Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen asteburua jokatuta, Lazkaoko eta Elgoibarko saioen txanda da orain. Irailaren 21ean izango da lehenengoa, eta 22an bigarrena. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.
Pasa den bi saioetan bezala, Lazkao eta Elgoibarko saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira final-laurdenetara, eta gainontzekoek puntuazioaren arabera izango dute horretarako aukera.
Lazkaoko saioan, irailaren 21ean, bertsolari hauek ariko dira kantuan: Beñat Iguaran Amondarain, Gorka Maiz Alustiza, Iban Urdangarin Lardizabal, Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Julen Zulaika Alkorta, Oihana Arana Cardenal, Gai-jartzaile lanetan Aizpea Garmendia Iartza ariko da.
Elgoibarko saioan, irailaren 22an, beste bertsolari hauek ariko dira: Eli Pagola Apezetxea, Eneko Araiztegi Agirre, Iñaki Apalategi Astigarraga, Libe Goenaga Arrieta, Unai Izagirre Etxeberria, Uxue Fernandez Lasa, Gai-jartzailea Olatz Zuazubiskar izango da.
Epaile, ostera, hauek ariko dira bi saioetan: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia ariko da.
Final-laurdenetako txartela lortu du Pagolak. Hurrengo saioak datorren asteburuan izango dira, Hondarribian eta Andoainen.
Hirugarren final-zortzirena irabaztearekin bat, zuzenean sailkatu da final-laurdenetara Arana.
Urretxuko Labeaga aretoan jokatu da 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final-zortzirena. Irabaztearekin batera, final-laurdenetara sailkatu da Rekondo. Bihar jokatuko da hurrengo final-zortzirena, Lasarte-Orian.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren saioa jokatu da igandean Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Puntu gehien bildu ditu Iturriotzek, eta, beraz, final-laurdenetan abestuko du. Datorren larunbatean izango da hurrengo saioa, Lazkaon.
Hiru hilabete iraungo ditu txapelketak eta finala abenduaren 14an jokatuko da Donostiako Illunben. Saio guztietarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude eskuragarri.