Lauko gobernuaren garaipen estua: Nafarroak udal mapa berria du

  • Tokiko Administrazioaren Erreformarako Legea zen gai nagusia, urtarrilaren 31n. Tentsioa nabaria zen Nafarroako Legebiltzarrean. Onartu edo ez, Ahal Dugu-Orain Bai-ko taldearen ezbaiaren arabera zegoen. Orain Baiko legebiltzarkide Fanny Carrillok ebatzi zuen azkenik. 26 alde eta 24 aurka.


2019ko otsailaren 01ean - 09:22
Ahal Dugu-Orain Bai taldeko legebiltzarkide Fanny Carrillo, udal maparen erreformaren alde edo aurka, duda-mudan. Iñigo Uriz / FOKU

Fanny Carrillo behin baino gehiagotan mintzatu zen Laura Perezekin, bai atzo, bai astean barrena, Orain Baiko kide esanguratsuenarekin alegia. Bozkatzeko denbora ahitzear zegoela, duda-mudan, argi berdea piztu zen Nafarroako Legebiltzarrean: 26 berde eta 24 gorri. Tentsioa apaldu zen. 

Geroa Bai, EH Bildu eta Ezkerrako legebiltzarkideen poza berealdikoa zen. Nafarroako udal maparen erreformaren prozesuak hiru urte iraun du, eta onartu izana begi-bistako garaipena izan da. Aldiz, UPN, PSN eta PP lur jota geratu ziren. Irudi baterako, laukoaren legealdiko azken garaipen politikoa izan zen atzo ospatu zena.

Fanny Carrillo izan zen legebiltzarkide guztien begirada pean. Bera izan da, Ahal Dugu-Orain Bai taldearen barne arazoen agertzailea. Carrillo ez zen baietzaren aldekoa, baina alderdiaren boto diziplinari lotu behar izan zitzaion, gogoz kontra lotu arren.

Orain arte, Ahal Dugun barnean ildo ofiziala eta Orain Bai taldearen arteko zatiketa ezaguna zen, ez ordea Orain Bai-ren barruan ezberdintasunak zeudenik. Bada, bai, Orain Bai taldeko legebiltzarkideak ez datoz bat.

Ahal Dugu-ko Mikel Buil, Ainhoa Aznarez eta Tere Saezek “baiezko kritiko bat” emango zutela iragarri zuten. Orain Bai-koek iritzi kontrajarriak plazaratu zituzten. Laura Perez itun programatikoarekin erabat etorri ez arren, berau errespetatu eta legea onartzearen alde zegoen. Fanny Carrillo eta Ruben Velasco lege proiektua atzera botatzeko prest zeuden.

Fanny Carrillo izan zen legebiltzarkide guztien begirada pean. Bera izan da, Ahal Dugu-Orain Bai taldearen barne arazoen agertzailea. Carrilo ez zen baietzaren aldekoa, baina alderdiaren boto diziplinari lotu behar izan zitzaion, gogor kontra lotu ere

Orain Baiko kide kritikoen artean “baiezko kritiko bat” onartzeko prest ez zeuden bi kideetako batek, Fanny Carrillok, azken unera arte eutsi zion bere jarrerari. Velascok nahiago zuela abstentziora jo esan zuen, bere hitzetan “legeak ez dituelako betetzen itun programatikoan ezarritako helburuak”.  Bere nahia, logikoena erreforma hurrengo legealdirako uztea zen. Alabaina, iritziz aldatu zuen azken unean: “Abstentziora jo izanez gero, itun programatikoari uko egin izana aurpegiratuko ziguten”. Ezbaiak ezbai, baiezkoa eman zion legeari.

Geroa Bai, EH Bildu eta Ezkerra taldeak pozarren utzi zuten legebiltzarra. Geroa Baiko eledun Unai Hualdek, “aurrekorik gabeko erreforma historikotzat” jo zuen lege berria. EH Bilduko Adolfo Araizek erreformaren onurak azaldu zituen: “Eskualde bakoitzean, udalek erabakitzen dutena errespetatua izanen da, horretarako bermea ematen baitu legeak. Lortutakoa kontsentsu zabal baten emaitza da”. Ezkerrako Jose Miguel Nuinen iritziz, bi dira erreformaren onuradun nagusiak: “Herritarrak, zerbitzu hobea jasoko baitute; eta, bestetik, tokiko erakundeak, entitate indartsu eta eraginkorragoak sortuko direlako”.

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko presidente Pablo Azkonak: “Tokiko administrazioa modernizatzeko lehen urratsa da”, esan zuen. Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizalde hagitz kontent zegoen: “Prozesu luze honetan lan sakona egin duten eragile guztientzat gure eskerrik zintzoenak".

UPN, PSN eta PPk, espero zenez, gogor kritikatu dute erreforma. UPNko Segurak “Erreforma hau EH Bilduren politika sektarioak inposatzeko bitartekoa da”, adierazi zuen, PPko Javier Garciak, berriz, “Nafarroako batasunizazio prozesuaren azken kolpetzat” jo zuen Nafarroako Parlamentuan onartu den legea.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako politika
Zentsura mozioa onartuta, UPNk Noain-Elortzibarreko alkatetza galdu du

AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Negoziazioak “boikoteatzea” egotzi diote sindikatuek Nafarroako Gobernuari, funtzio publikoko greban

Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.


BDZk CAFi exijitu dio Israelekin harremanak mozteko, igandeko manifestazioetan

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.


Apirilaren 9an administrazioko langileen grebara dei egin dute sindikatuek Nafarroan

Mahai Orokorreko sindikatuek salatu dute Gobernuak utzikeriaz jokatu duela ordezkaritza sindikalarekin negoziatzerakoan, horren adibidea da Estatutu berriaren negoziazioan ezarri duen blokeoa. Gobernua Mahai Orokorrean gai horiek guztiak negoziatzera esertzeko ahalegin ugari eta... [+]


0 urtetik 12rako haurrak ikastetxe berean: Nafarroako Gobernuaren proiektu pilotu polemikoa

Haurreskolara beharrean, 0-3 urte bitarteko umea zuzenean ikastetxera bidaltzea, Haur eta Lehen Hezkuntza osoa (12 urtera arte) hartzen dituen zentro berera. Hori da Nafarroako Hezkuntza Sailak Burlatako Hilarion Eslava ikastetxean martxan jarriko duen proiektu pilotua eta... [+]


2025-03-14 | Gedar
Vox Nafarroako Parlamentutik kanpo geratu da ia, barne-desadostasunak direla eta

 Maite Nosti diputatuak kargua utzi du alderdiarekin izandako desadostasunengatik, eta horrek kide bakar batekin utzi du alderdi faxista, talde mistoan sartzera behartuz.


Nafarroako Medikuen Sindikatuak hilabete iraungo duen greba hasi du

Astelehenean abiatu da sindikatuak deitutako greba eta apirilaren 6 arte luzatuko da. Lan-gainkarga salatu eta baldintzak hobetzeko eskatu dute, baita mediku egoiliarrei karrera profesionala aitortzea ere.


Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentua birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Ikasgeletako ratioak etapa guztietan mugatzeko legea eskatu diote Nafarroako Parlamentuari

Seme-alabek eskolan dituzten ratioekin kezkatuta, Arartekoari kexa helarazi zion guraso talde batek, eta orain zuzenean Parlamentuari egin diote eskaera, “legez berma dadin gure seme-alaben hezkuntzaren kalitatean oinarrizkoa den neurria, unean uneko aurrekontuez edo... [+]


Nafarroako Gobernuak Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima aitortu ditu

Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


2025-02-19 | Estitxu Eizagirre
“Kartzelara bidaltzen bagaituzte ere, hemen egongo da herri bat erasoen kontra defendatzeko prest”

Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]


Eguneraketa berriak daude