Aste honetan bertan, Laudioko Udalak argia moztu eta desalojo mehatxua helarazi zion gaztetxeari. hogei urte bete ditu aurten Laudioko gaztetxeak. Mobilizazioak iragarri dituzte.
Laudioko Udalak argia moztu eta desalojo mehatxua helarazi dio aste honetan hogei urte bete dituen Laudioko Gaztetxeari. Honen aurrean, lehen balorazio batean, asanbladako kideak Laudioko Gaztetxearen «defentsan» berretsi ziren.
Urtarrilaren 8an, ordea, herriko udaltzaingoa gaztetxera hurbildu da eta gaztetxeko kideek sare sozialetan iragarri dutenez, hau desalojatu dute.
Laudioko Gazte Asanbladako kideek jakinarazi dute mobilizazioak egingo dituztela datozen orduetan.
— Laudioko Gaztetxea (@LaudioGaztetxea) January 8, 2021
2001ean jaio zen Laudioko Gaztetxea eta, beraz, urte berezi honetan hogei urte bete behar zituen. Pandemiarekin erraza izango ez zen arren, Laudioko Gazte Asanbladak urteurrena ospatzeko dinamika martxan jarriko zuela iragarri zuen desalojoa baino egun batzuk lehenago.
Urteurrenerako azaldu zutenez, azken urtea ez da izan gaztetxeko kideek nahi zuten bezalakoa, martxoan hasi ziren Kultur Etxeko obrek gaztetxeko jarduna etetera behartu baitzituzten. Izan ere, pandemia hasi baino aste batzuk lehenago udalak obrak Gaztetxea desalojatzeko baliatu nahi zituela salatu zuten. Asanbladak, azkenean, akordioa lortu zuen udalarekin, azken honek ziurtatu baitzuen Kultur etxeko obrak amaitzerakoan Gaztetxea erabiltzen jarraitu ahalko zutela.
Kultur Etxeko obren lehenengo fasea bukatuta dagoen arren, udalak eraikinaren ateak 2023ra arte zabalduko ez dituela adierazi zuen orain dela aste gutxi, 2. fasea –barrualdeko lanena– bukatu arte. Horren ondorioz, zenbait eragile kultural biltzeko espaziorik gabe geratu dira eta, gaurtik aurrera, Gaztetxea ere egoera horretan dago.
Gaztetxeko kideek Bizkaiko Aldundiak eta udalak hartutako erabakiaren “arbitrariotasuna” salatu dute, KZ Gunea eta Euskaltegia bezalako espazioen erabilera errazteko lanak aurreratuko baititu.
“Argi dago gaztetxetik kanpo nahi gaituztela eta espazioaren egoera helburu hori lortzeko aitzakia merkea baino ez dela”, adierazi zuten Gazte Asanbladako kideek aurreko asteartean –urtarrilaren 5ean–.
Hori dela eta, espazioaren funtzionamendua berrartzea erabaki zuten, Laudiok espazio kultural eta politikoak behar dituela defendatuz: “Segurtasun eta osasun neurri guztiak betez, gaztetxearen ateak zabalduko ditugu berriro”. Hala ere, urtarrilaren 8an, ostiralean, udaltzaingoak gaztetxea desalojatu du.
Pasa den urriaren 30ean, Portugaleteko Sastraka Gaztetxeko bederatzi lagun auzipetu zituzten. Handik egun batzuetara Portugaleteko kaleak hartu zituzten hainbat lagunek gaztetxearen defentsan. Bi egun geroago, fiskalak karguak kendu zituen.
Bertan behera geratu da Barakaldoko epaitegian egingo zen Sastraka Gaztetxeko bederatzi kideren aurkako epaiketaren ahozko saioa. Akusatuen defentsak egozten zaien okupazio delitu arinaren preskripzioa planteatu du, eta Fiskaltzak karguak erretiratu ditu.
Azaroaren 5ean epaituko dituzte Barakaldoko epaitegian. “Kapitalismoaren logikatik kanpo” dagoen alternatiba bat sortzeagatik okupazio mugimendua “kriminalizatu eta zigortu” nahi dutela salatzen dute gaztetxeko kideek. Txirbilenea Kulturgunearen hustearen... [+]
2020an birjabetu zuten espazioa Portugaleten, eta horren harira epaituko dituzte bederatzi pertsona azaroaren 5ean. Ostiral honetan manifestaziora deitu dute, 'Okupazioaren kontrako erasoak gelditu' lelopean.
Euskal Herri mailako topaketak antolatu dituzte hainbat gaztetxe eta gazte asanbladatako gazteek urriaren 19rako, Leitzan (Nafarroa). Mugimenduaren egoeraz eta egitekoez hausnartu, elkarren artean saretu, eta borrokarako indartzea dute helburu. Idatziz erantzun diete ARGIAren... [+]
Autogestio espazio "irekiak, asanblearioak eta horizontalak" eraiki nahi dituzten gaztez osaturiko gaztetxe eta gazte asanbladak antolatutako jardunaldiek gaur egun atomizatua eta polarizatua dagoen esparru batean eragin nahi dute.
Isabelle Pargade Hazparneko auzapezak ofizialki eman dizkio Ttattola gaztetxeari lokal berriaren gakoak. Bien arteko negoziaketa luze batzuen ondorio da.
Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.
Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]
Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.
Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.
Ez Dago Hilda festibalaren antolakuntzak azaldu duenez, festibal honen helburua dirua lortzea izanen da Iruñerriko eszena autogestionatuak behar duen entsegu espazio bat eskuratzeko. Urriaren 28an Berriozarko Ilargi parkean ospatuko da hirugarren edizio hau.
Zestoako Gazte Asanbladak jakinarazi du Gaztetxea husteko prozedura judiziala martxan jarri duela berriz Gipuzkoako gotzaitegiak, negoziatzeko deiei entzungor eginda. Aurtengo otsailean birjabetu zuten Elizondo eraikina izandakoa Gazte Asanbladako kideek.
Ttatola gaztetxeko kidea Baionako epaitegian errudun jo dute. Epaiketa salatzeko mobilizazioa egin dute ostegunean, hilak 22, Hazparneko plazan.