Legebiltzarrean azalpenak emango dituzte Lander Arbelaitzek eta Maite Iturbek

  • Lander Arbelaitz ARGIAko kazetariak eta Maite Iturbe EiTBko zuzendariak azalpenak emango dituzte Gasteizko Legebiltzarrean EH Bilduk eskatuta. Lehenak joan den ostiral goizean Ertzaintzak berarekin izandako jarreraz testigantza emango du; bigarrenak, EiTBk gaiari emandako trataera informatiboaz.


2013ko apirilaren 25ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Arbelaitz Ertzain batek eutsita.

Joan den ostiral goizaldean Donostiako Bulebarreko AskeGunean 800 bat lagunek "herri harresia" antolatu zuten Ertzaintzak atxilotu nahi zituen 8 gazteren inguruan.

Arbelaitzek blogean salatu zuenez eta gerora azpian ikus daitekeen bideoak frogatu duenez, Ertzaintzako hainbat agentek kazetaria zela jakin arren, eraso egin zioten.

Lehenik mugikorra kentzen saiatu ziren, eta ondoren hainbaten artean lurrera bota zuten. Amaitzeko, kazetari guztiak Bulebarreko kioskoan sartu zituzten.

Hainbat izan dira Arbelaitzi babesa adierazi dioten norbanako eta elkarteak: Hekimen-en sartzen diren hedabideak, Euskal Kazetarien Elkartea, EHUko Komunikazioaren Zientzietako irakasleak, ikasleak eta EiTBko LABeko kideak besteak beste.

Maite Iturbek berriz EiTBko kriterio informatiboari buruzko galderak erantzungo ditu. Asko izan dira Euskal Irrati Telebistak AskeGuneari emandako trataerari buruz kritika egin duten eragile eta norbanakoak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA
2024-12-19 | iametza
Iametzak programatzailea behar du

ARGIAren taldeko kide den Iametza teknologia berriak erabiltzen dituen komunikazio enpresa da.


2024-12-02 | ARGIA
ARGIA Durangoko Azokan: zer, noiz eta non?

Jakoba Errekondo eta Garbiñe Larrea han izango dira, baita Haziak liburuko egileak ere. Superbotereak hezkuntza liburua, Abentura erraldoia komikia... eta, jakina, Inor ez da ilegala-ren postutxoa ere ipiniko du ARGIAk. Aurtengo beste nobedadea: denda fisikoa Andra Mari... [+]


Nikolai Txernyxevski
‘Zer egin?’: galdera handiak eta ametsak

Literaturako klasikoei buruz pentsatzeak ezinbestean gaur egundik pentsatzea esan nahi du. Hain justu, klasiko izendapenak horixe du baldintza: gaurdaino iritsi diren obrak dira eta, beraz, haiei buruz pentsatzea obra horiek guganaino nola eta zergatik iritsi diren pentsatzea... [+]


Eguneraketa berriak daude