Le Journal du Pays Basque egunkaria argitaratzeari utziko diote

  • Ipar Euskal Herriko Le Journal du Pays Basque egunkaria arazo ekonomikoak direla eta itxiko dute. Hamabi urteko ibilbidearen ostean, abenduaren 21ean kaleratuko dute azken zenbakia.


2013ko abenduaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Le Journal du Pays Basqueko logoa.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Antton Etxeberri kazetako zuzendariak eman du erabakiaren berri, egunkarian bertan argitaratutako eskutitz baten bidez. Arrazoi nagusi bat markatu du proiektuari amaiera emateko: prentsaren krisia. Diru arazoa “anitzak” eta “gupidagabeak” direla esan, eta hainbat faktore azpimarratu ditu: lehenik eta behin, internet eta sare sozialen garapenak zaildu egin du egitasmoak aurrera jarraitzea; bigarrenik, ezin dituzte “hilabeteetan metatuko zorrak” kitatu; eta hirugarrenik, hedabide txikientzako diru laguntzen murrizketak kalte egin die.

Hala, Etxeberrik “egundoko egitasmoa” bezala izendatzen duena bertan behera geratuko da.

Irakurle gehiago bai, erosle gehiago ez

Egungo prentsaren erronka nagusienetako bat izan du Le Journal du Pays Basquek aurpegiz aurpegi: inoiz baino pertsona gehiagok irakurtzen du, baina erosle kopurua ez da handitu. “Irakurle hitzak ez du zertan esan nahi erosle izatea”, zehaztu du Etxeberrik. Ondorioz, orain arteko publizitate eta erosle kopurua ez dira "aski” egitasmoa sostengatzeko.

Hedabideko zuzendaria penatuta azaldu bada ere, argitaratzeari uztea “bide bakarra” dela uste du.

Denei ahotsa eman nahian

“Gure herriarren errealitateari buruz ahalik eta zuzenen informatzen saiatu gara, denei ahotsa ematen”, dio. Horregatik, normalean entzuten ez diren ahotsen “bozgorailu” izan direla iruditzen zaio Etxeberriri; Euskal Herriko “milaka” biztanleen “erreferente”.

Ezkortasuna gaindituz

Ezkortasunetik harago joan nahi izan du zuzendariak: "Jakinarazpen honek ekartzen duen pertsonen damu, frustrazio eta sufrikarioez harago, egitasmoa abentura zoragarria gelditzen da, Euskal Herria eta bere borroka guztiak aitzinaraztea posible egin duena".

Atea irekita utzi die gerora sor daitezkeen proiektuei: "Baliatu dezagun hamabi urtetako ibilbide honetatik harturiko esperientzia, etorkizuneko erronkei erantzuteko".

Informazio gehiago:

Paperean argitaratzen diren hedabideen krisiari buruzko albisteak eta analisia Paperaren krisia kanalean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Paperaren krisia
310 lanpostu gutxiago izango ditu The Guardian Media Group taldeak

74,7 miloi euroko gabeziei aurre egiteko, eta aurrekontua orekatzeko hartu ditu neurri horiek The Guardian egunkariaren editoreak.


2015-01-30 | Iure Eizagirre
Entzun: “Ateratzen genuen ale bakarra berezia izatea nahi genuen”

Entzun aldizkariak jaso du 2015. urteko papereko Argia Saria. Urtean behin ateratzen duten urtekaria erreferentzia bilakatu da musikazaleen artean.


Rockdelux eta espektakuluaren prentsa

Oso komentatua ari da izaten Rockdelux aldizkariak Nacho Vegasi egin dion azken elkarrizketa. Eta ez kontu musikalengatik, hain juxtu.


2013-12-04 | ARGIA
Newsweek aldizkaria paperean argitaratuko da berriz

Newsweek astekaria berriz paperean argitaratzeko prestatzen ari da. Iaz utzi zion AEBetako newsmagazine formatuko aldizkari ezagunak papereko edizioa argitaratzeari baina ez du denbora asko behar izan kioskoetara itzulera prestatzeko.


2013-11-06 | Lander Arretxea
8 apunte kalitatezko kazetaritzaren etorkizunaz

Azken bi egunetan  150 bat lagun bildu omen gara Leioan, ‘Kalitatezko Kazetaritzaren Etorkizuna’ jardunaldietan.  14 hizlari interesgarrik, hainbat ikuspegi eskaini eta ehunka galdera gehitu dizkiote jatorrizko galderari: zein da kazetaritzaren (hedabideen,... [+]


Kultura luxu bihurtu da Suediako egunkarietan… eta hemengoetan

Literaturari eskainitako orrialdeak gutxitzea erabaki du Suediako Svenska Dagbladet egunkariak eta kultura saila “bizi estiloei” eskainitako atal bihurtzea –hau da, orrialde horiek modaz, etxea dekoratzeko aholkuz eta bidaiatzeko gomendioz betetzea–.


2012-10-19
Newsweek astekariak paperean argitaratzeari utziko dio

80 urtez paperean argitaratu ostean, Newsweek astekariak iragarri du aurrerantzean Interneten bakarrik publikatuko dela. Abenduaren 31ean ikusiko du argia paperezko azken Newsweekek. Duela bi urte The Daily Beast sareko albisteen atariak erosi zuen AEBetako aldizkari... [+]


Eguneraketa berriak daude