Lautadako ahuntzak eta Sumendiola bete poto garaile bigarren asteburuko saioetan

  • Otsailaren 1ean jokatu zen Kuadrillartekoaren bigarren asteburua. Bi saio egin zituzten Zalduondon eta Gasteizen. Lautadako ahuntzak (Zalduondo) eta Sumendiola bete poto (Gasteiz) taldeak izan dira garaile saioetan. Hona hemen saio bakoitzaren talde antolatzailearen "kronikistak" bidalitakoa.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2020ko otsailaren 04an - 09:33

 

Lautadako ahuntzak eta Gorbeialdeko azkenak

D ligako lehen saioa, pasaden larunbatean, otsailak 1 jokatu zen Zalduondoko Zeledon Toki Elkartean. 14:00ak inguru gerturatu zen jendea elkartera, baina askoz lehenagotik zeuden han etxeko taldekoak. Sua egin, ekipoa montatu, mahaiak antolatu, bazkaria sukaldatu… Labearen azken momentuko baja ez zen arazoa izan sakramentuak prestatzeko. Izan ere, hotz handirik egin ez arren, bertso bazkarira gerturatu zirenek, babarrun goxoekin berotu zituzten barrenak.

Familia giroan bazkaldu eta gero, urduritasuna agertzearekin bat ekin zioten bertsolariek abesteari. Lehenik, idatzizko modalitateko Zalduon-Do Re Mix taldea aritu zen Rosaliari lapurtutako doinua Trikitixa eta klarinetearekin bertsionatuta. Horren ostean, bat-bateko saioaren txanda heldu zen. Lautadako ahuntzek ekipo fresko eta gaztea plazaratu zuten, lautadakoa ez zen fitxajeren bat eta guzti tarteko; Eider Adame, Oihane Perea, Aitor Najera, Markel Yoller eta Irati Anda. Gorbeialdeko azkenek ordea, esperientzia handiko taldea baliatu zuten norgehiagokan; Aitor Jiménez, Serapio López eta Unai Gomez. Saioa epaitzeko 3 kide egon ziren, elkarteko ordezkari bat eta talde bakoitzeko kide bat. Gai-emaile lanetan, neguko merkatuan lortutako azken momentuko fitxajea egon zen eta honekin batera, argazkilari lanetan, aspaldiko garaietan bertso eskolan ibilitako beste gazte bat. 20 bat entzule izan zituen saioak.

Bertso saioan aktualitateko gaiak jorratu ziren, hala nola, Coronavirusa, Zumarraundiko bidea eta aldaketa klimatikoa. Bertsolariek egin beharreko ariketak taldekako agurra, 8ko nagusia, 8ko txikia, puntuka, 4 oinak emanda, puntu erantzunak, bukaera emanda eta musikaz lagundutako koplak izan ziren. Gai gehienak umoretik hartu zituzten eta honek publikoaren barreak eragin zituen. Epaileen aburuz, Lautadako ahuntzak izan zen talde irabazlea.

Bertso eskolako gazteek lehen fila okupatu zuten eta adi-adi entzun zituzten bertso guztiak, egunen batean seguraski haiek hartuko dutelarik erreleboa. Duela urte batzuk bertso eskolan ibilitako jendea ere gerturatu zen, beraz hazia ereinda dago. Loratuko ote da?

 

Gasteizko Errexala eta Sumendiola bete poto: Ezina ekinez egina

Gerezti Unanuek agurrean esan bezala, askoren aletxoekin gauza politak gertatzen dira.

Larunbatekoa ere holako gau magiko bat izan zen, Errexala elkartean izan ginen 35 lagunok zati batean ahaztuko ez duguna.

Josu Vadillo aurkezleak bikain bideratu zuen saioa.

Epaimahaian Kristina Arteaga, Manex Garaio eta Fernando Sopelana.

Duela bi urtetako toki berean jokatutako desafioa presente egon zen hasiera hasieratik eta talde bakoitza mahaiaren alde desberdinetan eseri zen. Agurrak ere gerra usainean prestatu zituzten. Errexalakoak Star Warseko karetak jantzita eta Sumendiola Bete Potokoak, berriz, beraien tronua mantendu nahi zuten balkiriak.

Iparralde Gizarte Etxeko Bertsoaren Saltsako taldeak bertso sorta ederra taularatu zuen zaldi beltz ezagun baten doinuan euren jantzi mexikar eta guzti. Zorionak Aintzane Guridi , Josu Vadillo, Xabi Aranburu, Oskar Goldaraz eta Idoia Lafuente!

Ofiziotan hastea Felipe Zelaieta eta Oier Lakuntzari egokitu zitzaien, zortziko handian. Lan baldintza kaskarrak zituzten bi langile izan ziren, betiko dilemarekin: kexatu eala ez kexatu. Oierrek seme-alaben janaria zeukan gogoan eta Felipek osasuna beste ezeren aurretik dagoela erantzun zion.

Txikian erregina gabeko erlauntza bateko erle langilea izan zen Julen Martiartu, eta Garikoitz Sarriugarte, erlemandoa. Garik argi utzi zion bera ez zela lanerako jaio, eta Julenek bera ere aspertu zela eta ez zuela ezti gehiago egingo.

Lau oinak emanda zortziko txiki bi osatzeko txanda heldu zen. Eider Etxeberriak Markitos oroipen magikoz oroitzen duela eta beste taldekoek berak porrot egin zezan desio arren, bera Robokop dela eta aurrera egingo duela esan zuen. Geresti Unanuek esan zuen berak ez duela ordainduko Errexala taldekoei eragingo dien kaltea.

Bukaera emanda bertsoa osatzerakoan, Maddi Juaristik osteguneko greba ez zela porrota izan eta borrokak jarraituko duela esan zigun. Ainara Balantzategik, ordea, historia irabazleak idazten duela eta horregatik liburuetan hutsune handiak daudela.

Garik Ainhoa Aizpuruak jarritako puntuekin hiru bertso osatu zituen. Coronavirusa ez zaiola heldu, baina prest daukala maionesa Musa. Beñat Garaiok esan zuen Frantziaraino joan zela maskarilla bila.

Kartzelako lana egiterakoan, Errexalakoak kalera atera zituzten Sumendiola Bete Potokoek kantatzen zuten bitartean. Igeri egiten ikasteko ikastaroaren lehen eguna zen. Igerilekura salto egiteko prest zeuden, txano eta guzti. Julen, Gerezti eta Beñatek burua ez sartzea zela gakoa eta mangitoa etxean utzi zutela esan ziguten. Errexalako Juan, Gari eta Felipek, berriz, inork ez zuen antza lehena izan nahi eta beteranoena, Juan, hain zuzen ere, bidali nahi izan zuten.

Koplaka Aita Semeak doinuan aritu ziren. Jon Zelaieta eta Oskar Goldaraz musikarien aginduetara. Felipe, Gari eta Juan maletak galdu zituzten Erasmuseko hiru ikasle izan ziren. Umorez hartu zuten eta bekaren dirua zerbezatan gastatzea erabaki zuten galtzontzillo zikinak jantzi behar izan arren.

Maddi, Oier eta Beñat bost izarretako hotel bateko garbitzaileak izan ziren. Kontatu ziguten aurkitutako gauzen artean kokaina, gepardoak eta beste taldekoek galdutako galtzontzilloak zeudela.

Ikusleen artean zegoen Jesus Etxaburu, Getxori Kaxianoren Zorionak kantatu genion bere 60. urtebetetze egunean.

Agurretan aita izan berri zen Manu Bendala txalotu zuen jendeak.

Juanek epaimahaikoak bihotzez maite zituela esan arren, Sumendiola Bete Poto taldea izan zen irabazlea. Zorionak!

Aipamen berezia merezi du sukaldean eta zerbitzatzen hain trebe aritu zen talde osoak: Pedro Gómez, Kristina Arteaga, Inaxio Etxeberria, Belen Urutxurtu, Aintzane Guridi, Xabi Aranburu… 12 eurotan holako afaria prestatzen ez dute Basque Culinary Centerren erakusten, ez horixe!

Argazkilari lanetan eta Facebookera informazioa igotzen Belen Urutxurtu eta Antton Bastero aritu ziren.

Jon eta Oskarrek kontzertu polita eskaini ziguten ondoren, eta txoritxo batek kontatu digunez, batzuentzat nahikotxo luzatu zen gaua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa
2023-03-27 | Bertsozale.eus
Katuko Muinoak taldea izan da garaile Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 27an eman zitzaion hasiera 2023ko Arabako bertso Kuadrillartekoari, 12 saio eta 3 finalaurrekoren ostean helmugara heldu zen larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 12 talde eta idatzizko modalitatean 15 talde aritu ziren, denera 280 lagun inguru.

2023-03-22 | Hala Bedi
Arabako Bertso Kuadrillartekoaren finala larunbatean ospatuko da Laudion

Gasteizko Errexala eta Katuko Muinoak taldeak eta Aramaioko Izena Pentsau Bida lehiatuko dira arratsaldean, baina goizetik hasiko dira giroa berotzen.


2023-03-08 | Bertsozale.eus
Errexala sailkatu da finalera bigarren finalaurrekoa irabazita
Bastidan jokatu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren bigarren finalaurrekoa. Lautadako Beeeeertsolariak eta Gasteizko Errexala taldeak lehiatu ziren. Epaimahaiak erabakita Errexala taldea gailendu zen, beraz, Laudion jokatuko den finalean abestuko du.

2023-02-27 | Bertsozale.eus
Aramaioko “Izena pentsau bida” izan da Arabako bertso Kuadrillarteko 1. finalaurrekoan irabazle

Arabako bertso Kuadrillarteko lehen finalaurrekoa burutu da Aguraingo Zabalarten. Aramaioko "Izena pentsau bida" eta Gasteizko "Bertxilika" taldeak izan dira lehian bertan. bertan. "Izena pentsau bida" gailendu da saioan, beraz Laudion, martxoaren... [+]


2023-02-14 | Bertsozale.eus
Bigarren faseko Kuadrillarteko finalerdiak erabakita geratu dira
Lehen faseko azken lau saioak jokatu dira asteburuan, eta erabakita geratu da hurrengo fasea. Hauexek dira sailkatutako taldeak: Izena pentsau bida (Aramaio), Bertxilika (Gasteiz), Beeeeertsolariak (Lautada), Katuko muinoak (Gasteiz), Errexala (Gasteiz) eta Txandrio (Arabar... [+]

2023-02-07 | Bertsozale.eus
Umore bikainez heldu diote Kuadrillek ligako bigarren asteburuari

Asteburu osoko egitarauan eta lurra esnatzeko Santa Agedako jai inguruan biribildu da Arabako bertso Kuadrilla arteko lehen faseko bigarren asteburua. Ostiralarekin eman zitzaion hasiera Gasteizen, larunbatean bazkari baten bueltan jarraitu zuen Agurainen, Gorbeialdera salto eta... [+]


2020-10-12 | Bertsozale.eus
Aramaioko Izenbakuek taldea garaile Arabako bertso Kuadrilla artekoan

Urriaren 10ean Murgiako Palatu kirol eremuan burutu da 2020ko Kuadrillarteko finala. Aramaioko "Izenbakuek", Gasteizko "Sumendiola bete poto" eta Aramaioko "Konde basoko iluek" taldeek kantu dute bertan. Izenbakuek taldekoak Manex Agirre, Danel... [+]


2020-10-05 | ARGIA
Arabako bertso Kuadrilla Arteko finala urriaren 10ean jokatuko da Murgian

2020ko Kuadrilla Arteko finala hiru finalaurrekoetan irabazitako taldeek jokatuko dute, hau da, Gasteizko “Sumendiola bete poto”-k, Aramaioko “Izenbakuek” eta “Konde basoko iluek”.


2020-03-11 | Bertsozale.eus
Aramaioko “Izenbakuek” finalean da eta Amurrion erabakiko da azken talde finalista

Aramaion jokatu zen martxoaren 7an Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren bigarren finalaurrekoa. Aramaioko "Izenbakuek" sailkatu ziren Murgian jokatuko den finalera. Gasteizko "Sumendiola bete poto" taldea izango du aurrean, eta hirugarren talde finalista... [+]


2020-02-26 | ARGIA
Finalaurrekoak otsailaren 29an hasiko dituzte sei talde hauek

Hasierako ligaxkan hamabi taldek hartu dute parte eta hauek dira finalaurrekoetara sailkatutakoak: Sumendiola bete poto (Gasteiz), Kakiturriko gladiodoloreak (Gasteiz), Lautadako ahuntzak (Zalduondo), Konde basoko iluek (Aramaio), Izenbakuek (Aramaio) eta Errexala (Gasteiz)... [+]


2020-02-17 | Bertsozale.eus
Arabako Kuadrillarteko lehen faseko liga amaituta finalaurrekoak erabakita geratu dira

Kuadrillarteko 4. asteburuko 3 saioak burututa finalaurrekoak erabakita geratu dira. LPR Lautadako Phoemian Rhapsody (Agurain) eta BertsoLARRIak (Mendialdea) berdinketa egin zuten eta Muinoko Katuak Resurrection (Gasteiz) eta Izenbakuek (Aramaio) taldeak izan dira garaile... [+]


2020-01-29 | Bertsozale.eus
Umorea eta giro ona gailendu dira Kuadrillarteko lehen asteburuan

Urtarrilaren 24an hasi zen 2020ko Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa. Lehen faseko hiru saio jokatu ziren Laudio, Korres eta Aramaion. Errexala (Gasteiz), Kakiturriko Gladioloreak (Gasteiz) eta Konde basoko iluek (Aramaio) taldeak izan dira garaile saioetan.


2020-01-21 | Estitxu Eizagirre
Badator Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa

Txapelketa formatua izango du aurtengoak eta guztira 280 parte-hartzaile baino gehiago izango dira. Urtarrilaren 24an egingo dira lehenbiziko saioak eta finala martxoaren 28an izango da, Murgian.


2018-03-19 | Bertsozale.eus
Aramaioko Ibabeko Bertaren Bilobak garaile

Larunbata, hilak 17, Gasteizko Alde Zaharrean aurtengo Kuadrilla artekoaren finala eta jai eguna ospatu zen. Arabar bertso Kuadrillen eguna ere bai, parte izan diren 14 taldeetako lagunak lanerako, bertsotarako eta gozatzeko prest, talde bakoitzak bere hazitxoa jarri zuen eguna... [+]


2018-03-19 | Bertsozale.eus
Aramaioko Ibabeko Bertaren Bilobak garaile

Urtarrilean hasiera eman zion 2018ko Kuadrilla artekoak, 14 saio eta 3 finalaurrekoren ostean helmugara heldu zen larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde eta idatzizko modalitatean 16 talde aritu ziren, denera 300 lagun inguru. Bertsozale.eus-ek egunaren ... [+]


Eguneraketa berriak daude