikoa Kanakyko loialisten, independentisten eta Frantziako Gobernuko ordezkarien artean. Noumeako akordioei segi, independentziari buruzko hirugarren eta azken erreferenduma ukanen dute Kanaky edo... [+]
Noumeako Akordioetan (1998) aurreikusitako hirugarren erreferenduma 2022ko udazkenean egitea eskatu dute Kaledonia Berriko Asanblean gehiengoa duten alderdi independentistek.
Botoen %53,3 lorturik, ezezkoa atera da garaile urriaren 4an burutu Kanaky herriaren independentziari buruzko erreferendumean. 2018ko bozketarekin konparatuta, baietzaren aldeko botoa 3,4 puntu igo da.
“Nahi ote duzu Kaledonia-Berria burujabetza osora heltzea eta independente bilakatzea?”. Galdera horri erantzun beharko diote erreferendum bidez urriko lehen igandean Frantziaren menpe segitzen duen Kaledonia-Berriko herritarrek. 1853an indarrez kolonizatuak izan... [+]
Jende galdezketa edo erreferenduma iragan da Kanakian. Batzuentzat egun historikoa, beste batzuentzat zepo bat omen. Galdezketa hori ez da burujabetzarantzeko lehen urratsa baizik, nehork uste baino gehiago boz bildu baitute independentiztek eta Matignoneko itunak beste bi... [+]