Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak ebatzi du Errusiak galarazita duela mundu mailako lehiaketetan parte hartzea. 2020ko Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu da, besteak beste.
Errusiako Federazioak 2012 eta 2015 urte bitartean herrialdeko kirolarien errendimendua hobetzeko irregulartasunak burutu zituen, baina garesti atera zaio azpijokoa. Izan ere, hurrengo lau urteetan ezin izango du parte hartu nazioarteko lehiaketetan. Horrek esan nahi du, besteak beste 2020an Tokion antolatuko dituzten Olinpiar Jokoetan parte hartzeko aukera galdu duela. Horrez gain, 2022ko Neguko Joko Olinpikoak eta gizonezkoen Munduko Futbol Txapelketak ere ezin izango ditu lehiatu, Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak (WADA) zehaztu duenez.
"Estatuak antolatutako dopin sistema" izan zuela esan du agentziak. Nahiz eta zigorrak mundu mailako txapelketetako parte-hartzeari eragin, datorren udako Europako Futbol Txapelketan jokatu ahal izango du.
Kirolari garbiekin, zer?
Ia 300 kirolari aztertu zituen WADAk bere garaian, eta gehienak errudunak izan dira. Bestalde, errugabeak edota aztertu gabeko kirolariek mundu mailako txapelketetara joateko eskubidea izango dute. Baldintza izango da Nazioarteko Olinpiar Batzordea ordezkatuz joatea.
Zergatik eta nola egiten dugu kirola herritar arruntok? Galdera hori abiapuntu hartuta mahaiaren bueltan jarri ditugu Jose Manuel Gonzalez Aramendi, Dorleta Ugalde eta Luis Mari Zulaika kirol adituak. Biztanleriaren gehiengoa sedentarioa dela esan digute, baina baita... [+]
Realak azken partida galdu ostean –Malagaren aurkakoa– Whatsapp mezua jaso nuen, J.B. Toshack entrenatzaile ohiaren esaldi batekin: “Astelehenetan hamar jokalari aldatuko ditudala pentsatzen dut, astearteetan zazpi edo zortzi, ostegunetan lau, ostiraletan bi,... [+]
WADA (World Antidoping Agency) erakundearen arabera, 2008tik erabiltzen da dopin genetikoa. Baina oraindik ez da kasu bat bera ere ezagutu. Ez baitago detektatzeko modurik. Adrian Odriozola EHUko genetika irakasleak eta bere kideek, diru faltagatik, bertan behera utzi behar izan... [+]
Guardia Zibilak 14 lagun atxilotu ditu Alacant, Valentzia, Valladolid eta Malagan, sendagaiak eta debekatutako hainbat substantzia sortu, faltsifikatu eta banatzen zituen talde kriminaleko kide direlakoan. Europan atzemandako produktu-kopururik handiena da DIANU operazioaren... [+]
Lekuko babestu batek [Urdaibaiko arraunlari ohi batek] deklaratu du ziztadak egunerokoak zirela: astegunetan, entrenamenduen ostean, eta asteburuan, lehiaketaren aurretik eta ostean ere.