"Irailaren lehenetik aurrera Legebiltzarrean baino, unibertsitatean egongo naiz berriz ere. Garai bati amaiera emateko unea heldu da eta beste bati hasiera ematekoa", dio Laura Mintegik agurra iragartzeko gutunean (pdf). "Ilusio handiaz ekin nion EH Bilduren egitasmo politikoari, eta ilusio berberaz segituko dut bizitzen politika, oraingoan unibertsitatetik eta kulturgintzatik, beti egin bezala"
"Etapa bat amaitu da, baina oraindik ez da bukatu tourra", idatzi du EH Bilduko legebiltzarkideak. "Jendeari bizimodu hobea emateko egiten dugu lan, jendarte justuago batean, non euskalduna izatea ez den zigortuko, emakume jaiotzeagatik inork ez dizun bizimodua mugatuko eta beste lurralde batetik etortzea ez den marjinazioaren sinonimo izango. Horixe da nahi eta behar dugun gizartea. Eta gauden lekuan gaudela, gutariko bakoitzari dagokigu beharra egitea helburuok lortzeko. Ezkerreko jendeak badaki erantzukizun politikoa norberarena dela, ardura ez dela delegatzen eta norbanakook kontsekuente izan behar dugula gure ideologiarekin".
Hainbat erreakzio izaten ari da Jean Haritschelhar baigorriarraren heriotza. Euskararen eta euskal kutluraren inguruko pertsonen eta politikarien hitzak zabaltzen ari dira.
Eusko Jaurlaritzak asteartean onartuko du ziurrenik EAjko Mikel Agirre EITBren zuzendari izateko izendapena, EITB.com-en argitaratu dutenez.
EAEko lehendakaria aukeratzeko inbestidura saioa gaur goizean hasi da. Laura Mintegik eta Iñigo Urkulluk beraien proposamenak azalduko dituzte eguerdira bitartean. Urkulluk gaur lehendakari izateko adina babes ez daukanez, bihar izendatuko dute autonomia erkidegoko... [+]
Hilaren 12an Eusko Legebiltzarrean egingo den bozketan Laura Mintegi lehendakarigai izango da, EH Bilduk atzo iragarri zuenez. Abenduaren 12an gehiengo absolutua inork lortuko ez duela aurreikusita, hilaren 13an beste bozketa bat egingo dute. Azken orduko sopresarik ez badago,... [+]
Laura Mintegik, Zaloa Basabek, Jakue Pascualek, Mario Zubiagak eta Imanol Galfarsorok Euskal Herriko XXI. mendeko sozialismoaz hitz egin dute hAUSnART aldizkariaren azken zenbakiko elkarrizketa banatan. Lapiko Kritikoa kolektiboak argitaratzen duen pentsamendu aldizkaria... [+]
Adierazpen askatasunik ez dagoela eta preso dauden eta errepresioa pairatzen duten idazle eta kazetarien egoera salatzeko errezitaldiak eta mahai-ingurua izango dira ostegunean Donostian. Donostiako Udalak, Euskal PEN Klubak eta Ataramiñe elkarteak antolatuta.
Espainiako Barne Ministro Jorge Fernández Díaz-ek egindako adierazpenei erantzun die Laura Mintegik bere blogean. EH Bilduko kideak, igandean Maconen egindako atxiloketak kritikatu zituen eta Fernández Díazen arabera, adierazpenek “lerro... [+]
Etorkizuneko balizko akordioei buruz hitz egin dute gaur Sabin Etxean. EAJk 10:00etan jaso ditu EH Bilduko kideak eta 12:00etan PSEkoak. Bilera aurretik ziotenez, soilik entzuteko asmorekin azalduko dira. PP eta UPyD alderdiekin bihar mintzatuko da.
Laura Mintegik “ederrean sartu zara” entzun ohi du lehendakarigai denetik. Segituan baina, “animo” entzun ere: “Ederrean sartu zara esaten didate, eremu politikoa bortitza dela hautematen dutelako. Pertsona horiek, herritar arrunta ikusten... [+]
IÑIGO URKULLUK badu Eusko Jaurlaritzako lehendakari izateko aukera asko, inkestek diotenez EAJk irabaziko baititu hauteskundeak eta, beraz, bakarka, EH Bildurekin edo PSE-EErekin gobernua osatzeko aukera asko du. Ez da ahaztu behar, alabaina, garai aldakorrak bizi... [+]
Urriaren 21ean EAEko legebiltzarrerako egingo diren hauteskundeetako kanpaina ofiziala abian da gauerditik. Inkesta guztien arabera, bi indar abertzaleak buru izango dira emaitzetan, eta EAJ eta EH Bilduren artean izango da lehia nagusia. Bestetik, PSE-EE eta PPk beherakada... [+]